Ireki menu nagusia

Aldaketak

794 bytes added ,  Duela 8 hilabete
+edukiak
Euskal Telebistak [[Lurreko Telebista Digital|Lurreko Telebista Digitalean (LTD)]] ETB 1 HD eta [[ETB 2|ETB 2 HD]] kanalak eskaintzeari ekin zion 2016ko abenduaren 21ean.
 
[[1982|1982tik]] gaur egun arte euskarazko telebista-kate garrantzitsuenetakoa da, [[Hamaika Telebista|Hamaika Telebistarekin]] batera, biek ere eskualde maila gainditu eta [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osora hedatzen baitira. Esan beharra dago, gainerako euskal telebistak eskualde jakin bat dutela ardatz, hala nola, [[Erlo (telebista katea)|Erlok]] ([[Urola Kosta]]) [[Goiena Komunikazio Taldea|Goienak]] ([[Debagoiena]]), [[Dotb (telebista katea)|dotb-k]] ([[Durangaldea]]), etab. Lur eta kable bidezko estaldurari dagokionean, ETB 1k1ek [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoko]] probintzia oro eta [[Nafarroa Garaia|Nafarroa]] hartzen ditu, baina Euskal Herriarekin mugan dauden beste zenbait lurraldeetara ere iristen da ([[Aragoi]], [[Burgos]], [[Kantabria]] eta [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]]). [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] biztanleek ere ETB 1 ([[ETB 3]]-rekin batera) sintonizatu dezakete, satelite bidez, Fransat doako paketeari esker. Aipatutako paketeak [[Europa|Europako]] gainerako lurraldeetan ere euskal telebista sintonizatzeko aukera ematen du, hartarako, Eutelsat 5 West A satelitea baliatuz. Horrez gain, lasai asko esan dezakegu mundu osoak ikusi dezakeela telebista hau, [[2018|2018tik]] bere webgune ofizialean zuzeneko igorpenak ikusteko aukera baitago, uneoro, ''Nahieran'' sistemari esker.
 
ETB 1en sustraiak E.T.B.-n aurki ditzakegu, [[Euskal Irrati Telebista|EITB]] etxearen telebista zerbitzu bakarra zenean. [[90eko hamarkada|90ko hamarkadaren]] hasieratik aurrera, telebista kate honetan soilik euskal hizkuntza erabiltzen hasi zen. [[1986|1986an]] ordea, bigarren kate bat sortu zen EITB etxearen barnean, [[ETB 2]], edukiak gaztelaniaz baino ez zituena ematen. Hala, garai hartan irratiekin gertatzen zen moduan ([[Euskadi Irratia]] eta [[Radio Euskadi]]) bi hizkuntzentzako eremua sortu zen telebista kateetan ere. ETB 1 eta ETB 2-k hasieran bi hizkuntzetan igortzen zuten haien programazioa, azkenik, bakoitzean hizkuntza bat gailendu eta bi kateak hizkuntzaren arabera erabat zatitu ziren arte. Egungo ereduaren arabera, ETB 1-k soilik euskaraz igortzen du eta ETB-2k gaztelania hutsean.
 
ETB 1ek euskara ikustarazteko eta sustatzeko saiakera ugari egin ditu eta egiten ari da, eskaintzen dituen eduki motetan ikus daitekeen bezala. Haren kate senideak ordea, ETB 2k, ez du euskararen aldeko jarrera hain nabarmena, izan ere, eskaintzen duen programazioa [[Espainia|Espainiako]] beste telebista kateenaren antzekoa da, horregatik, bertako telebistekin lehian dabil. ETB 1ek eskaintzen digun eduki bereziak euskal kulturari lekua egiten dio, adibidez, [[bertsolaritza]] (''Hitzetik Hortzera'' programaren bidez, adibidez), [[Pilota|euskal pilota]] (''ETB Kantxa'') edo [[Herri kirol|herri kirolak]] gaitzat dituzten programak igorriz. Euskal kulturgintzari, [[euskal idazle]] eta [[Euskal kantari|kantariei]] eta gure herriko [[Zientzialari|zientzialariei]] ere lekua egiten die.
 
== Ikuslegoa ==
3.694

edits