Matxismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
zirriborro txantiloia kendu
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
34. lerroa:
 
Bestalde, Bibliak emakumeak haien izena esan gabe izendatzen ditu, "[[Noe|Noeren]] emaztea", "Loten alabak", "Pedroren amaginarreba" kasuetan ikusten den moduan. Hala ere, emakumezkoen izenak ere ageri dira (Rut edo Esther, adibidez) eta beraz, ezin dugu aipatutakoa liburuak etengabe jarraitzen duen jarrera matxista gisa hartu. Itun Zaharrean zein Itun Berrian emakumezkoak diren beste hainbat pertsonaia arras garrantzitsu aurki ditzakegu, Noemi ([[Itun Zaharra|Itun Zaharrean]]) edo Jesusen ama [[Maria]] eta [[Maria Magdalena]] ([[Itun Berria|Itun Berrian]]).
 
Hala ere, izena aipatzea ekiditeko erabiltzen diren teknika horiek gizonezkoetan ere badira (ad. "zenturioi erromatarra", "10 lepradunak", etab.). Gainera, Itun Berrian sexu-berdintasunaren aldeko adierazpenak bezala defini daitezkeenak ere ageri dira, zazpigarren kapituluaren barnean dagoen San Pablo apostoluak korintiarrei idatzi zien bigarren eskutitzean kasu, zeinetan ondorengoa jartzen duen: ''Senarrak bete ditzala ezkontideen eginbeharrak bere emaztearekin batera, eta era berdinean, emazteak haren senarrarekin.'' Horrez gain, jarraian dagoena ere adierazten da: ''Emaztea ez da bere gorputzaren jabe, senarra baizik; senarra ere ez da bere gorputzaren jabe, emaztea baizik.''
 
Esandakoak esanda, Bibliak berdintasunaren alde egiten duela irudituko zaigu, baina hori ez da hala. Izan ere, Itun Berrian matxistak diren aipu ugari ere badira. Aipu horietako bat Korinto 11:5-10 izango litzateke, non emakumea gizona bezalakoa dela adierazten den arren, gizonaren pareko eskubideak ez dituela jakin behar duela baieztatzen den. Timoteo 2:11-12 aipuetan ere emakumea azpiratzen duten esaldi garbiak daude, horren adibide: "Emakumeak isilik egoten ikas dezala. Ez baitut onartzen emakumeek irakastea ezta gizonaren gaineko agintea izatea ere, soilik isilik egotea baizik".
 
Erlijio judu-kristauak argi eta garbi emakumea deabrutzat hartzen du Evaren bitartez, haien esanetan, emakume horren erruz sartu baitzen mundua bekatuan. Hala ere, gizateria konponbidearen bidean "Eva berria"-ri (Maria, Jaungoikoaren ama) esker jarri zela ere baieztatzen du. Esan behar da ordea, Eliza kristauak beti hartu duela emakumearen gorputza bekatuzko bezala, soilik emakume batek haren gorputzari uko egiten badio hartzen da Jaunaren sorkari eta ez gaizkia egiteko tresna gisa. Emakumea birjina, emaztea edo ama denean sinbolo bilakatzen da erlijio honen arabera. Birjina denean purutasunaren sinbolo neutrala da; emaztea denean menpekotasunaren sinbolo; ama denean pairamen eta sakrifizioarena.
 
== Ikus, gainera ==