Ireki menu nagusia

Aldaketak

2.108 bytes added ,  Duela 7 hilabete
Arte paleokristua erlijio berriaren jarraitzaileek sortutako espresio formeei deitzen diegu. Hasiera batean, [[Erromatar Inperioa]]ren jazarpena zela eta, arte hori ezkutuan egin zen. Behin [[Konstantino I.a Handia]] enperadoreak kristaua egina, kristautasuna ofiziala bihurtu zen eta haiek eragindako artea ere ofiziala bihurtu zen. Arte mota honetan forma klasikoak aldatu eta moldatu ziren erlijio ofizial berriaren beharrei erantzuteko. Geografikoki estilo eta joera desberdinak sortu ziren lurraldez lurralde.
 
Arkitekturan, arte honen lehenengo lanak, [[hilerri]]ak eta [[katakonba]]k izan ziren; leku horiek hildakoak lurperatzeko baina baita ere kristauak biltzeko tokiak ziren. Erlijioa legalizatu zenean, [[basilika]]ren tipologia zabaldu zen. Eraikin mota honek izen bereko erromatar arkitekturatik hartu zuten baina Antzinako Erroman funtzio zibila baldin bazuen, ondoren erlijioarekin lotura zuzena izango luke. [[Basilika]]k, orokorrean, hiru atal zituen: [[atrium]] edo sarrerako patioa gune publikoa, basilikaren gune nagusia, hiru [[habearte]]z antolatuta, eta [[presbiterio]]a edo aldare nagusiaren aurretik dagoen gunea. Bereziki ederrak dira basilika hauek: Erromako [[San Petri basilika]], [[Done Joan Laterangoaren basilika]], San Lorenzo fuori le mura basilika, San Klemente al Laterano basilika eta, [[Ravena]]n, San Apolinar Berria basilikabasilikan.
 
[[Arte figuratibo]]ek Erdi Aroko bidea hasten diren. Hauek oso eduki erlioso izan zuten, sinbolismoari garrantzi handia emanez. Jasotzen diren eszenetan garrantzitsuena ez da errealismoa edo elementu estetikoa, gordetzen duten esanahia baizik. Eskulturan [[sarkofago]]ek garrantzi handia izan zuten: hasierako apaingarri xumeetatik [[friso]]tan jasotako narrazioetara garatu ziren. Margolaritza batez ere katankonbetan eman zen, eszena erlijiosoak eta [[alegoria]]k. [[Miniatura]]k sortu ziren , [[eskuliburu]]en ilustrazioak bezala; bi eskola garatu ziren: helenistikoa eta siriarra. [[Mosaiko]]ek garapen handia ezagutu zuten, [[arte bizantziar]]ean eragina izanik. Mosaikoen adibide ederrenak Erromako [[Santa Maria Nagusia]]n eta Ravenako [[San Vitale basilika]]n.<ref>Azcárate (1983), 96-102 or.</ref>
 
Kristau literatura [[latin]]ez eta [[greziera]]z landu zen. Normalean, literatura honek helburu didaktiko, moralizatzaile eta propagandistikoa zuen, ideia berriak zabaltzeko asmoz. Lan praktikoak ziren, estilo aldetik gehiegi langu gabe. Hasiera batean ''[[Itun Berria]]''ren ekoizpena izan zen garrantzitsuena. Grezieraz idatzita, hiru atal nagusiak zituen:
*''Lau [[ebanjelio]]ak'' ([[Mateoren Ebanjelioa|Mateo]], [[Markoren Ebanjelioa|Marko]], [[Lukasen Ebanjelioa|Lukas]] eta [[Joanen Ebanjelioa|Joan]]).
*''Gutunak'', batez ere [[Paulo Tarsokoa]]k eta beste apostoluek idatzitakoak.
*''[[Apokalipsia]]'' edo [[San Joanen Apokalipsiaren]].
Ondoren [[Apologetika]]ren idazleak agertu ziren, [[Elizako Gurasoak]]: [[Atenagora]], [[Origenes]], [[Klemente Alexandriakoa]], [[Eusebio Zesareakoa]]. Ofizialtasunarekin joera literarioagoa sortu zen ere, [[erretorika]]n oinarrituta: [[Basilio Zesareakoa]], [[Joan Krisostomos]] eta [[Gregorio Nazianzokoa]]. [[Exegesi]] landu zuten artean, bestetik, izen hauek ditugu: [[Tertuliano]], [[Laktantzio]], [[Aurelius Prudentius Clemens|Prudentzio]], [[Jeronimo Estridongoa]] (azken honen Biblia latinera itzuli zuen; ''[[Vulgata]]'' bezala ezagutzen da) eta, batez ere, [[Agustin Hiponakoa]].<ref>Riquer-Valverde (2007), I liburuki, 138-144 or.</ref>
<center>
<gallery mode="nolines" heights="200" widths="200">
30.189

edits