Artearen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
161. lerroa:
{{sakontzeko|Arte paleokristaua}}
Arte paleokristua erlijio berriaren jarraitzaileek sortutako espresio formeei deitzen diegu. Hasiera batean, [[Erromatar Inperioa]]ren jazarpena zela eta, arte hori ezkutuan egin zen. Behin [[Konstantino I.a Handia]] enperadoreak kristaua egina, kristautasuna ofiziala bihurtu zen eta haiek eragindako artea ere ofiziala bihurtu zen. Arte mota honetan forma klasikoak aldatu eta moldatu ziren erlijio ofizial berriaren beharrei erantzuteko. Geografikoki estilo eta joera desberdinak sortu ziren lurraldez lurralde.
 
Arkitekturan, arte honen lehenengo lanak, [[hilerri]]ak eta [[katakonba]]k izan ziren; leku horiek hildakoak lurperatzeko baina baita ere kristauak biltzeko tokiak ziren. Erlijioa legalizatu zenean, [[basilika]]ren tipologia zabaldu zen. Eraikin mota honek izen bereko erromatar arkitekturatik hartu zuten baina Antzinako Erroman funtzio zibila baldin bazuen, ondoren erlijioarekin lotura zuzena izango luke. [[Basilika]]k, orokorrean, hiru atal zituen: [[atrium]] edo sarrerako patioa gune publikoa, basilikaren gune nagusia, hiru [[habearte]]z antolatuta, eta [[presbiterio]]a edo aldare nagusiaren aurretik dagoen gunea. Bereziki ederrak dira basilika hauek: Erromako [[San Petri basilika]], [[Done Joan Laterangoaren basilika]], San Lorenzo fuori le mura basilika, San Klemente al Laterano basilika eta, [[Ravena]]n, San Apolinar Berria basilika.
 
<center>
<gallery mode="nolines" heights="200" widths="200">
Fitxategi:Aquileia,_Basilica._Interno_-_Foto_Giovanni_Dall%27Orto.jpg|[[Aquileiako basilika]].
Fitxategi:Catacombe di San Gennaro 001.jpg|[[San Gennaroko katakonba]], [[Napoli]]n, Italian.
Fitxategi:Studenchishta Mosaic.JPG|Mosaiko paleokristaua.
Fitxategi:Mausoleu de Centcelles (Constantí) - 5.jpg|[[Centcellesko mausoleoa eta villa]], [[Constantí]], [[Tarragona]]n.
</gallery></center>
 
==== Arte germaniarra ====