Artearen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
162. lerroa:
 
==== Arte germaniarra ====
[[Fitxategi:SAN JUAN DE BAÑOS.JPG|thumb|upright=1.5|Iglesia [[Arte visigodo|visigoda]] de [[Iglesia de San Juan (Baños de Cerrato)|San Juan]], [[Baños de Cerrato]] ([[Palentzia]], [[Espainia]]).]]
[[Erromatar Inperioa]]ren inbasioak [[Germaniar herriak|Germaniar herrien]] aldetik inperioaren lurraldea erresuma desberdinetan zatikatzea eragin zuen. Erresuma horietan inbaditzaileak goi mailako klasea bihurtu zen; Erromako kultura, bestetik, herrian eta klase xumeetan gorde zen. Elkarbizitza horren ondorioz herri hizkuntzak eta kultura zein politika alorretako erakunde berriak sortu ziren. Errealitate horiek [[Erdi Aroa]]n zehar gaur egun Mendebaldean ezagutzen ditugun nazionalitate desberdinak finkatuko dituzte.
 
Herri berri horien lehenengo espresio artistikoak, batez ere arkitektonikoak, xumeak izan ziren oso: material kazkarrak erabiltzen zituzten eta, bestetik, aurretik landutako plangintza handiak ez ziren izaten. Sarritan erromatarrek eraikitako obretatik materialak eta espazioak erabiltzen zituzten. Arkitektura ikuspuntutik [[erdi puntuko arku]]a eta [[Ganga (arkitektura)|gangak]] zabaldu ziren. Azpimagarriak dira Italian [[ostrogodo]]ek altxatutako eraikinak, esaterako [[Ravena]]ko [[Teodoriko Handiaren Mausoleoa]]. Eskulturan [[Erliebe (eskultura)|erliebeek]] garrantzi handia hartu zuten, adibidez, Frantziako [[Poitiers]]en edo Italiako [[Cividale]]n. Margolaritza, bestetik, [[miniatura|miniaturetan]] landu zen bereziki: Luxeuil-eko eta Vatikanoko liburu erlijiosetan (''Gelasiano'').
 
Germaniar herrien artean [[bsigodo]]ek Iberiar penintsulan garrantzi bereziko estilo propioa garatu zuen. [[Arte bisigotikoa]]k [[Kanoi ganga]]rekin batera, [[ferra arku]]a, [[harlandu]]ak erabili zituen. Hiru motatako elizak altxatu zituzten:
*Basilika motatakoa: Hiru habearte zituen. Adibidez: [[San Juan de Baños eliza]], [[Palentzia]]n.
*Habearete bakarrekoa kamarekin bi albotan, esaterako [[San Pedro de la Mata]], [[Toledo]]n.
*[[Greziar gurutze]]arena: [[Santa Comba de Bande]], [[Ourense]]n.
 
Eskulturan elizetan [[arte figuratibo]]a sartu zuten, frisotan eta kapiteletan erabilia. Adibidez, [[Quintanilla de las Viñas]] ([[Burgosko probintzia]]n), [[San Pedro de la Nave]] ([[Zamorako probintzia]]n). [[Urregintza]]n koroak eta gurutzeak egin zituzten; horrelakoak [[Guarrazar]] eta [[Torredonjimeno]]ko altxorretan aurkitu dira.<ref>Azcárate Ristori, José María de; Pérez Sánchez, Alfonso Emilio; Ramírez Domínguez, Juan Antonio (1983). Historia del Arte. Madrid: Anaya. ISBN 84-207-1408-9, 103-110 or.</ref>
 
<center>
<gallery mode="nolines" heights="200" widths="200">
Fitxategi:Mausoleum_of_Theoderic.JPG|[[Teodoriko Handiaren Mausoleoa]], Ravenan.
Fitxategi:SanPedroNave1.jpg|[[San Pedro de la Mata]], [[Toledo]]n.
Fitxategi:Tesoro_de_Guarrazar_(M.A.N._Madrid)_01.jpg|Guarrazar altxorraren pieza bat.
Fitxategi:Wisig_Quinta%C3%B1illa_de_las_Vig%C3%B1as_d.jpg|[[Quintanilla de las Viñas]]en frisoa.
</gallery></center>
 
==== Arte prerromanikoa ====