Eguna (egunkaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
barne lotura: Posta kalea (Bilbo)
32. lerroa:
Estiloaren aldetik, kazeta [[sabindarren euskara garbia|euskara garbia]] delakoaren adibide ona izan zen, [[euskara batu|hizkuntza batua]] sortu baino lehenagoko garaiak zirelarik eta [[bizkaiera]] euskalki nagusia baina ez bakarra zelarik.
 
[[Bilbo]]n argitaratu zuten, [[Posta kalea (Bilbo)|Posta kalean]]. Egunkaria egunero ateratzeko ardura lau kazetarik hartu zuten: [[Augustin Zubikarai]] ondarroarrak, [[Eusebio Erkiaga]] lekeitiarrak, [[Jose Maria Arizmendiarrieta|Jose Mari Arizmendiarrieta]] markinarrak eta [[Alejandro Mendizabal]] mutrikuarrak. Zaharrena Erkiaga zen, 24 urtekoa. Bertze kazetari eta kolaboratzaile anitzen lanekin bete zuten egunkaria, egunero. Emakumeek ere idatzi zuten '''Eguna'''-n; [[Julia Gabilondo]] ''Maite''-k, [[Julene Azpeitia]] ''Arritokieta''-k eta [[Errose Bustintza]]-k, errate baterako.<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/1850/004/001/2016-12-30/garairik_zailenean_sortua.htm Garairik zailenean sortua] Berria egunkaria (2016-12-30, Mikel Rodriguez)</ref>
 
== Ikus, gainera ==