Juan Ajuriagerra Otxandiano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Biografia: 50eko urteak
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
10. lerroa:
[[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako gerra zibilean]] [[gudari]]en buru izan zen. Bilbo [[Franko (argipena)|Franko]] jeneralaren gudarosteak hartu zuenean, 1937ko abuztuan [[Eusko Gudarostea]]k Italiako armadaren aurrean errenditzeko negoziaketetan taldeburu izan zen Eusko Gudarostearen aldetik ([[Santoñako hitzarmena|Santoñako Ituna]]). Francok delako Ituna ez betetzean, hiltzera kondenatu zuen. [[Indultu|Indultatu]] ondoren sei urte (1937-1943) igaro behar izan zituen espetxean Frantziara ihes egin baino lehen. Isilpeko borrokaren eratzailea, hogeita hamar urtez ezkutuko abertzaleen buru izan zen. 1947an, Jose Antonio Agirrerekin batean, Kristau Demokraziaren Nazioarteko Taldeen sorreran esku hartu zuen. 1965ean, Gil Roblesen ''Democracia Social Cristiana'', Kataluniako ''Unión Democrática'' eta Jiménez Fernándezen ''Izquierda Democrática Cristian'' alderdiekin batera estatu espainoleko ''Equipo Demócrata Cristiano'' delakoa eratu zuen Taorminan.
 
1950eko urteetan, jarrera zurruna eta baztertzailea agertu zuen [[Ekin (historikoa)|Ekin taldeko]] gazteen aurrean, tartean zirela [[Txillardegi]] eta [[José María Benito del Valle|Benito del Valle]], EAJren jarrera geldia kritikatu eta Hego Euskal Herrian abertzaletasun ekintzaileaaktiboa babesten zutenak. Ondorioz, gazteok EAJren dinamikatik kanpora bereizi ziren.
 
Franco hil ondorengoko lehen hauteskundeetan, artean Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria zelarik, Eusko Alderdi Jeltzaleak Bizkaiko zerrenda buru aurkeztu zuen, eta diputatu aukeratu zuten. Gero, [[Eusko Kontseilu Nagusia]]ren lehendakaritzarako hautagaia izan zen. 1978an, eskumendeak Gobernu Zentraletik Eusko Kontseilu Nagusiari aldatzeko helburuarekin eratu zen Bitariko Batzordearen lehendakariordea izendatu zuten. Kargu hartan zelarik, lehentasuna gai hauei eman zien: [[Kontzertu Ekonomikoa]]k, [[Batzar Nagusiak]] eta aginte gaien aldatzea. Bestalde, Espainiako Estatuko egitura federalaren arabera eratzearen aldekoa zen. 75 urte zituelarik hil zen Aiegin, Lizarra ondoan.