Zamakolada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
8. lerroa:
 
== Historia ==
=== Aurrekariak ===
 
Bilboko hiriak ez zuen begi onez ikusten lehia egingo zion portu bat aldamenean izatea eta Bizkaiko Aldundiak aukera egokia zuen Bilboko hiriaz beste portu bat edukitzeko.
 
[[Fitxategi:Francisco de Goya - Godoy como general - Google Art Project.jpg|thumb|260px|[[Manuel Godoy]], [[Francisco Goya|Goyaren]] 1801eko margoanmargoa, Bilbok enkargatu zuena.]]
Esan bezala, [[Bizkaiko Batzar Nagusiak|Bizkaiko Batzar Nagusien]] aurrean aurkeztu zuen proiektua Zamakolak, hura Batzarren kontrolpean egongo zelarik. Bizkaiko Batzar Nagusiek onartu eta gero, Bizkaiko Jaurreriarri (Zamakolari) portua egiteko baimena eman zion [[Madril]]ek Errege Dekretu baten bidez, 1801eko abenduaren 31n. Bilboko hiriak ez zuen hala ere etsi eta gisa guztietako losintxak eta mesedeak egin zizkion Godoyri, horietatik ezagunena [[Francisco Goya|Goyari]] Godoyren koadro bat enkargatzea izan zelarik.<ref>[http://www.xabieriamezaga.byethost32.com/articulos-aita-venezuela-bilbao.htm El Bilbao de Bolívar], ''Vicente de Amezaga Aresti. Obras completas''</ref> 1803an Bilboko ohorezko alkate ere izendatu zuten.<ref>http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/arte/18/18005020.pdf</ref> Baina saiakera hauek porrot egin zuten eta Godoyk Zamakolaren proiektua berretsi zuen, hori bai, baldintza batekin, bizkaitarrek [[soldadutza]] egin behar izatea.
 
1801-1804 bitartean bilbotarrek afera ilunetan nahasi nahi izan zuten Zamakola; 1804an Bilboko Kontsuletxeak portu berriaren gaineko jurisdikzioa eskatu zuen baina, urte bereko ekainean, Madrilgo Errege Agindu batek berretsi zuen, Zamakolak eginiko jestioen ondoren, portu berriaren izaera autonomoa. Madrildik itzuli ondoren, Zamakolak derrigorrezko soldadutzari oztoporik ez jartzeko eskatu zien, ordainez, batzarkideei. Soldadutza egitea [[Hego Euskal Herriko foruak|foruen]] kontrakoa zen, baina, hasiera batean batzarkideak guztiz konforme egon ez arren, azkenean onartu egin zen. Herri xeheak ez zuen bidegabekeria hura onartu, eta Zamakolaren aldeko junteroak laster konturatu ziren Madrilek portuaren alde emanikoak ezer ez zirela foru-hauste handi haren ondoan. Herritarrak, beraz, ez zeuden ados, batez ere bizkaitar gazteak. Eskakizunak sortutako haserrea [[Bizkaiko jaurerria|jaurerri]] osora zabaltzen joan zen.
 
=== Matxinadaren hasiera ===
[[Fitxategi:Francisco de Goya - Godoy como general - Google Art Project.jpg|thumb|260px|[[Manuel Godoy]], [[Francisco Goya|Goyaren]] 1801eko margoan.]]
 
[[1804]]ko [[abuztuaren 17]]an hasi zen matxinada [[Begoñako errepublika|Begoñako]] herrian; [[Jose Nicolas Batiz]] bertako fiela eta Zamakolaren lagun handia hartu zuten preso, eta Zamakolak Diman babestu behar izan zuen. Begoñako jendeak [[Abandoko elizatea|Abandora]] eta Bilbora jo zuen eta, arazo handirik gabe, armak hartu zituzten bertan.
 
23. lerroa:
Gobernuak hilaren 22rako deitu zien Bizkaiko batzarkideei, baina gero eta herri gehiagotara zabaldu zen matxinada: [[Sestao]], [[Portugalete]], [[Barakaldo]], [[Deustuko elizatea|Deustura]]... Kontuan izan behar da [[XVIII. mendea]]ren bukaerara [[Bilbo]]ko jaun eta aberatsek ia [[monopolio]] erregimena zutela bizkaitar hiriburuko portuan. Abandon portu berri bat irekitzeak gainbehera ekarriko zion. Hori dela eta matxinatuak [[Bilbo]]n sartzean askok lagundu zieten. Hainbesteko matxinada sortu zen non gerra egoera deklaratu zen probintzian, [[1807]] arte iraungo zuena, [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] inbasioa arte. [[Donostia]] eta [[Iruñea|Iruñetik]] irten ziren tropak [[irailaren 21]]ean iritsi ziren Bilbora.
 
=== Ondorioak ===
Bitartean, Nafarroan babestu zen Zamakola. Hilaren 22tik aurrera Gernikan bildu ziren Bizkaiko junteroak, baina hutsean geratu ziren bertan eginiko ahalegin guztiak: 1804ko irailaren 1ean jakin zuten Espainiako gudarostea abiatu zela Bilbo aldera Donostiatik eta Iruñetik, eta Bilboko Udalak Godoyri tropa haiek erretira zitzala eskatu zion arren, ministroak epailea, aurretik, eta gudarostea, ondotik, bidali zituen. Irailaren 21ean sartu zen espainiar gudarostea eta ondoko egunean ekin zion zapalkuntzari: [[José Mazarredo|Mazarredo jenerala]] eta [[Mariano Luis Urkixo]] ministro ohia erbesteratu zituzten eta isunak, atxilotzeak eta kargu-uzteak izan ziren kargudunen artean. Herritar xeheei kartzela zigor handiak ezarri zitzaizkien.