«Sápmi»: berrikuspenen arteko aldeak

3 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Sápmi''' (baita '''Lappia''', '''Laponia''' eta '''Saamilandia''' ere) [[sami]]ak tradizionalki bizi diren lurraldeari ematen zaion izena da.
 
Zirkulu polar artikoaren barnean dago Laponia. [[Norvegia]]ko (Finnmark, Troms eta Norland), [[Suedia]]ko (Norrbotten eta Västerbotten), eta [[Finlandia]]ko (Lappi) iparraldean eta Errusiako ipar-mendebaldean (Murmansk, Kolako penintsula) dago, Norvegiako itsasoaren (mendebaldean), Barents itsasoaren (iparraldean) eta Itsaso Zuriaren (ekialdean) artean. Hegoaldetik Laponiak ez du muga zehatzik, baina ipar latitudeko 66°-ko marraren inguruan jarri ohi da. 388.000 km<sup>2</sup> inguru. Hirigune nagusiak: Kemi, Rovaniemi eta Törnio Finlandian; Gällivare, Jokkmokk, Karesuando eta Jukkasjärvi Suedian, eta Karasjok Norvegian. 40.000 laponiar inguru bizi dira gaur egun lurralde horretan, 24.000 mila Norvegia aldean, 10.000 Suedia aldean, 3.000 Finlandia aldean eta 2.000 Kola penintsulan.
 
== Orografia ==
 
== Klima ==
Tenperatura hotza da oso (-21,1&nbsp;°C neguan eta 10,8&nbsp;°C udan, Karesuandon) eta ur-biltegi guztiak izozten dira azaroaren eta maiatzaren artean. Neguko sei-zazpi astetan ez du eguzkirik ateratzen batere.
 
== Ekonomia ==
Elur-oreinen ustiakuntza da egun ere laponiar erdinomaden ekonomia-jarduera nagusia (500.000 buru inguru). Laborantza pobrea da (patata). Basoak Finlandia aldean ustiatzen dira batez ere (pinua) eta burdin hobi guztiz garrantzitsuak daude Kirkenes (Norvegia), Kiruna (Suedia) eta Porkonen (Finlandia) aldean. Arrantzak badu garrantzia, baina molde tradizionaletara atxikia dago egun ere.
 
== Historia ==