Symphalangus syndactylus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: 1821. urtean deskribatutako espezieak kategoria eransten
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
14. lerroa:
'''''Symphalangus syndactylus''''' edo '''Siamang''' ''Symphalangus'' generoko [[animalia]] da, genero horretako bakarra. [[Primate]]en barruko [[Hylobatidae]] familian sailkatuta dago. [[Malaysia]], [[Thailandia]] eta [[Sumatra]]n bizi dira. Hylobatidaeren artean dagoen simiorik handiena da, ia-ia [[txinpantze|txinpanze]] baten tamainakoa. Metro bateko altuera izan dezakete eta 25 kg.ko pisua.
 
Siamanga berezia da bi arrazoi direla eta. Lehenengoa da oineko bi behatz fusionaturik dituela. Bigarrena da lepoan duen "zakua", bakarrik arretan, puztu dezakeena buruaren tamainararte eta horrekin oihu handiak bota. 25 [[kromosoma]] pare dituzte [[zelula diploide]]tan.
 
Gaur egun bi azpiespezie ezagutzen dira ''Symphalangus syndactylus syndactylus'' eta ''Symphalangus syndactylus continentis''. ''[[Hylobates agilis]]'' eta ''[[Hylobates lar]]''ekin batera bizi da, eta horrek berezia egiten du Hylobatidae guztien artean, beste espezie batekin bizi den bakarra delako.