Svanetia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
14. lerroa:
| Arriskua =
}}
'''Svaneti''' edo '''Svenetia''' ({{lang-ka|სვანეთი}}) [[Georgia]]ko eskualde historiko bat da, herrialdearen ipar-mendebaldean kokatua. Bere biztanleak [[svaniar]]rak dira, georgiarren azpitalde [[etnia|etnikoa]]. Geografikoki eta historikoki, bitan banatua dago: Svaneti Garaia (''Zemo Svaneti'', egun [[Samegrelo-Zemo Svaneti]] eskualdean) eta Svaneti Beherea (''Kvemo Svaneti'', egun [[Ratxa-Letxkhumi eta Kvemo Svaneti]] eskualdean).
 
Svanetik [[paisaia]] ikusgarriak ditu eta arkitektura altxortak ere bai, batez ere [[IX. mende|IX]]-[[XII. mende]]etako [[dorretxe]]ak, eliza [[Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoa|ortodoxoak]] eta gotorlekuak.
20. lerroa:
[[1996]]ko ekainean, [[Unesco]]k [[Gizateriaren Ondare]] izendatu zuen goierria<ref name=unesco>{{erreferentzia|izenburua=Haut Svaneti|url=http://whc.unesco.org/fr/list/709|webgunea=UNESCO World Heritage Centre|argitaletxea=UNESCO|accessdate=7}}</ref>, "'''Svaneti Garaia'''" izenarekin.
 
== Ezaugarriak ==
 
=== Paisaia ===
[[FileFitxategi:Ushba summit.jpg|leftezkerrera|thumb|240px|Uxba mendiaren tontorra (4.710 m)]]
[[FileFitxategi:Near Zugdidi river - panoramio.jpg|thumb|leftezkerrera|240px|Zugdidi ibaia]]
 
Svanetiko paisaia naturala mendi garaiez osatua dago, [[arroila]] sakonez banatuak. Eskualdearen gehiengoa 1.800 m baino beherago eta [[baso]]z estalia dago, [[hostozabal]] eta [[konifero]] nahasketakoak: batez ere [[izei gorri]]ak, [[Kaukasoko izei]]ak, [[sortaldeko pago]]ak, [[haritz]]ak eta [[Xarma (zuhaitza)|xarmaxarmak]]k, baina baita ere kopuru txikiagoan [[gaztainondo]]ak, [[urki]]ak, [[astigar]]rak, [[pinu gorri]]ak eta [[ezpel]]ak.
 
1.800 eta 3.000 m artean, [[belardi]]ak daude batez ere. 3.000 metrotik gora betiereko elurra dago, batez ere Uxba mendian (4.710 m), ia edonondik ikusgai.
 
=== Dorretxeak ===
[[ImageFitxategi:Svanetiskt torn.jpg|thumb|leftezkerrera|240px|Dorretxe bat.]]
Svaneti Garaiko herri askok [[Erdi Aro]]ko itxura gorde dute, batez ere [[dorretxe]] ugarirekin. Txazhaxi herrixkak oraindik 200 [[dorretxe]] garai ditu, etxebizitza eta bebeslekutzat erabiliak eskualdea arpilatzen zuten inbaditzaileen aurka<ref name= unesco />.
 
Dorretxeek lauzpabost solairu dituzte eta hormen lodiera finduz doa gora egin ahala, dorreei itxura liraina emanez. Atxikia dute etxebizitza nagusia, oro har bi solairukoa. Behe solairua gela bakarrekoa da, [[beheko su]]arekin, biztanleak eta [[abere]]ak izateko (gehienetan zurezko itxitura batek banandua, ederki apaindua dagoena). Goiko solairua pertsonen bizileku da udaldian, eta ganbara funtzioa ere izan dezake (tresnak gordetzeko edo [[aletegi]])<ref name= unesco />.
 
== Erreferentziak ==
{{erref zer|2}}