Suitzako kantonamenduak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''[[Suitza]]ko kantonamenduak''' herrialde [[federalismo|federala]] osatzen duten 26 eskualde administratiboak dira. [[1848]] arte, kantonamendu bakoitza estatu subiranoa zen eta bere mugak, armada eta dirua zituen.
 
[[XVI. mendea]]n Suitzako Konfederazioak 13 kantonamendu zituen. Bi kantonamendu mota zeuden: alde batetik 6 landa-kantonamendu, eta bestetik, 7 hiri-kantonamendu. Ofizialki [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Erromatar Inperio Santuko]] lurrak baziren ere, [[Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano I.aaren]]ren heriotzarekin ([[1499]]an) independentzia lortu zuten.
 
Kantonamendu orok bere konstituzioa, gobernua eta legebiltzarra dauzka. Kantonamendu gehienek ordezkari-ganbera bakarra dute. Konfederazioari ez dagozkion eginkizunak kantonamenduen ardura dira, konstituzio federalaren arabera. [[Appenzell Innerrhoden]] eta [[Glaris]] kantonamenduetan demokrazia zuzeneko sistema daukate, ''[[Landsgemeinde]]'' asanblada orokorren bitartez. Gainerakoetan hauteskundeak erabiltzen dituzte.