Sufre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
43. lerroa:
}}
 
[[Fitxategi:Soufresicile2.jpg|thumb|leftezkerrera|Valguarnera ([[Sizilia]]) sufre-kristala.]]
 
'''Sufrea''' ([[sanskrito]]z: ''sulvari''; [[latin]]ez: ''sulfur'' edo ''sulphur'') [[elementu kimiko]] bat da, '''S''' [[elementu kimikoen zerrenda ikurraren arabera|ikurra]] eta 16 [[atomo-zenbaki|zenbaki atomikoa]] dituena. [[Natura]]n oparo agertzen den [[ez-metal]] [[multibalente]]a da. Jatorrizko forman, solido hori kristalinoa da. Elementu puru gisa agertzen da, baina baita [[sulfuro]] edo [[sulfato]] mineral gisa ere.
50. lerroa:
 
== Ezaugarri nagusiak ==
Giro-tenperaturan, sufrea solido hori distiratsua da. Sufre elementalak usain ahula dauka, pospoloen antzekoa. [[Hidrogeno sulfuroak]] (H<sub>2</sub>S) eta sufre organikoak, berriz, arrautza ustelen usaina igortzen dute. Sufrea erretzean gar urdina sortzen da eta [[sufre dioxido]]a ekoizten da. Sufrea ez da [[ur]]etan disolbatzen baina [[karbono disulfuro]]an disolbagarria da, bai eta, maila txikiagoan, beste [[disolbatzaile organiko]] [[ez-polar]] batzuetan ere, hala nola, [[bentzeno]]an eta [[tolueno]]an. Sufrearen oxidazio-egoera arruntenak −2, +2, +4 eta +6 dira. Sufreak konposatu egonkorrak sortzen ditu beste elementu guztiekin, [[gas noble]]ekin salbu. Egoera solidoan, sufreak koroa-formako S<sub>8</sub> molekula ziklikoen itxura dauka.
 
[[Fitxategi:Cyclooctasulfur-above-3D-balls.png|thumb|leftezkerrera|Sufre-molekularen egitura.]]
 
Sufrearen [[kristalografia]] konplexua da. Baldintza espezifikoen arabera, sufre-[[alotropia|alotropoek]] mota askotako kristal-egiturak eratzen dituzte. Ezagunenak S<sub>8</sub> [[erronbiko]]ak eta [[kristal-sistema monokliniko|monoklinikoak]] dira.