Institución Libre de Enseñanza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
16. lerroa:
 
Halaber, [[Asociación para la Enseñanza de la Mujer]] zelakoa sortu zen, hau da, Emakumearen Hezkuntzarako Elkartea. Lehendakaritzan gizonezkoak ziren: [[Manuel Ruíz de Quevedo]] (1874tik bere heriotza gertatu arte, 1898ko apirilan), [[Gumersindo de Azcárate]] (bere heriotza gertatu arte, 1917ko abenduan) eta [[José Manuel Pedregal]]. Erakundearen beste intelektual batek, [[Aniceto Sela]], antzeko erakundea Valentzian bultzatu zuen (Valentziako Emakumearen Hezkuntzarako Elkartea). Erakunde sortzaile batzuk ere emakumearen aldeko proiektuetan aritu ziren, besteak beste, [[Juan Facundo Riaño|Juan Facundo Ríaño]], [[Rafael Torres Campos]] eta [[Francisco Giner de los Ríos]] bera.
 
== Euskal hiritarrak ILEn ==
Euskal hiritarren presentzia ez zen handia izan. Dena dela, deigarria da euskal emakumeena:
*[[María Goyri]]
*[[Matilde Huici]]
*[[María de Maeztu]]
 
== Erakundearen aldizkaria ==
Erakundeak buletin bat argitaratzen zuen, ''Boletín de la Institución Libre de Enseñanza'' izenburupean. Kolaboratzaileen zerrenda ikusita ekimenaren garrantziaz jabetu gaitezke: [[Bertrand Russell]], [[Henri Bergson]], [[Charles Darwin]], [[John Dewey]], [[Santiago Ramón y Cajal]], [[Miguel de Unamuno]], [[María Montessori]], [[León Tolstoi]], [[H. G. Wells]], [[Rabindranath Tagore]], [[Juan Ramón Jiménez]], [[Gabriela Mistral]], [[Benito Pérez Galdós]], [[Emilia Pardo Bazán]], [[Azorín]], [[Eugenio d'Ors]], [[Ramón Pérez de Ayala]]. Aldizkariaren beste sinadurak erakundearekin zuzenean lotuta zeuden, esaterako, [[Julián Sanz del Río]], [[Antonio Machado Álvarez]] eta [[Antonio Machado]] eta [[Manuel Machado]] semeak, [[Julio Rey Pastor]], [[Constancio Bernaldo de Quirós]], [[Luis Simarro]], [[Nicolás Achúcarro]], [[Francisco Barnés Salinas]], [[Alice Pestana]].
 
== Erreferentziak ==