Sudoku: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
rm link spam
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Sudoku-by-L2G-20050714.gif|righteskuinera|thumb|250px|Ebatzi gabeko sudoku bat]]
 
'''Sudoku''' ([[japoniera]]z, 数独, ''sūdoku'') [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] asmatu, [[Japonia]]n [[1986]]an ezagun egin zen eta mundu mailan [[2005]]ean zabaldu zen [[buruhausgarri]]a da. Bakarka egiten den jokoa da, eta helburua 9x9 gelaxkako eremu bat (81 gelaxka) osatzea da 1etik 9rako zenbakiak idatziz. Eremu hau 9 gelaxkako 9 koadrotan banatuta dago, eta arazoa ebazteko ezin da zenbakirik errepikatu zutabe, lerro edo koadro berean.
 
Sudokuen historia 19. mendean hasi zen. Parisko ''Le Siècle'' egunkarian sudokuen aitzindaritzat jotzen den lehen denbora-pasa publikatu zen, baina logika erabili beharrean, sudoku hura ebazteko aritmetika behar zen. Hiru urteren buruan ''La France'' egunkariak aldaketaren batzuk egin eta gaur egun ezagutzen dugun sudokuaren antzeko denbora-pasa aurkeztu zuen.
 
Gaur egun ezagutzen dugun sudokua 1979. urtean Howard Garns [[Indiana]]ko 74 urteko arkitektoak diseinatu zuela uste da, eta ''Dell Magazines'' aldizkarian argitaratu zen. Ondoren, 1984ean, jokoa Japoneko Nikoli puzzleen argitaletxearen eskutik egin zen famatu, eta azkenik, 1986. urtean pare bat aldaketa jasan ondoren, gaur ezagutzen dugun sudokuaren bertsioa sortu zen.
 
Jokoak [[matematika]]rekin lotura estuak dauzka, eta haren inguruan ikerketak egin dituzte; badirudi soluzio bakarra izan dezan, eta asmatua izateko moduan, gutxienik 17 zenbaki ezarriak behar dituela aldez aurretik. <ref>http://www.noticiasdenavarra.com/2012/01/17/ocio-y-cultura/que-mundo/un-sudoku-no-se-puede-resolver-si-no-hay-un-minimo-de-17-cifras-pista-en-su-inicio-segun-un-estudio</ref>
14. lerroa:
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
 
 
[[Kategoria:Denborapasak]]