Suaren Lurraldea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
42. lerroa:
 
== Geografia ==
[[Fitxategi:UshuaiaViewFromPPLF2.jpg|270px|thumb|leftezkerrera|[[Ushuaia]] hiria]]
Suaren Lurraldea [[Hego Amerika]]ko hegoaldeko muturrean dago. [[Magallaes itsasartea]]k kontinentetik bereizten du. Uhartediko uharte nagusia 48.100 km²ko eremua duen [[Isla Grande de Tierra del Fuego]] (batzuetan ''Tierra del Fuego'' edo ''Isla Grande'' deritzona) da. Navarino, Hoste, Santa Ines, Desolacion eta Estados dira beste uharte aipagarriak.
 
Lurralde menditsua da (Bove, 2.400 m; Italia, 2.350 m; Darwin, 2.330 m), basoek eta [[glaziar]]rek estalia. Rio Grande edo Grande del Tierra del Fuego, Oro, Oscar, Side, Cullen eta Fuego dira ibai garrantzitsuenak. Klima hotza eta lainotsua da.
 
[[Argentina]]ren administraziopean dago uhartearen ekialdea, [[Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak]] probintzia osatzen duena (21.363 km² eta 27.358 biztanle; hiriburua [[Ushuaia]]) eta [[Txile]]koarenean mendebaldea, [[Magallanes probintzia]]ren barnean.
 
== Historia ==
[[1520]]. urteko [[Fernão de Magalhães]]en espedizioan deskubritu zuten europarrek. Izena bertako indiarrek pizten zituzten su ugariengatik eman zioten. Magalhaesek bertokoek piztutako suak ikusi zituenean, eraso egingo zietela uste izan zuen, baina [[Yagan]] tribuak sutzarren berotasuna baino ez zuen bilatzen.
 
[[1830]]ean [[Robert Fitzroy|Robert Fitzroy-k]]k ''HMS Beagle'' itsasontzian eskualdea esploratu zuen eta lau yagan [[Londres]]era eraman zituen. Hauetako hiru ''Beagle'' itsasontzian itzuli ziren etxera, [[Charles Darwin]]ekin batera.
 
[[XIX. mende]]aren hasieratik Txilek eta Argentinak uhartediaren gaineko jabegoa aldarrikatzen hasi ziren, eta [[1881]]. urtean bi estatuen artean banatu zen.
 
== Ekonomia ==
Arrantza ([[balea]]k, [[foka]]k), abere hazkuntza (ardi azienda) eta larrugintza dira ekonomia jarduera nagusiak. [[Petrolio]]a dago ekialdeko kostaldean eta barnealdean (petrolio findegiak Manantiales hirian, iparraldean), [[harrikatz]] hobiak Loreton, eta ustiatu gabeko [[lignito]] hobi garantzitsuak.
 
== Erreferentziak ==