Ireki menu nagusia

Aldaketak

No change in size ,  Duela 7 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
== Historia ==
 
Ezinbesteko tresna eta aurrerabidea izan da gizakiarentzat. 1981ean [[paleoantropologia|paleoantropologopaleoantropologoek]]ek aurkitu zutenez, [[Kenya|Keniako]] gizakiak bazekien sua erabiltzen orain dela 1.420.000 urte inguru. Erabilera ugari izan zituen suak antzinako garaietan (argia emateko, janariak prestatzeko, abereak uxatzeko edo ehizatzeko, sasiak erretzeko eta abarretarako). [[Neolito]]ko biztanleek, adibidez, lurrak sasiz garbitzeko erabili zuten sua, eta lursailak zabaltzeko; errautsa, berriz, [[ongarri]] gisa erabiltzen zuten.
 
Sua pizteko teknikari dagokionez, ez da gauza segurua noiz ikasi zuen gizonak sua pizten, era horretara izadian aurkitutako sua gorde beharrari ihes egiteko. [[Sukarri|Silex]] harria eta [[pirita]] harria elkarren kontra joz, edo zulo batean esku artean hartutako makila sartu eta igurtzita txinparta sortuz, pizten zen sua ia mundu osoan. Asiako hego-ekialdean, Indonesian eta Filipinetan, sua pizteko tresna berezi bat asmatu eta erabili zen; [[banbu]]-zuhaitzaren hodi txiki batean airea hertsatuz, beroa eta sua sortzen zuten. Horietako teknika batzuk haurren jokoetan gorde dira herrialde askotan.