'''PeriklesPenikles''', [[greziera]]z {{polytonic|Περικλῆς}}, ([[K. a. 495]] - [[Atenas]], [[Grezia]], [[K. a. 429]]) [[Atenas]]ko urrezko garaiko politikari, hizlari eta gudari garrantzitsuenetakoa izan zen. Urrezko garai hori ([[K. a. 461]] - [[K. a. 429]] oro har) [[Periklesen Mendea]] deitzen zaio. Hain nabarmena zen Perikles garaiko Atenasko gizartean non [[Tuzidides]] historialari garaikideak "Atenasko lehen herritarra" deitu zion.