Stan Lee: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Sortzez Stanley Martin Lieber, New Yorkeko [[Bronx]] auzoan jaio zen Lee, 1922ko abenduan. Elkarrizketa askotan esana utzi duenez, nobelagile izatea izan zen gaztetatik bere benetako ametsa. Ez zuen sekula bakar bat idatziko, baina, horren ordez, komikiaren industria irauliko zuen egile bilakatuko zen.<ref name= "Berria">{{erreferentzia|izena= Itziar |abizena= Ugarte Irizar|egunkaria=[[Berria]]|data=2018-11-13|izenburua=Marvelen unibertsoa erein zuena|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2149/032/002/2018-11-13/marvelen_unibertsoa_erein_zuena.htm| postscriptum = CC BY-SA 4.0 lizentziapean}}</ref>
 
[[1929ko kraxa|1929ko crash-aren]] ondoren, diruz larri zebiltzan haren etxean, denboraldi laburreko lanpostuekin aurrera eginez. Egoera itogarri hartako liskar giroan, ihesbide zitzaion fantasia. Denboraldi motzeko lanetan hasi zen bera ere; jeansak saltzen eta [[Broadway]]ko aretoak zaintzen, besteak beste. Azkenean, osabak bere lantokian hartu zuenean aldatu zen dena, [[Timely Comics]] argitaletxean lan txikiak egiten hasi zenean. "Destroyer" izan zen han sortu zuen lehen pertsonaia, superbotereak zituen [[nazi]]en kontrako mediku bat. Egiten zizkioten enkargu gehienetan, baina, munstroak eta izaki beldurgarriak eskatzen zizkioten, akzio gehiago eta elkarrizketa gutxiago. Eta Leeri ez zitzaion interesgarria egiten modu hura.<ref name= "Berria"/>
 
Literaturaren pultsuarekin jarraitzen zuen barruan, eta, dena uztekotan izan zen arren, ordura arte egiteko moduetatik askatu, eta "The Fantastic Four" kaleratu zuen 1961ean: izaki desitxuratuak izan beharrean, mozorro berezirik ere ez zeramaten [[Astronauta|astronauten]] familia bat zen. Txiki gelditu ziren liburu dendetako apalak argitalpenak ekarri zuen arrakastarekin. Hura izan zen Leeren marka bilakatuko zen Marvel unibertsoaren lehen hazia. Superheroiek borroka baino gehiago egin zezaketela erakutsi zuen, eta aitzindaria izan zen hainbat gai sozial binetetara eramaten.<ref name= "Berria"/>
 
1972an, osabaren argitaletxeko editore postua hartu zuen, eta komikizaleen ikono bihurtua zen ordurako. Hurrengo arrakasta kolpea Marvel bere sorkuntzak pantaila handira eramaten hasi zirenean heldu zitzaion, eta Lee bera [[cameo]]-ak egiten hasi zen horietan; ''Spider-Man'', ''Daredevil'', ''Hulk'', ''Fantastic Four'', ''Iron Man'', ''The Avengers'' eta beste askotan.<ref name= "Berria"/>
 
Ez zion inoiz utzi idazteari, Marvelentzat egiten zituen proiektuak edo bere ekoiztetxe propioan sortzen zituen lanak. 2015ean, bere autobiografia kaleratu zuen, binetaz bineta idatzitakoa. Urteetako lana aitortu diote hainbat sariren bidez azken hamarkadan. Zera esan zuen, 2017an, Los Angelesen egin zioten omenaldi batean: «Idatzi irakurri nahi duzun hori. Haiek irakurri nahi dutela uste duzun hori idazten saiatzen bazara, ez dituzu haiek ezagutzen, baina ez duzu zeure burua ere ezagutzen. Aldiz, zuk irakurriko zenukeen hori idazten baduzu, zu bezalako jende gehiago egon behar duelako da».<ref name= "Berria"/>
 
== Erreferentziak ==
22. lerroa:
{{Biografia zirriborroa|US-NY}}
{{bizialdia|1922ko|2018ko|Lee, Stan}}
 
[[Kategoria:Newyorkarrak]]
[[Kategoria:Marvel Comics]]