Sri Lanka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Caspersito01 (eztabaida) wikilariaren 6773546 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
Etiketa: Desegin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
31. lerroa:
| biztanle_dentsitate_km2 = 316
| biztanle_dentsitate_rankin = 24.
| txanpon = [[Errupia srilankar|Errupia srilankar]]
| txanpon_kode = LKR
| ordu_eremu =
42. lerroa:
| oharrak =
}}
'''Sri Lanka'''<ref name= Euskaltzaindia171.araua>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0171.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data = 2012-06-29|izenburua= 171. araua: Asiako toponimia|sartze-data = 2013-02-11}}</ref> [[Hegoaldeko Asia]]ko [[uharte]] estatua da. Izen ofiziala '''Sri Lankako Errepublika Sozialista Demokratikoa''' da, sinhaleraz '''Sri Lanka Prajathanthrika Samajavadi Jasnarajaya''', [[Indiako ozeanoa|Indiako ozeanoko]] estatua eta uhartea, [[Palk itsasartea]]k Indiatik bereizia. Antzinako izena, [[Britainiar Inperioa]]ren menpe zegonean, '''Zeilan''' zen (ingelesez ''Ceylon''). Hizkuntza ofizialak tamila eta sinhala dira, biak maila berekoak, nahiz eta bigarrenak nagusitasun argia izan biztanleriaren %85 inguruk hitz egiten baitu. Ingelesa ohiko hizkuntza da administrazioan eta turismo ekipamenduetan. Administrazio hiriburua [[Sri Jayawardenapura Kotte|Sri Jayawardenapura-Kotte]] ([[Sri Jayawardenapura Kotte|Kotte]]) da, nahiz eta hiri garrantzitsuena, handiena eta hiriburu ekonomikoa [[Kolonbo]] izan. Beste hiri nagusiak Dehiwala-Mount Lavinia, Moratuwa eta Jaffna dira.
 
Egun estatu burujabea bada ere, Sri Lankako historia [[kolonizazio]]arekin lotu behar da. Etengabeko konkistak pairatu dituen herrialdea da Sri Lanka. 1948an, berriz, [[Bigarren Mundu Gerra]] pasa eta gero, [[deskolonizazio]]an independentzia eskuratu zuen. Orduan, Sri Lanka izeneko estatua jaio zen.
 
== Geografia ==
[[Fitxategi:Satellite image of Sri Lanka in May 2002.jpg|thumbnailthumb|ezkerrera|120px|Sri Lanka satelite irudian]]
Sri Lanka Indiako ozeanoan kokatua dago, [[India]]tik 50 kilometrora eta [[Palk itsasartea]]k banandua. Hala ere, ia bat egiten dute [[Adamen Zubia]] deritzon hondarrezko uharte katea dela-eta. [[Rama]] jainkoak eraiki omen zuen zubi hau, [[mitologia hindu]]aren arabera. Badirudi, aspaldi kontinentea eta uharte lotzen zituen [[istmo]]a zela, [[1480]] inguruan [[zikloi]] batek suntsitua.
 
62. lerroa:
== Gizartea ==
[[Fitxategi:68433-Sri Lankako etniak.svg|alt=Sri Lankako etnien banaketa geografikoa. Berrian argitaratutako infografia.|thumb|Sri Lankako [[Etnia|etnien]] banaketa geografikoa. [[Berria]]<nowiki/>n argitaratutako infografia.]]
Sri Lankako biztanleen artean, [[sinhala]]rrek osatzen dute etnia nagusia, biztanleria osoaren % 70 baino gehiago hartzen baitute. Uhartean bizi diren beste etnia nagusiak [[tamil]]ak eta arabiar itsasketarien ondorengo mairu edo musulmanak dira. Etnien banaketa zehatza hau da: sinhalarrak, % 74; tamilak, % 18,2; Sri Lankako mairuak, % 7,1; besteak, % 0,7. Tamilak gutxiengo izan arren, eragin politiko handia dute. Independentzia lortu zenetik ugariak izan dira gehiengo sinhalaren eta gutxiengo tamilaren arteko tentsioak. Bando bateko zein besteko milaka pertsona hil dira [[gerra etniko]] luzean. 2001. urtean su etena sinatu zen. Ordutik, behin betiko bake hitzarmena finkatzen diraute. Erlijio banaketa hau da: [[budismo]]a, % 69,3; [[hinduismo]]a, % 15,5; islama, % 7,6; kristaua, % 7,5; besteak, % 0,1. Kolonizazioaren ondorioz, ingelesa populazioaren %80ak hitz egiten du.
 
Sri Lankako biztanleriak oso ugaltze bizkorra izan du XX. mendean zehar, eta gobernuak jaiotza kopurua murrizteko neurriak hartu zituen 1970etik aurrera. Uharteak biztanle dentsitate handia du (262&nbsp;km<sup>2</sup>-ko), eta toki jendetsuena hego-mendebaldeko kostaldea da; biztanleriaren laurden bat baino gehiago hirietan bizi da. Bertan daude Sri Lankako industria eta zerbitzu nagusiak. Osasun arazo nagusiak [[filariasia]], [[malaria]], tuberkulosia eta elikadura urritasunetik eratorritako eritasunak dira. Biztanleen batez besteko [[bizi itxaropen]]a 69 urtekoa da gizonezkoentzat eta 75 urtekoa emakumezkoentzat, inguruko herrialde askokoa baino garaiagoa. Irakaskuntza doakoa da maila guztietan, eta nahitatezkoa 5-13 urte bitartekoentzat. Sri Lankako 15 urtetik gorako biztanleen artean, gizonezkoen % 91 eta emakumezkoen % 81 alfabetatuak daude.
 
=== Gerra zibilaren eragina gizartean ===
Gaur egun, 21 milioi biztanle inguru ditu Sri Lankak. Horietatik %82 dira [[sinhalar]]rak, eta %9 inguru [[tamil]]ak. Gerra zibilaren aurretik, %74 ziren [[sinhalar]]rak, eta %18 [[tamil]]ak. Horrek uhartea utzi duten tamil kopuru handitasuna erakusten du. Ipar-ekialdean bizi dira nagusiki tamilak<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5004282/012/397718/2014-07-25/21.htm «21»], ''Berria'', 2014-07-25</ref>.
 
89. lerroa:
Sri Lanka Errepublika Independente [[Sozialismo|Sozialista]] da. Hiriburuak [[Kolonbo]] (administrazioa) eta [[Sri Jayawardenapura Kotte|Kotte]] edo Sri Jayewardenepura Kotte (legebiltzarra) dira.
 
[[Demokrazia]] tradiziorik luzeena duen estatu ez mendebaldarra da. Sistema presidentzialaren eta parlamentarioaren arteko nahasketa da sistema politikoa. Presidenteak, Mahinda Rajapaksak, botere legegilea eta militarra ditu. Nazioarteko harremanei dagokienean, Sri Lanka [[Nazio Batuen Erakundea|NBEren]] eta ez-alienatuen mugimenduaren partaide da, baita [[Asia]]ko estatuen Tratatuaren kide ere.
 
== Ekonomia ==
96. lerroa:
Sri Lankak [[merkataritza libre]]ko ekonomia du, baina estatuak esku handia du sektore askotan. Ekonomiaren jarduera sendoenak nekazaritza, zerbitzuak eta industria arina dira. [[Arroz]]a da lantzen den gai nagusia, eta orobat da bertakoen oinarrizko elikagaia. Sri Lanka munduko laugarren herrialde [[te (argipena)|te]] ekoizlea da. Baina te, [[kokondo|koko]] eta [[kautxu]] sailen [[nazionalizazio]]a ez da ondo administratu, eta etekinak lehiakideenak baino askoz ere apalagoak izan dira; gai horien esportazioa % 95eko zen 1970ean eta % 31ra besterik ez zen iritsi 1991n. [[Industria]]ri dagokionez, asko hazi da Sri Lankako industria, eta BPGren laurdena osatzen du. Ehungintza eta jantzigintza dira industria nagusiak. [[Azpiegitura]]k nahiko aurreratuak daude eta barne merkataritza egokia da, baina hornikuntza elektrikoei dagokionez, herrialdea nahiko atzeratuta gelditu da. Energia hidroelektrikoak, meteorologiaren mende, erabiltzen den energiaren herena hartzen du. [[Turismo]]a asko jaitsi da gorabehera politikoak direla-eta. Gerratik ihesi joan diren tamilak eta [[Persiar golkoa|Persiako golkoko]] herrialdeetara joan direnek bidaltzen duten dirua garrantzizko diru iturria da Sri Lankan. Bestalde, Sri Lankak atzerriko inbertsioak erakartzen jakin izan du. Dena dela, atzerriko zorra hazi egin da; politika ahultasunak hazkunde ekonomikoa geldiarazi du, eta, oro har, munduko burtsen gorabeheren mende dago oraindik.
 
Hiri nagusien inguruan (Kolonbo eta [[Kandy]]) bigarren sektorea da nagusi. Ekonomiak urteko % 5,3ko hazkundea metatzen du. Egun mundu mailako merkataritza harremanen barruan dago. NBEk munduko estatu guztien artean eginiko Giza Garapenaren Indizeak 0,751 markatzen du, eta 93. postuan dago. Gizarte-adierazle hori hiru parametroetan oinarritzen da: haurren eskolatze tasa, bizi itxaropena eta [[Barne produktu gordin|BPG]] ''per capita''ren arteko batez bestekoa. Sri Lanka, beraz, herrialde garatuen eta azpigaratuen arteko tarteko multzoan dago, [[Txinako Herri Errepublika|Txina]], India eta [[Venezuela]] herrialdeekin batera. Erosteko ahalmenaren berdintasuna, 86,72 milioi US$-koa da. Beraz, Sri Lankan klase ertainaren presentzia dago, nahiz eta populazioaren %25a [[pobrezia]]n bizi.
 
== Erreferentziak ==