Sputnikaren krisialdia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[FileFitxategi:Sputnik 1.jpg|thumb|83,6 kg-ko masa zuen Sputnik 1 satelitearen ahalmenak estatubatuarrak ikaratu zituen]]
 
'''Sputnikaren krisialdia''' Sputnik programaren arrakastaren ostean estatubatuarrek edukitako erreakzioari deritzo. [[1957]]ko [[urriaren 4]]ean, [[Gerra Hotza|Guda Hotzean]] jazotako gertaera esanguratsua izan zen sobietarrek ''[[Sputnik|Sputnik 1]]'' jaurti zutenean, gizadiak jaurti zuen lehenengo satelite artifiziala hain zuzen. Ordura arte, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuak]] teknologia espazial eta misilen garapenaren alorrean potentziatzat hartzen zen, baina ''[[Sputnik|Sputnik 1]]''en jaurtiketak eta estatubatuarren lehenengo bi jaurtiketa saiakeren porrotak bortizki astindu zuen iritzi publiko amerikarra. Horrela, krisialdi bati hasiera eman zitzaion, "Sptunikaren krisialdia" alegia. [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuna]] mehatxu gogorra bilakatu zen gobernu [[estatubatuar]]raren begitara.
 
[[Gerra Hotza|Guda Hotzean]] zehar, Sobietar potentzialarekiko beldurra areagotzen joan zen [[Etxe Zuria]]n. Izan ere, satelite artifizialak orbitan jartzeko sobietar ahalmenak kontinentearteko misilak eta ojiba nuklearrak sortzeko aukera eman ziezaiokeen era berean. Gertakari honek [[espazioko lasterketa|espazio lasterketa]] bultzatu zuen eta handik gutxira lehenengo gizakia bidali zen espaziora, [[Juri Gagarin]] eta [[1969]]an ''[[Apollo 11]]'' misioak ilargiratu zuen eta horrela estreinakoz bi gizakik beste gorputz bateko gainazala zapaldu zuten.