Sorgorraldi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[FileFitxategi:Bürmooser See im Winter 2.JPG|thumb|250px|[[Negu]]ko sorgorraldian, landareen metabolismoa eten ohi da]]
'''Sorgorraldia''' [[organismo]]en [[bizi ziklo]]aren garai bat da, non hazkuntza, garapena eta (animalietan) aktibitate fisikoa aldi baterako eteten diren. Horrela [[metabolismo|aktibitate metabolikoa]] gutxitzen da eta [[energia]] aurrezten laguntzen du. Sorgorraldia [[ekosistema|inguruneko baldintzekin]] estuki lotura izan ohi du. Bizi-zikloko fase batzuetan bereziki gertatzen da fenomenoa, esaterako [[hazi]]-fasean edo [[arrautza]]-fasean.
 
Organismoek ingurunearekin sinkronizatu dezakete sorgor fase batera sartzea, iragarpenezko edo ondoriozko baliabideen bidez:
* iragarpenezko sorgorraldia (edo primarioa) hasten da aurkako baldintzak izan baino lehen. Adibidez, [[fotoperiodo]]aren murrizteaz eta tenperaturen jeisteaz baliatzen dira landare batzuk neguaren etorrera iragarteko.
* ondoriozko sorgorraldia (edo sekundarioa) hasten da aurkako baldintzak ezarri ondoren. Klima iragarrezineko lurraldeetan jazotzen da gehien bat.
 
== Animaliak ==
[[FileFitxategi:Marmota marmota Alpes2.jpg|thumb|Marmotek (''[[Marmota marmota]]'') hibernatzen dute]]
=== Hibernazioa ===
[[Hibernazio]]a animalia zenbaitek negua igaro ahal izateko euren metabolismoa geldotzen duten garaia da, energia aurreztuz eta janari kopurua murriztuz. Hibernazioan, animaliak gorputzeko tenperatura jeisten du eta elikagaien eskaria, [[bihotz]]aren erritmoa eta [[arnasketa]]ren maiztasuna gutxiagotu egiten dira<ref>{{erreferentzia
|izenburua=Hibernazioa
17. lerroa:
|data=1995
}}</ref>.
=== Diapausa ===
[[Diapausa]] iragarpeneko estrategia bat da, animaliaren [[genotipo]]ak predeterminatua. Ohikoa da [[intsektu]]engan, garapena etetea ahalbidetuz udazkenaren eta udaberriaren artean.
 
=== Estibazioa ===
[[Estibazio]]a da ondoriozko sorgorraldiaren adibidea, baldintza oso bero edo lehorrei erantzunez. Ohikoa da [[ornogabe]]etan, adibidez [[barraskilo]] eta [[zizare]]etan, baina beste animalia mota batzuetan ere ager daiteke, hala nola [[dipnoi]], [[arrabio]], [[basamortuko dortoka]] eta [[krokodilo]]etan.
 
=== Brumazioa ===
 
Brumazioa [[narrasti]] batzuek duten sorgorraldia da, [[hibernazio]]aren antza duena<ref>{{erreferentzia |url=http://lllreptile.com/info/library/care-and-husbandry-articles/-/reptilian-brumation/|izenburua=Reptilian Brumation|publisher=}}</ref>, baina [[metabolismo|prozesu metaboliko]] desberdinak dituena<ref>{{erreferentzia |url=http://infinitespider.com/hibernating-mammals-brumating-reptiles-whats-difference/|izenburua=Hibernating Mammals and Brumating Reptiles: What’s the Difference?}}</ref>. Narrastiek udazken amaieran hasi ohi dute brumazioa (garai zehatza espeziearen araberakoa da). Brumazioan zehar, ura edateko "esnatu" ohi dira eta gero berriz "lokartu".
 
== Landareak ==
Landareen fisiologian, sorgorraldia hazkuntza eteten den garaia da. [[Espezie]] ugarik garatu duten biziraute estrategia da, zeinak bizirautea ahalbidetzen duen hazteko egokiak ez diren [[urtaro]] batzuetan, hala nola [[negu]]an edo [[urtaro lehor]]rean.
=== Haziak ===
Inguruneko baldintzak muturrekoak direnean, [[angiospermo]]en hazien garapena eta ugalketa eten egiten da, une eta baldintza onenak etorri arte, indarrak ondo gordetzeko<ref>{{erreferentzia
|url=https://zientziakaiera.eus/2015/12/23/enbrioi-txikiak-hobeto-bizirauteko/
37. lerroa:
|data=2015-12-23
}}</ref>.
=== Bernalizazioa ===
[[FileFitxategi:Hyoscyamus niger Hullukaali Bolmört C IMG 7657.JPG|thumb|[[Erabelar]] espezie askok bernalizazio beharra dute loratu ahal izateko.]]
 
Landare batzuk loratze prozesua hasteko hotzaldia jasan behar dute lehenago<ref name=Elhuyar>{{erreferentzia |url=http://zientzia.eus/artikuluak/udaberria-loreen-iratzargailua/
47. lerroa:
}}</ref>. Mekanismo honi [[bernalizazio]]a deritzo. tenperatura txikiko garaiaren iraupen beharra espeziaren araberakoa da, baina landare banakoaren ezaugarrien arabera ere alda daiteke (adibidez landarearen adina edo ingurune hurbila). Prozesu horretan eragin handia du FLC (Flowering Locus C) loratze-errepresoreak. FLCaren [[proteina|proteinek]] loratzea blokeatzen dute, baina hotzaldia luzaroan izatean kontzentrazioak behera egiten du eta eguraldi epela datorrenerako posible da loratzea<ref name=Elhuyar/>.
 
== Erreferentziak ==
{{erref zer}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Hibernazio]]
* [[Lozorro]]
* [[Ernetze]]
 
[[Kategoria:Etologia]]
[[Kategoria:Animalia fisiologia]]