Solidaridad Obrera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
31. lerroa:
 
 
'''Solidaridad Obrera''' [[1907]]an sortu zen langile erakunde bat izan zen. Garai hartan oso ahulak ziren [[Katalunia]]ko sindikatuak berrantolatzea izan zuen helburu.
 
Solidaridad Obrera erakundea [[Bartzelona]]ko Unió Local de Societats Obreres erakundearen berrantolaketatik jaio zen. [[1902]]an, gainbehera gogorra jasan zuen hark 8 orduko laneguna eta greba eskubideagatik borrokatu zuenean eta greba orokorrak ez zuenean arrakastarik izan.
 
[[1907]]ko ekainean, bi bilera egin ziren hasiera batean Bartzelonako Langileen Elkarteko Federazio Lokalean eta manifestu baterako adostasunera iritsi ziren. Horrela osatuko zuten antolaketa batzordea:
* Salvador Seguí, Pintoreen Elkartekoa.
* Antoni Badia, Merkataritzako Dependentzia Elkartekoa.
* Bruguera, Gozogileen eta Pastelgileen Elkarteakoa.
* Saví, Metalurgiako Elkartekoa.
* Sedó, Tipografiako Elkartekoa.
[[Fitxategi:Soliidaridad obrera cover.JPG|thumb|300px|righteskuinera| ]]
Uztailean eman zuten argitara ''Tierra y Libertad'' astekarian eta horrelako esaldiak zeuden manifestuan:
{{aipu|''...como clase obrera sólo podemos tener un fin común: la defensa de nuestros intereses y sólo un ideal puede unirnos, nuestra emancipación económica, que transforma el régimen capitalista actual, basado en la explotación del hombre por el hombre, por un régimen social fundado sobre la base racional del trabajo por la solidaridad humana....''
48. lerroa:
''Tierra y Libertad'', [[1907]]ko uztaila
 
Urte bereko abuztuan, [[Solidaridad Obrera]] jaio zen eta kide esanguratsu ugari bertaratu ziren, Antoni Fabra, Josep Prat edo Tomás Herreros tarteko. Zuzendaritza Batzordea aukeratu zuten eta bakarrik langilez osatutako elkarteak hartuko zituzten barnean.
 
Berehala hasi zen indarra hartzen langileen artean eta kataluniar elkarte ugari bildu ziren hartara [[1908]]an, ''Erresistentzia Elkarteen Lurralde Konfederazioa-Solidaridad Obrera'' osatuz. Urte horretan bertan [[Antonio Maura]]k Terrorismoaren aurkako lege proiektuaren aurkako manifestua atera zuten ''Solidaridad Obrera'' egunkarian. Bartzelonako Aste Tragikoak eta ondoren etorriko zen langile mugimenduaren aurkako errepresioek geldialdia ekarri zuten [[1909]]ko ekintzetan.
 
Konfederazioa berrezarrita, [[Bartzelona]]ko bigarren batzarra ospatu zen [[1910]]eko [[urriaren 30]], [[Urriaren 31|31]] eta [[azaroaren 1]]ean, sindikatua estatu osoan hedatzeko ideia eztabaidatuko zutelarik. Zaila zen akordioa, [[UGT]] indarrean baitzegoen eta oinarri sendoak baitzituen [[Espainia]]n. Ez [[Katalunia]]n, ordea, han gutxiengoa baitzuen. Bozketan nagusitasuna izan zuen eta estatu osoko langile elkartea egin zuten: Lanaren Konfederazio Nazionala edo [[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNT]].
 
 
 
[[Kategoria:Sindikatuak]]