Soinu-langa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Soinu-langa''', [[aerodinamika]]n, iraganean tamaina handiko objektuak [[abiadura supersoniko]]an mugitzea galarazten zuela uste zen [[fisika]]ren muga bat da. Izendapena [[Bigarren Mundu Gerra]]n erabiltzen hasi zen, zenbait [[hegazkin]]ek abiadura handietan hegan egitean [[konprimagarritasun]] arazoak izan zituztenean, baina [[1950eko hamarkada]]n [[zurrusta-propultsio]]dun hegazkinak muga hau gainditzen hastean erabiltzetik utzi zen.
 
Norantza guztietan ohiko 1234,8 km/orduko [[soinuaren abiadura]]n bidaiatzen duen "nonahiko langa" bezala definitzen da, eta objetu batek gainditzean, gizakien entzumenarentzat desatsegina izan daitekeen [[eztanda soniko]]a eragiten du. Soinuaren abiadura tenperatura eta gasaren araberakoa ere bada, eta desplazamendu eremuko tenperatura jaitsiz doan heinean soinuaren abiadura ere jaitsi egiten da. Aireak 20 º °C-ko tenperatura duenean, soinuaren abiadura lehen aipatutako 1234,8 km/ordukoa da.
 
Hegazkin bat [[soinuaren abiadura]]ra hurbiltzean, bere azaleran dabilen airearen itxura aldatu eta fluxu konprimagarri batean bilakatzen da, erresistentzia handiagoa sortuz.