Soinu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Wikipedia1000}}
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Fisika eta Kimika}}
{{birzuzendua|Hots|Hots (argipena)}}
[[FileFitxategi:23. Звучни вилушки.ogv|thumb|upright=1.2|Soinuaren hedapena demostratzeko esperimentua.]]
'''Soinua''' edo '''hotsa''' objektu baten [[bibrazio]]ek eragindako [[uhin]]ek [[entzumen]] sisteman sortzen duten kitzikadura da. [[Fisika]]ren ikuspegitik, [[uhin mekaniko]]ak hedatzen dituen edozein fenomenori deritzo. Gorputz baten bibrazio-higidura gehienetan [[fluido]] baten (edo beste bitarteko elastiko baten) bidez hedatuko da.
 
Soinuaren transmisioa, fluido batetik hedatzean, konpresiodun uhin bat sortuko da. Horrek bere aldameneko partikulak elkarrekin konprimatzea eragingo du. Antzeko fenomenoa gertatzen da uhin akustikoekin. Horiek giza entzumen aparatuak uhin mekaniko bihurtzen dituzte. Prozesua amaitzeko, gure garunak uhin mekaniko (edo presio oszilazio) hauek soinu bihurtzen ditu.
35. lerroa:
 
=== Potentzia ===
Soinu baten karakterizazioa egiteko, ondorengo fenomenoak aztertu behar dira:
 
* Potentzia akustikoa: Potentzia akustikoaren mailak, iturri batetik uhin forman igorritako energia kantitatea neurtzen du denbora unitateko.
* Maiztasun-espektroa: Energiaren banaketa hainbat uhin osagaietan egiteari deritzo.
 
== Soinuaren abiadura ==
 
Soinuak airean duen abiadura 331,5 m/s-koa da baldintza jakin batzuetan. Baldintzak hurrengoak izanik:
* Airearen tenperatura: 0 º °C
* Airearen presioa: 1 atm
* Hezetasun erlatiboa: %0 (aire lehorra)
 
Soinuaren abiadura, bitarteko materialaren menpe dago. Soinua solido (burdinetik 5000 m/s) batetik hedatzean, abiadura azkarragoa izango du likido (uretatik 1500 m/s) batetik hedatzean baino. Eta likido batetik hedatzean, abiadura azkarragoa izango du gas batetik hedatzean baino. Fenomeno hau, solidoetan partikulak elkarrengandik hurbilago daudelako gertatzen da.
51. lerroa:
Soinuaren abiadura tenperaturarekiko hurrengo formularen bitartez kalkulatu daiteke:
 
<math>V_s = V_{0} + \beta T\,</math>
 
Non:
Vo=331,3 m/s ;
β= 0,606 m/(s*Celsius) ;
T= Tenperatura (Celsius)
 
== Erresonantzia ==
 
Bi gorputz ezberdinek bibrazio frekuentzia bera dutenean gertatzen den fenomenoa da erresonantzia. Gorputzetako batek besteari soinu-uhinak igortzen dizkio, uhinen hartzailea bibrazioan sartzen delarik.
 
Fenomeno hau modu errazean ulertzeko, demagun hodi bat daukagula. Hodiaren alboan diapasoi bat daukagu (hodia eta diapasoia ez daude ukitzen). Hodia urez apur-bat beteko dugu eta diapasoia metal batekin kolpekatuko da. Kolpekatzean, soinu bat sortuko da. Gero, hodia urez gehiago beteko dugu eta berriz kolpekatuko da diapasoia. Sortuko den soinua lehen izan duguna baino altuagoa izango da. Soinuaren handitzea erresonantziarengatik da. Urez beteriko hodia diapasoiaren frekuentzi berdinarekin bibratzen hasiko da. Horrela, bi frekuentziak indartu egingo dira soinuaren intentsitatea handituz.
 
Fenomeno horren beste adibide bat gitarra afinatzean gertatzen da. Gitarra afinatzean, frekuentzia guztiak berdintzen dira; hau da, erresonantzian jartzen dira gitarraren soken soinuak.
70. lerroa:
Giza ahotsa, ahots-kordek sortzen duten bibrazioen bidez sortzen da. Ahots-kordek soinu-uhina sortzen dute, non, hainbat frekuentzia ezberdinetako armonien konbinazioak ematen diren bertan. Ahoskatzen dugun soinu bakoitza, frekuentzia-espektro jakin batzuekin dago karakterizatua. Giza-entzumena soinu horren barnean ezberdinak diren osagaiak identifikatzeko gai da. Horregatik, bi bokalen soinuak ezberdindu ditzakegu.
 
Gizonezkoen ahotsa gutxi gorabehera 100 - 200 Hz dauzka, emakumeenak berriz 150- 300 Hz aldera izaten ditu. Haurren ahotsak gainerakoenak baino frekuentzia altuagokoak izaten dira. Aho-nasal atalak iragazten dituen erresonantziak ez balira ezeztatuko, ahoskatzerako orduan sortzen ditugun emisio-soinuak ez lirateke hain argiak izango.
 
== Propietateak ==
 
Lau funtsezko ezaugarri desberdintzen dira soinuaren barnean: altuera, iraupena, intentsitatea eta tinbrea.
 
* Altuera: Uhinaren frekuentziarekin dauka zerikusia. Zorrotza, bitartekoa edo astuna izan daiteke.
* Iraupena: Bibrazio denborari deritzo. Luzea edo laburra izan daiteke.
* Intentsitatea: Uhinaren anplitudeari dagokio. Sendoa, ahula edo leuna izan daiteke.
* Tinbrea: Uhinaren formari deritzo. Soinuaren igorlearen ezaugarrien araberakoa da.