«Txikipedia:Bizkarrezur»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
[[Fitxategi:Gray 111 - Vertebral column-coloured.png|thumb|<center>Gizakiaren bizkarrezurra: ''lepoaldea'' (laranjaz); ''bizkarraldea'' (indigoz); ''gerrialdea'' (horiz); ''sakroa'' (berdez); ''kokzixa'' (morez).]]
<big>'''Bizkarrezurra''' [[Txikipedia:ornodun|ornodunetan]] burutik isatseraino bizkarrean zehar doan [[Txikipedia:orno|orno]]-segida da, [[Txikipedia:muin|muina]] babesten duena. Berez, 24 orno dira gizakion bizkarrezurra osatzen dutenak:
* '''7 orno lepoaldean:''' buruari eusten diote eta mugitzeko gaitasun handia ematen diote.
* '''12 bizkarraldean;:''' [[Txikipedia:saihets-hezur|saihets-hezurrekin]] batera, torax edo [[Txikipedia:bular-kaxa|bular-kaxa]] osatzen dute, eta [[Txikipedia:bihotz|bihotza]] eta [[Txikipedia:birika|birikak]] babesten dituzte. Orno hauen mugikortasuna txikiagoa da, toraxa jiratzen uzten dute, besterik ez.
* '''5 gerrialdean:''' giza gorputzaren pisuaren zatirik handiena jasaten dute; horregatik, [[Txikipedia:eboluzio|eboluzioan]] zehar, tamaina eta erresistentzian handitu egin dira, baina oraindik malguak dira. Flexio mugimenduak egiten uzten digute, hainbat norabidetan.
 
Badira beste 8 orno edo [[Txikipedia:hezur|hezur]] bizkarrezurraren beheko muturrean, [[Txikipedia:sakro|sakro]] eta [[Txikipedia:kokzix|kokzix]] aldean, zehazki, elkarri lotuta daudenak. Hezur hauek oso mugikortasun eskasa dute.