«Sofia Palatinatukoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (tipografikoa)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Sofia Palatinatukoa''' edo '''Sofia Hannoverkoa''' ([[1630]]eko [[urriaren 14]]a - [[1714]]ko [[ekainaren 8]]a) [[Brunswick-Lüneburgeko hauteslerria|Brunswick-Lüneburgeko Printzesa hauteslea]] izan zen [[1692]]tik [[1698]]ra. [[Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa]]ren biloba izanda, [[Ingalaterrako Erresuma]] eta [[Irlandako Erresuma]]ko balizko oinordeko izendatu zuten [[1701eko Ezarpen Akta]]ren arabera. [[Batasun Agiria (1707)|1707ko Batasun AgiriaAgiriaren]]ren ostean [[Erresuma Batu]]ko tronorako balizko oinordekoa izan zen. Hala ere Erresuma Batuko erregina izan baino bi hilabete lehenago hil zen eta ardura bere seme nagusiari pasa zitzaion, [[Jurgi Luis Brunswick-Lüneburgekoa]], [[1714]]ko [[abuztuaren 1]]ean Jurgi I.a izenarekin errege izendatu zutena.
 
[[Frederiko V.a Palatinatukoa]]ren eta [[Elixabete Estuardo]]ren alaba, [[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika]]n hazi zen, bere familia bertan errefuxiatu zelako euren [[Palatinatuko Hauteslerria|Hauteslerria]] kendu zietenean [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]]n. Sofiaren anaia [[Karlos Luis Palatinatukoa|Karlos LuisLuisek]]ek Palatinatua berrezarri zuen [[Westfaliako Bakea]]ren barruan.
 
Sofia [[Ernesto Augusto Brunswick-Lüneburgekoa]]rekin ezkondu zen [[1658]]an. Senarra askotan etxean ez bazegoen ere, Sofiak maite zuen eta elkarrekin zazpi ume izan zituzten. Hasiera batean Ernesto Augusto lurrik gabeko [[kadete (genealogia)|kadete]] bat izatetik [[Hannover leinua]]n gora egin zuen [[1692]]an [[printze hautesle]] izan arte. Sofia, beraz, Hannoverko printzesa hautesle bilakatu zen. Artearen mezesana, [[Herrenhausen]]eko lorategiak eraiki zituen eta [[Gottfried Leibniz]] edo [[John Toland]] filosofoak diruz lagundu zituen. [[Baruch Spinoza]] edo [[René Descartes]] bezalako filosofoen mireslea zen.