«Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> edo '''Sobietar Batasuna''' [[Europa]] eta [[Asia]]ko [[estatu burujabe]] [[Sozialismo|sozialista]] izan zen, [[1922]]an sortua eta [[1991]]n desegina. [[Errusiar Inperioa]] osatzen zuten lurraldeak hartzen zituen. [[1991]]tik aurrera haren parterik handienaz [[Errepublika Independenteen Elkartea]] moldatu zen. [[Bigarren Mundu Gerra]]z geroztik 15 errepublika federatuk osatua zen: [[Armenia]], [[Azerbaijan]], [[Bielorrusia]], [[Errusia]], [[Estonia]], [[Georgia]], [[Kazakhstan|Kaszakhstan]], [[Kirgizistan]], [[Letonia]], [[Lituania]], [[Moldavia]], [[Tajikistan]], [[Turkmenistan]], [[Ukraina]] eta [[Uzbekistan]]. Errusia zen Batasuneko errepublika handiena, bai hedaduraren bai biztanle kopuruaren aldetik, eta politikoki eta ekonomikoki agintzen zuen.
 
1990. urtean 22.400.000 [[km²]] zituen, eta 292.000.000 biztanle. Mendebaldean [[Baltikoa|Itsaso Baltikoa]] eta [[Itsaso Beltza|Itsaso Beltza]] zituen muga, eta ekialdean [[Ozeano Barea]]. Biztanleak sobietarrak ziren, eta hiriburua [[Mosku]] zen.
 
Sobietar Batasunak [[historia]], [[politika]] eta [[ekonomia]] alorrean izan duen garrantzia ulertzeko haren neurriak eta baliabide handiak hartu behar dira kontuan; garrantzi hori are handiagoa baita berak gidatzen zituen ideologia marxistako herrialdeek osaturiko blokeari erreparatuz gero. Ezaugarri ia feudalak zituen [[inperio]] zahar haren egitura politikoak, administratiboak, ekonomikoak eta sozialak erabat aldatu zituen 1917ko iraultza [[boltxebike]]ak. Horrek eragin erabakigarria izan zuen ondorengo nazioarteko historiaren bilakaeran: [[1922]]tik jadanik mendebaleko estatuek neurri bereziak hartu zituzten iraultza hark kutsa ez zitzan; Bigarren Mundu Gerraren etenaren ondoren, Sobietar Batasunaren irudiko erregimenak ezarri ziren [[Europa]]ko ekialdean eta [[Gerra Hotza]] sortu zen, hogeita bost urtez mundu osoaren egoeran eragin handia izan zuena.
 
== Izena ==
[[Fitxategi:Soviet Union-1981-Coin-1-20 Years Anniversary of First Human Flight in Space.jpg|thumbnailthumb|ezkerrera|180px|[[1981]]eko ospakizuneko sobietar txanpona, non CCCP idazkuna ikus daitekeen [[Sobietar Batasuneko armarria|Sobietar Batasuneko Armarriaren]] ondoan eta [[Juri Gagarin]]en kaskoan.]]
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren [[akronimo]]a [[errusiera]]z CCCP da, {{lang|ru|Союз Советских Социалистических Республик}}, hau da, ''Sojuz Sobetskih Sotzialistitxeskih Respublik''. Letra latindarrekin idazten da, modu teknikoki zuzena ''CCCP'' den arren, [[alfabeto ziriliko|alfabeto zirilikoa]]zaz. Errusierazko gutxi gorabeherako ahoskera "''ez ez ez err''" da. Batzuetan, SSSR bezala transliteratua da, alfabeto zirilikoko [[C]] letra [[latindar alfabetoa|latindar alfabetoko]] [[S|eseesearen]]aren baliokidea baita, eta [[P]] letra, berriz, [[R|erreaerrearena]]rena.
 
Sigla horiek, SESBetik kanpo, ezaguna egin ziren kirolarien jantzietan, nazioarteko kirol lehiaketetan emaitza nabarmenak lortu baitzituzten, zein sobietar [[astronauta|astronauten]] kaskoan.
 
=== Stalinen aroa ===
[[Fitxategi:JStalin Secretary general CCCP 1942.jpg|150px|leftezkerrera|thumb|[[Iosif Stalin|Stalin]] 1942an]]
[[1924]]an, Leninen heriotzaren ondoren, [[Iosif Stalin|Stalin]] jabetu zen SESBeko botereaz. [[Leon Trotski|Trotsky]], [[Grigori Zinóviev|Zinóviev]] eta [[Lev Kámenev|Kámenev]] baztertu eta [[stalinismo|estalinismoari]] hasiera eman zion. Stalinek ekonomia [[sozialismo|sozialista]] garatu nahi izan zuen. Estatuak, bost urteko planen bitartez, ekonomia zuzentzen zuen. Jabetza pribatua debekatu zen eta Estatua herrialdeko lur eta enpresa guztiez jabetu zen. Baserri pribatuak ezabatu eta landetxe kolektiboak ([[kolkhoz]]<nowiki/>ak) herrialde osoan ezarri zituen. Errepresioa bortitza izan zen: polizia politikoak erregimenaren alde ez zeuden biztanleak deportatu, lan gogorreko esparruetara ([[gulag]]<nowiki/>etara) bidali edo hil egiten zituen.
 
Stalinen agintaldiko gertaera garrantzitsuena, ordea, [[Bigarren Mundu Gerra]] izan zen. [[1939]]an Sobietar Batasunak eta [[Hirugarren Reicha|Alemania naziak]] [[Molotov-Ribbentrop ituna]] sinatu zuten, elkar ez erasotzeko. Besteak beste, [[Polonia]] banatzea erabaki zuten: ekialdea Sobietar Batasunarentzat eta mendebaldea Alemaniarentzat. Baina [[Adolf Hitler|Hitlerrek]] ez zuen hitzarmen hori bete, eta [[1941]]ean Polonia eta SEBSeko parte bat inbaditu zuen eta [[Mosku]], [[San Petersburgo|Leningrad]] eta [[Volgograd|Stalingrad]]<nowiki/>eraino iritsi. [[Stalingradeko gudua|Stalingradeko batailan]] ([[1942]] bukaera – [[1943]] hasiera), armada naziak atzera egin behar izan zuen. Sobietarren erasoaldiak [[Ekialdeko Europa]]ko herrialde guztietatik egotzi zituen alemaniarrak. [[1945]]eko apirilean, [[Armada Gorria]] [[Berlin]]en sartu zen.
 
 
 
Gerran 27 milioi sobietar hil ziren eta herrialdeak galera ekonomiko izugarriak izan zituen, baina [[Teherango Batzarra|Teherango]], [[Jaltako Batzarra|Jaltako]] eta [[Potsdamgo Batzarra|Potsdamgo]] batzarretan onura politiko handiak lortu zituen eta Aliatuek ekialdeko Europa SESBren menpeko zonaldea izatea onartu zuten.
Guda eta gero, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBrekin]] batera, SESB munduko potentzia handiena bilakatu zen. Laster AEBak Sobietar Batasunaren hedapena geldiarazteko beharra ikusi zuen. [[Truman doktrina]]k [[Gerra Hotza]]ri hasiera eman zion, [[1947]]ko [[apirilaren 12]]an.
 
=== Stalinen ondoren ===
[[Fitxategi:Kennedy and Khrushchev in Vienna 1961.png|thumb|200px|righteskuinera|[[Nikita Khrustxev]]ek blokeen arteko «bakezko koexistentzia» aldarrikatu zuen. Argazki honetan, AEBetako presidente [[John Fitzgerald Kennedy]]rekin dago.]]
 
Stalin [[1953]]ko [[martxoaren 5]]ean hil zen. Haren ondorengoa izateko, [[Lavrenti Beria]], [[Viatxeslav Molotov]], [[Georgi Malenkov]] eta [[Nikita Khrustxev]] lehiatu ziren. Azkenean Nikita Khrustxevek [[Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista|Alderdi Komunistaren]] idazkari nagusi ([[1953]]tik aurrera) eta Sobietar Batasuneko presidente ([[1958]]tik aurrera) izatea lortu zuen.
 
Aro honetan, Estatu Batuekin batera SESB zen zientzian eta teknologian gehien ikertzen zuen herrialdea. Bi herrialde horiek [[Espazioko lasterketa|Lehia espaziala]] izeneko norgehiagoka egin zuten. Aurreneko garaipenak Sobietar Batasunak lortu zituen: lehenengo satelite artifiziala bidali zuten espaziora ([[Sputnik]] 1), lehenengo izaki biziduna ([[Laika]]) eta geroago lehenengo astronauta ([[Juri Gagarin]]). [[Valentina Terexkova]] lehenengo emakume astronauta izan zen, eta [[Aleksei Leonov]]ek espazioko lehenbiziko ibilaldia egin zuen.
 
Khrustxev [[1964]]an erretiratu zen. Hurrengo lehendakaria [[Leonid Brezhnev]] izan zen. [[1970eko hamarkada]]n Sobietar Batasunaren indar militarra handitu zuen. [[1979]]an [[Afganistan]]go gatazkan esku hartu zuen, aurreko urtean [[estatu kolpe]] batez boterea bereganatua zuen Afganistango gobernu komunistak eskatuta, gehienbat islamiar ultrakontserbadoreak ziren matxinatuen aurka borrokatzeko; halaxe abiatu zen [[Afganistango gerra (1979-1989)]]. Gerra hori galtzeak asko ahuldu zuen Sobietar Batasuna.<ref>{{en}} REUVENY, RAFAEL; PRAKASH, ASEEM (1999). [http://faculty.washington.edu/aseem/afganwar.pdf «The Afghanistan war and the breakdown of the Soviet Union»](PDF). ''Review of International Studies''. 25: 693–708.</ref> Urte askoan SESB [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBen]] parean izan zen teknologia militarrean; baina, egoera ekonomiko larria zela eta, Sobietar Batasuna atzean geldituz joan zen. Hurrengo urteetan ekonomiak hobera egin zuen pixkanaka, baina nekazaritzak itota segitzen zuen eta, horren ondorioz, hainbat biztanle hil ziren, eguneroko elikagaien faltagatik.
=== SESBen desagerpena ===
{{Sakontzeko|Sobietar Batasunaren gainbehera}}
[[1985]]eko [[martxoaren 11]]n [[Mikhail Gorbatxov]] [[Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista|alderdi komunistaren]] idazkari orokorra izendatu zuten. Handik aurrera hainbat aldaketa egin zituen politikan eta ekonomian.
 
[[1986]]ko [[apirilaren 26]]an [[Txernobylgo hondamendia]] gertatu zen [[Ukraina]]ko [[Txernobyl]] hirian. Historiako [[istripu nuklear]]rik larriena izan zen: [[Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskala|INES]] (''International Nuclear Event Scale'') eskalan, 7. mailan kokatzen da (denetan handiena).
[[1991]]ko [[abenduaren 8]]an, [[Errusia]]ko, [[Ukraina]]ko, eta [[Bielorrusia]]ko lehendakariek bildu eta [[Beloveshko Ituna]] sinatu zuten. [[Estatu Independenteen Erkidegoa|Estatu Burujabeen Erkidegoaren]] sorrera izan zen eta SESBaren deuseztatze ofiziala.
 
== Estatuaren antolakuntza eta administrazioa ==
[[1922]]ko [[abenduaren 30]]ean Sobieten Kongresuak Sobietar Batasuna sortu zuen, Errusia, Ukraina, Bielorrusia eta [[Transkaukasia]] (Georgia, Armenia, Azerbaijan) barne hartzen zituela. Gerora gainerako errepublikak erantsi zitzaizkion: Uzbekistan eta Turkmenistan (1924); Tajikistan (1929); Estonia, Letonia, Lituania eta Moldavia (1940).
 
* [[Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialista|Uzbekistango SES]] (oraingo [[Uzbekistan]])
 
== Alderdi Komunista ==
Bakarra, zentralizatua eta [[Vladimir Lenin|Leninen]] ideien arabera moldatua, haren aginpide-eginkizuna guztizkoa zen, errepublika guztietan eratua zegoelarik. Alderdiak, beraz, [[gizarte]] bizitzaren maila guztietara zabaltzen du bere ideologia eta politika: [[ekonomia]], [[kultura]], [[hezkuntza]], [[zientzia]], [[arte (argipena)|artea]], armada. Alderdiko Kongresuak Batzorde Zentrala izendatzen zuen eta hark, berriz, alderdiaren zuzendaritza organoa, [[Politburo]] edo Bulego Politikoa, aukeratzen zuen, eta bulego politikoak alderdiko idazkari nagusia hautatzen zuen, estatuaren egiazko agintari gorena, alegia.
 
=== Agintari gorenak ===
SESBeko buru edo agintari gorenak hauek izan ziren:
* 1922–1924 – [[Vladimir Lenin]],
* 1924–1953 – [[Iosif Stalin|Josef Stalin]],
Agintari horiek bete zuten kargu ofiziala ez zen bakarra izan. Batzuek [[Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista|alderdiko]] idazkari postua bete zuten SESBeko buru ziren bitartean; beste batzuek gobernuburu titulua izan zuten beren agintaritza garaian; azkenik, izan zen hainbat kargu ofizial konbinatu edo txandakatu zituenik, estatuko buruzagia izan zen bitartean. Izan ere, SESBak iraun zuen zazpi hamarkadetan ez zen agintari gorena izendatzeko titulu formal finko eta iraunkorrik egon (konparaziorako, beste herrialde batzuetan, agintari goren postua argiro lotuta dago titulu eta kargu ofizial jakin bati, adibidez AEBko agintari gorena [[Ameriketako Estatu Batuetako presidenteen zerrenda|presidentea]] da, eta EAEkoa [[Eusko Jaurlaritzako lehendakaria|lehendakaria]], baina SESBeko buruaren titulua ez zen gisa berean finkoa izan).
 
== Ekonomia eta gizartea ==
[[Fitxategi:1953_Sobiet_Batasunaren_gune_ekonomiko_garrantzitsuenak.jpg|thumb|1953 Sobietar Batasunaren gune ekonomiko garrantzitsuenak.<ref>{{Erreferentzia|izena=Fernando|abizena=Martínez Rueda||izena2=Mikel|abizena2=Aizpuru Murua|izenburua=Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2011|url=http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915|isbn=9788484383345}}</ref>]]
Sobietar Batasunak [[ekonomia]] planifikatua eta zentralizatua garatu zuen; produkzio baliabide (lurrak, fabrikak, garraiabideak, merkataritza…) guztien jabetza estatuari edo kooperatibei zegokien. [[Gosplan]] izeneko organismoak bost urteko planak –zentralizatuak eta ezinbestean bete beharrekoak– antolatzen zituen. 1950 arte [[industria]] azpiegiturak eta industria astunak beretu zuten halako planen lehentasuna; handik aurrera, nekazaritzak eta kontsumorako produktuek hartu zuten lehentasuna. [[Nekazaritza]]k langileriaren % 15-20 hartzen zuen eta, ongarriz, makinaz eta biltegiz urri izanik ere, munduko lehen ekoizlea zen zenbait produktutan (patata, azukre kanabera, garagarra, zekalea) eta aurrenetarikoa beste batzuetan (artoa, oloa, kotoia, artilea).
[[Industria astun]]a munduko lehenetarikoa zen, hala nola mea arro handietako [[burdingintza|siderurgia]] eta [[kimika]]. Industria arina, ordea, ez zen hain garrantzitsua. Distantziak hain handiak izanik, komunikabideak ekonomia sobietarraren arazo handia ziren. Hegazkin eta espazio industriak indar handia zuen. Nazioarteko [[merkataritza]] harremanak ez ziren hain garrantzitsuak eta gehienbat [[Comecon]]eko herrialde komunistekin egiten ziren.
 
Gizarte segurantza eta dohaineko osasun zerbitzuak biztanle guztiengana iristen ziren. [[Hezkuntza]] nahitaezkoa zen 7-17 urte bitartean.
 
=== Ekonomia SESBen azkenengo urteetan ===
1988tik 1989ra bitartean, ekonomia berregituratzeko ahaleginari ekin zitzaion. Hain zuzen, enpresak, [[kooperatiba]]k eta nekazaritza erreformatzeari ekin zioten.