Gipuzkoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
25. lerroa:
| oharrak =
}}
[[Fitxategi:Hondarribia plaza.jpg|thumb|320px|Hondarribiko Alde Zaharreko plaza]]
'''Gipuzkoa''' [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] zazpi herrialdeetako bat da, haren iparraldeko erdialdean dagoena. Mugakide ditu [[Bizkaia]] mendebaldean, [[Araba]] hego-mendebaldean, [[Nafarroa Garaia]] ekialdean, [[Lapurdi]] ipar-ekialdean eta [[Bizkaiko golkoa]] iparraldean. 42º58'10-43º8'5" ipar [[latitude]]en eta 1º5'13"-1º56'47" mendebaldeko [[longitude]]en artean hedatzen da. Hedaduraz 1.909 [[kilometro koadro|km²]] ditu, eta 66 km luze du itsasertza. [[2012]]ko erroldan, 712.097 biztanle zituen Gipuzkoak, eta horien laurdena hiriburuan bizi dira. Administratiboki [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoko]] [[foru lurralde]]a edo [[foru lurralde|lurralde historikoa]] da.
 
47 ⟶ 46 lerroa:
'''[[Urumea]]''' ibaiak [[Leitza]]n du iturburua 710 m-ko garaieran eta 53 km luze da. [[Hernani]]n [[Añarbeko urtegia|Añarbe]] ibaiaren urak jaso eta [[Donostia]]n itsasoratzen da, [[Urgull]] eta [[Ulia]] mendien artean, [[Gros]] auzoko hondar eremuak sortuz ([[Zurriola]]).
 
[[Fitxategi:Tolosa Oria 2009-09-09.JPG|thumb|ezkerrera|250px|[[Oria]], Tolosa zeharkatzean]]
'''[[Oria]]''' ibaia da Gipuzkoako luzeena (80 km baititu), bai eta Gipuzkoan [[arro hidrologiko]] handiena duen ibaia ere. [[Lizarrate]]tik hurbil du iturburua, [[Aizkorriko mendilerroa|Aizkorri mendilerroan]], [[itsas maila]]tik 660 metro gorago. Hainbat ibaiadar ditu: [[Leitzaran]], [[Berastegi ibaia|Berastegi]], [[Amezketa ibaia|Amezketa]], [[Araxes]], [[Amundarain]], [[Agauntza]] eta [[Urtsuaran ibaia|Urtsuaran]]. [[Orio]]n itsasoratu aurretik, herri hauek zeharkatzen ditu: [[Zegama]], [[Segura]], [[Olaberria]], [[Beasain]], [[Ordizia]], [[Legorreta]], [[Alegia]], [[Tolosa]], [[Villabona-Amasa|Billabona]], [[Andoain]], [[Lasarte-Oria]] eta [[Usurbil]].