Skype: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Software infotaula}}
'''Skype''' (orokorrean {{IPA|skáɪp}} ahoskatua; jatorrizko hizkuntzaz, [[estoniera]]z, {{IPA|∫ýpe}}), [[Internet]] bidez deiak egitea ahalbidetzen duen [[software]]a da. Bat-bateko mezuak, bideokonferentziak edota fitxategiak trukatzeko aukera ere ematen du aplikazioak. Ahti Heinla, Priit Kasesalu eta Jaan Tallinn [[estoniar|estoniarrek]]rek 2003an sortu zuten zerbitzua. Bere garaian, [[Kazaa]] software aplikazioa ere bultzatu zuten. Halere, ''Skype Group'' delako taldeak [[suediar]] eta [[daniar]] sustraiak ere baditu, Niklas Zennström eta Janus Friis enpresariek ere parte hartzen dutelako. Enpresaren egoitza nagusia [[Luxenburgo]]n dagoen arren, Skypek bulego gehiago ditu [[Londres]], [[Stockholm]], [[Tallinn]], [[Tartu]], [[Praga]] eta [[San Jose (Kalifornia)]] hirietan.
 
Zerbitzuaren ezaugarri nagusietako bat da erabiltzaileek doan egin dezaketela berba euren artean, betiere, Skype aplikazioa erabiltzen badute. Bestalde, ''YY SkypeOut'' izeneko ezaugarria ere badu Skypek eta [[telefono]] arruntetara zein [[telefono mugikor]]retara deitzea ahalbidetzen du. Kasu horretan, ordaindu egin behar izaten da: prezioa desberdina da, herrialdearen arabera. ''SkypeIn'' aukerarekin, ordea, posible da telefono batetik ordenagailu batera dei egitea. Aplikazioak eskaintzen dituen aukeren artean doako ahots-mezuak lagatzea dago.
 
Skyperen erabilera oso parekoa da [[Windows Live Messenger]] edota [[Yahoo! Messenger]] bezalako bat-bateko mezularitza zerbitzuekin alderatuta.