Siziliar gerrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
| guda =
| frontea =
| irudia = [[FileFitxategi:Guerre greco-puniche Greek-punic wars 1.0.jpg|200px]]
| oina = <small>Greziar-puniko maskaren nahasketa</small>.
| data = K. a. 600-265
22. lerroa:
}}
 
Siziliar gerrak edo gerra greko-punikoak, gatazken saila bat ziren [[Kartagotar Inperioa|Kartago]] eta, [[Sirakusa|Sirakusak]]k zuzendutako, [[Polis|greziar hiri-estatuen]] artean. Arazoaren jatorria [[Sizilia|Siziliako]]ko eta mendebaldeko [[Mediterraneoa|Mediterraneoaren]]ren kontrolean zetzan, K.a. 600-265 artean.
 
Kartagok arrakasta handia zuen [[merkataritza]]n, baina hau gauzatzeko ontziteria sendo bat behar zuen, horren [[inperio]]aren hegoaldea basamortua zen eta. Hori zela eta, flota handia egin zuen [[pirata]]k eta beste nazio batzuk gogogabetzeko. Haiek itsas- indarra eta eskarmentua [[Fenizia|fenizioetatik]] heredatu zuten, baina hauen alderantziz, ez ziren kanpoko laguntzaz fidatzen. Hegemoniari eusteko Kartagok gero eta liskar gehiago izan zuen greziarrekin, beste indarra, Mediterraneoaren erdia kontrolatu nahi zuena.
[[Greziarrak]], feniziarrak bezala, itsas-gizon adituak ziren, Mediterraneoan zehar gorantza zihoazen [[Kolonia (geografia politikoa)|koloniakoloniak]]k ezarri zituztenak. Bi indar hauek borroka egin zuten Sizilian, Kartagoren hurbil baitzen.
 
Antzinatik, greziarrek eta kartagotarrek, koloniak eta merkataritza-guneak ezarri zituzten Sizilian, baina mendeetan zehar, guda txikiak izan zituzten kokaleku hauen artean.
Gaur egun ez daude kartagotarren erreferentziarik K.a. 146an [[Erromako Errepublika|erromatarrek]] hiria suntsitu zutelako eta Kartagoko [[liburutegi]]aren dokumentuak ondoko afrikar tribuen artean banatu zirelako. Horregatik, Siziliar gerrez dakiguna, greziar historialariengandik datorkigu.
 
== Aurrekariak ==
Feniziarrek merkataritza-guneak ezarri zituzten Siziliako kostan K.a. 900 urtetik, baina ez ziren inoiz barrualdean sartu. Merkataritza egin zuten [[elimo]], [[sikano]] eta [[Sikulo|sikuloekinsikulo]]ekin eta erresistentziarik gabe [[Motia|Motiara]]ra, [[Palermo]] eta [[Solunte|Soluntumera]] alde egin zuten, irlaren mendebaldean, greziar kolonoak heldu zirenean K.a. 750ean<ref>Tuzidides: VI. 2. 6.</ref>. Hiri hauek independenteak izan ziren kartagotar inperioren zati bat izan arte K.a. 540 eta gero<ref>FREEMAN, Edward A., ''History of Sicily'', I. bolumena, 283–297 orriak – jabari publikoko liburua</ref>.
 
== Kartagotar hegemonia ==
Kartago indartu zen gehienbat greziarren bidegabe sartzeak ekiditzeko feniziar eraginezko eskualdeetan. Hasieran (K.a. 750-650), feniziarrek amore eman zuten greziar kolonoen aurrean, baina hauek [[Iberiar penintsula]]ra heldu ostean, (K.a. 638) Kartago feniziar erresistentziaren liderra bilakatu zen. K.a. VI. mendetik (gehienbat [[Magonidak|Magonidar leinualeinuaren]]ren agintaldian) K.a. I. mendera arte, Kartagoko inperioak Mediterraneoko mendebaldea kontrolatu zuen<ref>MARKOE, Glenn E.: "Phoenicians", 54–55 orriak ISBN 0-520-22614-3</ref>.
Marseilla|Marseillako]] fundazioaren geroztik, (K.a. 600) anitz liskar gertatu ziren [[Himerako gudua (K. a. 480)|Himerako gudua]] heldu arte. [[Tuzidides|Tuzididesen]]en kroniken arabera, [[Fozea|Fozeako]]ko grekoek, [[Anatolia|Anatoliako]]ko penintsulan, [[Marseilla|Massaliako]] Μασσαλία) merkataritza gunea (enporion) ezarri zuten. Ur horietatik zebilen kartagotar flota gaindituz.
Gero [[Lilibeako gudua]] gertatu zen, non Siziliako feniziarrak eta elimoak elkartu ziren, K.a. 580an, [[Selinonte|SelinusSelinusko]]ko eta [[Rodas|Rodasko]]ko greziarren kontra ([[Marsala|Lilibeako]] ingurukoak). Heraklea kolonia berria suntsitu zuten.
Hau izan zen Sizilian ezagutzen den lehenengo gatazka. Hurrengo greziar espedizioa 70 urte beranduago gertatu zen.
K.a. 540-535 kartagotarrek borroka egin zuten [[Aléria|Alaliako]] greziarrekin, [[Korsika|Korsikan]]n kolonia bat fundatu nahi zutelako.
K.a. 510ean kartagotarrek [[Dorieo Espartakoa|Dorieo]] Espartako printzea hil zuten [[Sibaris gudua|Sibaris guduan]]n.
 
== Magna Graecia ==
Greziarrek kolonizaturiko Siziliako eta Italiaren hegoaldeko eskualdeei [[Magna Grezia|Magna Graecia]] deitu zitzaion. Alde honetako greziarren jarrera aberriaren antzekoa zen: nagusitasun politikoa eta merkataritzazkoa hedatzen zuten jatorrizko biztanleen kalterako. Honetaz gain, [[joniar]] eta [[Doriar|doriar]] eztabaidak ez ziren eteten.
Sizilian joniar grekoek, orokorrean harreman onak zituzten jatorrizko siziliarrekin eta feniziarrekin, baina doriar koloniak oldarkorragoak ziren eta kostatik barrualdera hedatzen hasi ziren jatorrizko biztanleen bizkar.
Bertakoen eta greziarren arteko arazoak ibilbide laburrekoak ziren. Merkataritzak gora egin zuenez bertako, greziar eta feniziarrekin greziar koloniak aberastu ziren. Aberastasun horrek ahalbideratu zituen greziar hiriei lurraldea berriro zabaltzea. Azkenean, horrek Lehenengo Siziliar Gerrara eraman zuen
 
== Kartago borrokan sartzen da ==
Esan ohi da Malko kartagotarrak ''Sizilia konkistatu'' eta gero, arpilatutakoa [[Tiro|Tirora]]ra bidali zuela K.a. 540ean baino zerbait lehenago. Litekeena da kartagotarrek [[Motia]], Panornus eta [[Solunte|Solus]] menperatzea. Selinus eta Himeraren goraldiak adierazten du, aldi honetako kartagotarren eta greziarren arteko gerrak ez zirela gauzatu. Hogeita hamar urte beranduago, [[Dorieo]] printzeak [[Esparta|Espartako]]ko tronua galdu ondoren, jarraitzaileekin [[Libia|Libiara]]ra abiatu zen, baina handik kartagotarrek egotzi zuten K.a. 511n. Ondoren, Sizilian lehorreratu zen eta [[Erice|Erix]] kolonia fundatu zuen, hiru urtez borroka izan bazuen ere.
[[FileFitxategi:Gastraphetes - Biton's catapult - catapulta di Bitone.jpg|thumb|<small><center>Motiako setioan erabilitako katapulta</small>]]
Kartagok [[Segesta]] lagundu zuen K.a. 510ean Dorieoren espedizioa menperatzeko. Horren ondoren, bizirik irten ziren greziarrek [[Heraklea Minoa]] fundatu zuten<ref>Diodoro Sikulo: IV. 23.</ref>. Siziliako greziarrek (agian, [[Agrigento|Akragas]], [[Gela (Sizilia)|Gela]] eta Selinus), zehaztugabeko datan, mendeku hartu zuten kartagotarrengandik eta Minoa suntsitu zuten. Ondoren, sinatutako itunak onura ekonomikoak ekarri zizkien greziarrei<ref>FREEMAN, Edward A., ''History of Sicily'', 2. bolumena, 97-100 orriak.</ref>.
Dorieoren heriotza mendekatzeko deiari ez zioten kasurik egin Grezian, ezta [[Leonidas I.a|Leonidas Espartakoa]]<nowiki/>k ere, nahiz eta bere anaia izan (K.a. 480ean, [[Termopiletako gudua|Termopiletako guduan]]n osea hartu zuena). Beharbada, jarrera horrek adierazten zuen greziar hiriek ezin zutela banan banan Kartagori aurre egin<ref>BAKER, G.P.: ''Hannibal'', 15. orr.</ref> edo segurtasun falta Greziatik laguntza lortzeko. Egoera hori aldatuko zen Siziliako tiranoak agertzean.
Gelako Kleander eta [[Gelon I.a Sirakusakoa|Gelon]], gerra honetan parte hartu zuten bi greziarrak hurrengo gertaeren katalizatzaileak izan ziren.
 
== Siziliako greziar tiranoak ==
Siziliako mendebaldean gatazkak bukatu zirenean eta Kartago Sardinian arduratuta zegoenean, Siziliako kolonia gehienak tiranoen pean erori ziren. K.a. 505-480 artean, Gelako, Akragasko eta [[Reggio di Calabria|Reggioko]] tiranoek haien jabegoak zabaldu zituzten bertako siziliarren eta beste greziar hirien lepotik. Hauen artean arrakastasuena Gela, doriar hiria, izan zen.
 
=== Doriar greziarren nagusitasuna Sizilian ===
[[Kleandro Gelakoa|Kleandro]] Gelakoak (K.a. 505-498) eta haren anaiak [[Hipokrates Gelakoa|Hipokratesek]] (K.a. 498-491) gai izan ziren joniar eta doriar lurraldeak eskuratzeko eta K. a. 490erako, [[Messina|Zankle]], [[Lentini]], [[Catania]], [[Naso (Sizilia)|Naso]], sikuluen eskualdeak eta [[Camarina]], Gelaren kontrolpean erori ziren. [[Gelon]], Hipokratesen ondorengoak, [[Sirakusa]] menperatu zuen K.a. 485ean eta bere hiriburua bihurtu zuen. Garbiketa etnikoa, erbesteratze eta esklabotasuna erabiliz<ref>FREEMAN, Edward A., ''History of Sicily'', 2. bolumena, 130-131 orriak – jabari publikoko liburua</ref>, Gelonek joniar hiriak doriarrak eraldatu zituen eta Sirakusa izan zen Siziliako botere nagusia. Bitartean, [[Teron Agrigentokoa|Teron AgrigentoAgrigentoko]]ko tiranoak sikuluen eta sikanoen lurrak inbaditu zituen K.a. 488-472 bitartean. Edozein gatazka ekiditzeko, Gelon eta Teron ezkondu ziren beste familietako emakumeekin, honela fronte bat eratu zuten Siziliako sikuluen eta joniarren aurrean. Greziar Siziliako baliabideak eta eskulana tirano horien esku zeuden, horrek beste Siziliako boterei mehatxu egiten zien.
 
=== Joniar greziarrek Kartagori laguntza eskaku ===
Doriar mehatxuari aurre egiteko, [[Anaxilao Reggiokoa]], K.a. 490ean Geloni Zankle kendu ziona, [[Terilo Himerakoa]] tiranoarekin aliatu zen honen alabarekin ezkonduz<ref>Herodoto: VII.163</ref>. Hurrengo urratsa izan zen bi hiri hauek Kartagorekin aliatzea. Selinonte, Teron lurraldeen ondoko hiri doriar bat, Kartagorekin aliatu zen ere. Erabaki honetan zerikusia izango zuen Teroni zion beldurra eta Gelonek [[Megara Hiblea]]ren suntsiketa (Selinonteren ama hiria), K.a. 483an. Ondorioz, ezegonkortasunezko orekan hiru botere zeuden Sizilian: joniarrak, iparraldea kontrolatzen zutenak; kartagotarrak mendebaldea eta eta doriarrak ekialdea eta hegoaldea. Sikuloak eta sikanoak erdian ogitartekaturik, pasiboak zeuden, baina elimoak kartagotarren aliantzan sartu ziren.
 
== Lehenengo Siziliar Gerra (K.a. 480) ==
Kartagok Teronek boteretik kendu zuenean, erabaki zuen Terrilo Himerakoa laguntzea Siziliara espedizio bat antolatuz. Kartagok ezin zuen berehalako mehatxuari ez ikusiarena egitea Gelon-Teron aliantza Sizilia osoa kontrolatzear zegoelako eta, gainera, Hamilkar, Terriloren laguna zen. Agian, Kartagok aukeratu zuen urte hori erasotzeko, [[Persia|pertsiar]] flota batek [[Greziako historia|Grezia]] erasotzen zuelako. Pertsiarekin aliantza baten teoria eztabaidatua da, Kartagok ez zuelako nahi kanpoko indarrak bere guduetan sartzea ezta berak ere kanpoko gerretan parte hartzea, non eta indar sendorik ez zituen.
Sizilia baliotsua zen Kartagorentzat, gainera kartagotar armada sendoa trebaturik zegoen borroka egiteko Hamilkar jeneralaren esanetara.
68. lerroa:
Siziliarako bidean, kartagotar flotak eguraldi txarra zela eta, kalte handiak jasan zituen. [[Palermo|Zizen]] (Panornusen izen punikoa) lehorreratu ondoren, [[Gelon I.a Sirakusakoa|Gelonek]] irabazi zuen Hamilkar Himerako guduan. Tradizioaren arabera, [[Salaminako gudua]]ren egun berean gertatu zen<ref>Herodoto: 7.166</ref>. Ez dago argi Hamilkar gudu horretan hil zen edo bere buruaz beste egin zuen. Porrotaren ondoren aldaketa politikoak eta ekonomikoak egin ziren Kartagon, errotutako nobleziazko gobernu zaharra baztertu zen, Kartagoko errepublikak ordezkaturik. Erregeak jarraitu zuen baina murriztutako botereekin, hauetariko gehienak Zaharren Kontseiluak hartu zituen. Kartagok 2.000 [[talentu]] kalteordain moduan eman behar zizkien greziarrei eta ez zuen Sizilian 70 urtez parte hartu.
Sizilian punikoek ez zuten lurralderik galdu eta greziarrek beste batzuk irabazi ere. Sirakusak ez zituen Reggio ezta Selinus eraso egin, nahiz Kartagoren aliatuak izan. Gerran lortutako harrapakina baliagarria izan zen Sizilian eraikin publikoak egiteko eta honen ondorioz, irlan greziar kultura loratu zen. Merkataritza lagungarria izan zen greziar hiriak garatzeko, horren adibidea da Akragas zeinen aberastasuna Sibariskoaren antzekoa baitzen. Gelon K.a. 478an hil zen eta hurrengo 20 urteetan greziar tiranoak kanporatuta izan ziren. Sirakusa-Akragasko aliantza 11 etsaitutako komunitate bilakatu zen oligarken eta demokrazien pean. Haien liskarrek eta espantsionismoak Bigarren Siziliar Gerra erraztu zuten.
[[FileFitxategi:Carthaginian hoplite - Oplita cartaginese.JPG|thumb|<small><center>Kartagotar hoplita K.a. IV. mendekoa</small>]]
 
== Bigarren Siziliar Gerra (K.a. 410-340) ==
Himeraren ondoren eta 70 urtez, Siziliako greziar hiriak aurrera joan ziren baina haien arteko gatazkak bukatu gabe. Kartagok gaur egungo [[Tunisia|Tunisiaren]]ren iparraldeko erdia konkistatu zuen, oso emankorra zena, eta indartu zen kolonia berriak fundatuz, hala nola, [[Leptis Magna|Leptis]] eta [[Tripoli|Oea]] (gaurko Tripoli). Kartagok ere [[Magon Barka]]ren bidaiak (ez nahastu [[Magon Barka]]<nowiki/>rekin, [[Hanibal|Hanibalen]]en anaia) Sahara basamortuan zehar [[Zirenaika]]raino baita [[Hannon nabigatzailea|Hannon nabigatzailearena]]rena Afrikako kostatik ere. Hala ere, iberiar koloniak bereizi ziren iberiarren laguntzarekin eta, horren ondorioz, Kartago zilarrezko eta kobrezko hornidura gehienak galdu zituen.
Sizilian, Selinus, greziar-doriak hiria eta [[Segesta]], greziar-joniar (lehenago elimoarra) hirien arteko gatazkak berriztu ziren. Selinus sartu zen Segestaren eremuetan eta segestarrak K.a. 416an irabazi zituen. Kartagok laguntza eskaerari ez zion erantzun, baina [[Atenas]] Segestaren laguntzan etorri zen [[Atenastarren espedizioa|Siziliara espedizio]] bat bidaliz. K.a. 413an, siziliar hiriek [[Esparta|Espartaren]]ren laguntzarekin atenastarren espedizioa suntsitu zuten. Selinusek, berriro, Segesta suntsitu zuen K.a. 411n. Oraingo honetan, Segestak Kartagorengana jo zuen eta [[Hannibal Magon]]<nowiki/>ek zuzendutako armada batekin Segesta gai izan zen Selinonte irabazteko K.a. 410ean. Kartagok nahi zuen arazoa diplomatikoki bukatzea armada sendo bati eusten zion bitartean.
Ondoriozko elkarrizketetan, non Kartagok, Segestak, Selinontek eta Sirakusak parte hartu baitzuten, ez zen posible izan Segesta eta Selinonteren arteko bakea lortzea, beraz, Hanibal Magon Siziliara abiatu zen armada indartsu batekin. [[Selinonteko gudua (K. a. 409)|Selinonteko gudua]] irabazi ondoren, izen bereko hiria konkistatu zuen eta Himera suntsitu [[Himerako gudua (K.a. 409)|Himerako Bigarren Gudua]] irabazi orduko, Sirakusaren laguntza gorabehera. Hanibalek ez zuen Akragas ezta Sirakusa eraso ere, eta K.a. 409an Kartagora itzuli zen lortutako harrapakinarekin.
Siziliako Kartagoren etsairik nagusiena, Sirakusa, kalterik gabe zegoen. Sirakusako [[Hermokrates]] jeneral arnegariak, Selinontetik armada txiki batekin kartagotar lurraldeak arpilatu zituen. Berak lortu zuen Motia eta Panornosko indarrak irabaztea, baina Sirakusan bizia galdu zuen atentatu baten ondorioz.
Eraso horiei erantzuteko, K.a. 405ean, Hanibal Magonek beste espedizio bat antolatu zuen irla osoa konkistatzeko. Oraingo honetan, izugarrizko erresistentzia eta zorte txarra izan zuen. Izan ere, [[Agrigentoko setioa (K. a. 406)|Akragasko setioan]] kartagotar indarrak izurriak jota izan ziren, Hanibal Magon barne.
Horren ondorengoa, Himilkon, arrakasta izan zuen setioa apurtzen, Gela hiria konkistatzen, Camarina arpilatzen eta [[Dionisio I.a Sirakusakoa|Dionisio I.aari]]ri maizetan irabazten. Hala ere, izurriak egindako kalteaz jakitun zenez, bakea sinatu zuen Kartagora itzuli baino lehen. Horren arabera, Selinonte, [[Termini Imerese|Termak]], Akragas, Gela eta Camarina zergak ordaindu behar zizkien menpeko gisa. Hau izan zen kartagotar boterearen erpina Sizilian.
K.a. 398an, Dionisiok indarrak berreskuratu zituen eta bake ituna apurtu zuen [[Motiako setioa (K.a. 398-397)|Motia]] gotorlekua setiatuz eta menperatuz. Himikonen erantzuna gogorra zan zen, antolatutako espedizioak Motia eta Messina konkistatu zituen, azkenean, greziarrak menperatu eta gero [[Cataniako gudua (K.a. 397)|Cataniako itsas guduan]], Sirakusa bera setiatu zuen. Setioa K.a. 397an hasi zen, baina K.a 396an, berriro ere, izurriak kartagotar armada hondatu zuenez, setioa bertan behera geratu behar zen, baina kartagotarren eta [[Elimo|elimoenelimo]]en lurraldeen kontrola galdu gabe. Borrokatzaileek ez zuten ezein itun sinatu guduaren amaiera adierazteko.
Dionisiok indartu zen berriro eta . a. 396an Solinonte arpilatu zuen. K.a. 396-393 artean, Sirakusako boterea hedatu zuen Siziliako ekialdean, hala nola, [[Taorminako setioa (K.a. 394)|Tauromenioko setioa,]] K.a. 394an.
Garai horretan, Kartago lanpetuta zegoen Afrikan matxinada bat itzaliz. K.a. 393an, Magonek, Himilkonen ondorengoak, eraso bat egin zuen Messinaren kontra baina Dionisiok irabazi zuen [[Abazenoko gudua]]n. Armada berri batekin, Magonek beste espedizio bat zuzendu zuen erdiko Siziliaren kontra baina arazoak izan zituen [[Krisako gudua (K.a. 392)|Krisa]] ibaiaren ondoan. Dionisiok ere, buruhausteak zituenez, bake itun bat sinatu zuen Kartagorekin. Honen arabera, Sirakusak eta Kartagok elkarri errespetatuko zizkietela bakoitzaren eremuak.
Dionisiok berriro hasi zen borroka egiten K.a. 383an. Magon Tarasek zuzendutako [[italiota]] ligarekin aliatu zen eta armada bat lehorreratu zuen [[Brutzia|Brutzian]]n, honela Sirakusak bi frontetan borroka egin behar zuen. Kanpainetako lehenengo lau urteen zehaztasunak urriak dira, baina . a. 378an, Dionisiok, Magon irabazi zuen [[Cabalako gudua]]n. Kartagok, Sizilian eta [[Sardinia|Sardinian]]n sortutako matxinadak menperatu behar zituenez, bakea eskatu zuen.
Dionisiok exijitu zion Sizilia osotik alde egitea. Kartagotarrentzat hau onargarria ez zenez, gerrak jarraitu zuen Himilkonekin, Magonen semearekin, zeinak Sirakusako armada suntsitu baitzuen [[Kroniumgo guduan]] K.a. 376an. Ondoriozko bake hitzarmenean adostutakoan, Dionisiok 1000 talentu kalteordainez Kartagori emateaz gain, Siziliako mendebaldeko kontrola utzi behar izan zion.
Dionisiok, K.a. 368an, berriro galkatu zuen jabego punikoak K.a. 368an [[Marsala|Lilibeo]] setiatuz. Haren ontziteria irabazia izateak gerraren amaiera ekarri zuen. Honen heriotzak 367an, 22 urteko bakea gauzatu zuen Kartago eta Sirakusaren artean. [[Dion Sirakusakoa]]k Kartagorekin bakea sinatu zuen eta honek eutsi zizkien Halikas eta [[Himera]] ibaien mendebaldeko jabegoei.
Kartago Sirakusako arazo politikoetan sartu zen K.a. 345ean eta horren armada saiatu zen hirian sartzen, lehiakide politiko batek gonbidaturik. Magon buruzagiak akats egin ondoren, erabaki zuen Afrikara alde egitea, baina gutxira, bere buruaz beste egin zuen zigorra ez izateko.
K.a. 340ean [[Krimisoko gudua]]n, [[Timoleon|Timoleonek]]ek Sirakusako tropekin, Kartagoko armada txokoratu zuen irlaren hego-mendebaldeko bazterrean, eta horren ondoren, Sizilian behin-behineko bakea izan zuten. Kartagoren esku geratu ziren [[Platini (ibaia)|Haliko]] ibaiaren mendebaldeko eskualdeak.
 
[[FileFitxategi:Siziliako kulturak (K. a. 431).jpg|thumb|400px|<small><center>Siziliako kulturak (K. a. 431)</small> ]]
 
== Hirugarren Siziliar Gerra (K.a. 315-307) ==
K.a. 315ean, [[Agatokles Sirakusakoa|Agatokles]], Sirakusako tiranoak [[Messina]] setiatu zuen. K.a. 311n azken kartagotar jabegoak inbaditu zituen baita Akragas setiatu ere. Horrek azken bake-itunean adostutakoa apurtzen zuen. Hamilkar, Hannon nabigatzailearen bilobak, kontraeraso arrakastatsu bat gidatu zuen. Agatokles irabazi zuen [[Himerako gudua (K. a. 311)|Himera ibaiaren guduaguduan]]n K.a. 311an. Agatoklesek Sirakusara alde egin zuen eta Hamilkarrek [[Sirakusako setioa (K.a. 311-309)|Sirakusako setioa]] zuzendu zuen. Kartagok Sizilia osoaren kontrola izan zuen. Etsita, Agatoklesek 14.000 soldadutako espedizio bat gidatu zuen Libiara<ref>Antzinitatean, Libia erabiltzen zen izendatzeko Marokotik Egiptoko mendebaldera dauden lurraldeak.</ref>, Kartago kontraerasotzeko. Espedizioak arrakasta izan zuen Hamilkarrek Siziliako armada gehiena Afrikara eraman behar izan zuelako ezusteko arriskuari aurre egiteko. Bi armadak elkar jo zuten [[Tunisiako gudua|Tunisia Zuriaren guduan]] Kartagoko kanpoaldean. Sirakusarrek Hannon eta Hamilkarren armada suntsitu eta gero Kartagori jarri zioten setio, baina ezin zituztenez harresi menderaezinak zeharkatu,Tunisiako iparraldeko lurraldeak hasi ziren oldartzen, K.a. 307an garaituak izan arte. Agatoklesek Siziliara ihes egin zuen eta bake ituna sinatu zuen Kartagorekin. Honen arabera, Sirakusak jarraitu zuen Siziliako greziar gotorlekua izanik, berak eta Messinak botere handia galdu bazuten ere.
 
== Ondorioak ==
Agotoklesek bakea eskatu ondoren, Kartagok izan zuen denboraldi labur batez Siziliako kontrola, baina [[Pirroren gerra|Pirroren gerran]]n bukatu zen (K.a. 280-265) eta amaieran, Epirokoaren espedizioa Siziliara izan zen Pirroren gerraren bigarren fasea eta hau, azkenean, [[Gerra Punikoak|Gerra Punikoetan]] amaitu zen. [[Pirro Epirokoa|Pirro Epirokoa]] Siziliara heldu zen kartagotarrengandik askatzeko. Berak Palermo, Erix eta Iatias konkistatu zituen baina akats egin zuen [[Marsala|Lilibeoko]] setioan. Horren ondoren, Italiara itzuli zen. Erroma, nahiz eta Siziliatik oso hurbil egon, ez zen irlaren V. eta IV. mendeko gatazketetaz sartu. V. mendean kezkatuta zegoelako [[Etruriar|etruriarrekinetruriar]]rekin eta IV. mendean Italia konkistatzen ari zelako. Hala ere, Sizilian sartu ondoren, irlaren erabakiezinezko gudak bukatu ziren.
 
= Erreferentziak =
{{erreferentzia_zerrenda}}