«Siux»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 2 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Hizkuntza familia bereko tribu askok osatzen dute siux herria: assiniboin, crow, dakota, hidatsa, iowa, kansa, mandan, missouri, oglala, omaha, osage, oto, ponca. Hauek dira hiru talde nagusiak:
 
* ''Isanti'' ("labain"), ''santee'' edo ''dakota'': [[Hego Dakota|DakotaDakotako]]ko ekialdean, [[Minnesota]] eta [[Iowa]]ko iparraldean.
 
* ''Ihanktowan-ihanktowana'' ("amaieran dagoen herria"), ''yankton-yanktonai'' edo ''nakota'': [[Minnesota]]n.
XVII. mendearen erdian [[espainiar]]ren bidez zaldiaz baliatzen hasi ziren, eta horrek aldaketa handiak ekarri zituen haien bizitzan. Taldea zuten oinarrizko gizarte antolamendua, aginpidea buruzagi baten eta agure batzorde baten esku zegoela. Siuxak [[gerrari]]ak ziren, eta gerrako balentrien arabera neurtzen zuten gizonaren ausardia. [[Eguzkiaren dantza]] zuten erlijiozko ospakizunik garrantzitsuena.
 
XIX. mendearen hasieran zuriak siuxen lurraldeetan sartzen hasi ziren eta 1815eko, 1825eko eta 1851ko hitzarmenen bidez siuxen lurraldearen zati handi bat bereganatu zuten, eta [[Dakota]], [[Nebraska]] eta [[Montana]]ko [[amerindiar erreserba|erreserbetan]] bizitzera behartu zituzten. Mende horretan etengabeak izan ziren siuxen eta zurien arteko gerrak. 1875ean [[Hego Dakota]]ko [[Black Hills]]en urrea aurkitu izanak [[kolono]] asko erakarri zituen, eta burdinbidea eraikitzeko lanek [[bisonte]]a desagertzea ekarri zuten. Orduan areagotu ziren zurien eta siuxen arteko gatazkak. [[Hodei Gorri]], [[Zaldi Ero]], Gall eta, batez ere, [[Zezen Eseri]] buruzagien agindura siuxek gogor eraso zioten [[Ameriketako Estatu Batuetako Armada|Estatu Batuetako armadaarmadari]]ri [[Little Big Horngo gudua]]n eta [[George Armstrong Custer|Custer jenerala]] hil zuten. [[Sherman jenerala]]k sarraski handia egin zuen [[Wounded Kneeko sarraskia|Wounded Kneeko guduaguduan]]n; siuxak garaitu zituen, eta erreserbetan bildu.
 
1973an, [[American Indian Movement]] taldeko 300 bat indiarrek [[Wounded Knee (Hego Dakota)|Wounded Knee]] hiria hartu zuten, beren eskubideak aldarrikatzeko. Gaur egun 50.000 siux bizi dira [[amerindiar erreserba|erreserbetan]].