Siriako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Siriako historia''' zibilizazioaren jaiotzarekin hasten da, [[Eufrates]] ibaiaren inguruetan hasi baitziren lehenengo [[historia|gertakari historikoak]]. Mesopotamiako eta Egiptoko zibilizazio handiak sortu zirenean, bien arteko zubi izan zen Siriako lurraldea. Lurralde hori herri askoren menpean egon zen: [[kanaan]]darrak, [[aramear]]rak, [[hebrear]]rak, [[asiria]]rrak, [[babiloniar Inperioa|babiloniarrak]], [[Akemenestar Inperioa|pertsiarrak]], [[Antzinako Grezia|greziarrak]], [[armenia]]rrak, [[Antzinako Erroma|erromatarrak]], [[nabateo|nabatearrak]], [[Bizantzio|bizantziarrak]], [[arabia]]rrak eta, neurri batean, [[Gurutzadak|gurutzatuak]] ere bai. [[XVI. mendea]]n [[Otomandar Inperioa|otomandarrek]] menderatu zuten herrialdea.
 
== Antzinatea ==
14. lerroa:
== Islamiar Aroa ==
[[Fitxategi:Umayyad Mosque-Mosaics south.jpg|thumb|220px|<small>[[VIII. mendea|VIII. mendeko]] [[Omeiatar Kaliferria|Omeiatarren]] Mezkita, [[Damasko]]</small>]]
[[Musulman]]ek [[636]]an konkistatu zuten [[Damasko]]. [[Muawiyah I.a]], Siriako enperadore arabiarra, inperio sortu berriaren aginpidea eskuratzeko borroketan irabazle atera zen, eta, [[kalifa]] izendaturik, Damaskon ezarri zuen hiriburua, eta [[661]]-[[750]] bitartean [[Omeiatar Kaliferria|Omeiatar inperioaren]] erdigunea izan zen; hortik [[Iberiar penintsula]] eta [[Erdialdeko Asia]]ren tarteko lurrak gobernatzen ziren. 750. urtean, arabiar kalifen [[Abbastar Kaliferria|Abbastar dinastia]] Omeiatar dinastiari nagusitu zitzaion, eta harrezkero, kalifa herriaren hiriburua [[Bagdad]] izan zen, Damaskoren kaltetan, Siria kalifa herriaren probintzia bat besterik ez zela.
 
[[X. mendea]]n [[Alepo]]ko hamdaniarrek ez zioten [[Bizantzio]]ren erasoari aurre egiterik izan. Geroago, turkiar [[Seleukotar Inperioa|seleukotarrek]] Damasko eta [[Jerusalem]] hartu zituzten (1076-77). Leku santuak musulmanen mendetik askatzera egindako [[Gurutzadak|gerra joanaldietan]] ([[1099]]-[[1291]]) europar gurutzatuek Mediterraneo itsasoaren kostaldea hartu zuten, baina barnealdeko hiriek, Damasko eta Alepo, musulmanen eskuetan jarraitu zuten. [[1291]]n, [[egipto]]ar [[mameluko]]ek kristauak behin-betiko egotzi zituzten Mediterraneotik; halaber, sortaldetik sartu, eta [[1300]]ean Damasko hartu zuten [[mongol]]ak egotzi zituzten. Hurrengo bi mendeetan, [[Tamerlan]] (Timur Lang) mongolaren inbasioa bitartean izan ezik (1400-01), nolabaiteko bakean bizi izan ziren mamelukoen mende.
 
Baina [[1516]]. urtean, turkiar [[Otomandar Inperioa|otomandarren inperioa]] hedatzean, [[Selim I.a]] sultanak mamelukoak menderatu eta Siria hartu zuen. Turkiarrek [[Lehen Mundu Gerra]] arte gorde zuten lurraldea, [[Mehmet Ali]] eta [[Ibrahim Paxa]] aita-seme egiptoarren mendean egon zen urteetan izan ezik ([[1831]]-[[1840]]). Izan ere, Egiptoko agintariek Siria hartu zutenean hasi zen herrialdearen modernizazioa, baina Europako estatu nagusiek lurraldea Otomandar Inperioaren eskuetan uztera behartu zituzten egiptoarrak. Hala ere, Siria, sartaldeko kulturetara zabalik egon zen.
22. lerroa:
== Arabiarren iraultza. Siria Frantziaren administraziopean ==
[[Fitxategi:French_Mandate_for_Syria_and_the_Lebanon_map_en.svg|thumb|300px|<small>Frantziaren administraziopeko Siriaren banaketa</small>]]
[[XX. mendea]]ren hasieran, [[Damasko]]n, [[Beirut]]en eta [[Palestina]]n arabiar abertzaletasuna piztu zen. [[Lehen Mundu Gerra]]n otomandarrek sarraskitu zituzten bertako kristauak ([[Armeniar genozidioa]] eta [[Asiriar genozidioa]]); [[Deir ez-Zor]] izan zen [[heriotzaren martxa|heriotzaren martxen]] jomuga nagusia<ref>{{erreferentzia|izena= Ronald Grigor | abizena= Suny|izena2= Fatma | abizena2= Muge Gocek|izena3= Norman M. | abizena3= Naimark|url = https://books.google.es/books/about/A_Question_of_Genocide.html?id=q_mHshUAeZ8C&redir_esc=y |izenburua= A Question of Genocide: Armenians and Turks at the End of the Ottoman Empire |argitaletxea = Oxford University Press, books.google.es|sartze-data = 2017-01-04}}</ref>. [[1916]]an, Arabiako [[Otomandar Inperioa]] Frantziaren eta Britainia Handiaren artean banatzea hitzartu zen ([[Sykes-Picot hitzarmena]]). [[1918]]an, [[Arabiar Iraultza]]ko armadak, britainiarrek lagundurik, Damasko hartu zuen.
 
[[1920]]ko martxoan, Damaskoko Nazio Kongresuak [[Faisal I.a|Faysal I.a]] emirra Siriako Arabiar Erresumako izendatu zuen, baina Frantziak ez zuen erregetza onartu. Faysalen erreinaldia 1920ko uztailean bukatu zen, Frantziako armada Sirian [[Nazioen Liga]]ko mandatua indarrean ezartzera sartu zenean. [[Uztailaren 23]]an, Frantziako armadak Siriakoa garaitu zuen<ref name="WDL">{{erreferentzia |url = http://www.wdl.org/en/item/400/ |izenburua= Report of the Commission Entrusted by the Council with the Study of the Frontier between Syria and Iraq |website = [[World Digital Library]] |date = 1932 |sartze-data = 2013-07-08 }}</ref>.
 
Frantziaren menpeko urteetan, sentipen nazionalista areagotu ahala, matxinadak bortizki erreprimitzen ziren. Nolanahi ere, ekonomiak gora egin zuen eta, azpiegituren aldetik, herrialdea modernizatu zen.<ref name="WDL"></ref> Lau barruti autonomotan zatitu zuten lurraldea: Damasko, Alepo, eta alawiarren eta drusoen lurraldeak.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]ko Frantziaren porrotarekin batera ([[1940]]), Siria [[Vichyko gobernua]]ren menpe geratu zen, harik eta [[1941]]eko uztailean [[Erresuma Batua]]k eta [[Frantziar Indar Askeak|Frantzia Askeak]] herrialdea hartu zuten arte. [[Georges Catroux]] jeneral frantsesak, Frantzia Askearen izenean, lurraldearen burujabetasuna agindu zien siriarrei, baina tropak bertan geratu ziren. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Frantziako gudarosteak uko egin zion lurraldea uzteari, baina azkenik, [[Nazio Batuen Erakundea|NBEren]] aginduz, [[1946]]ko apirilean, Frantzia eta Britainia Handiko armadak Siriatik joan ziren.
 
== Siriaren burujabetasuna ==
[[FileFitxategi:Adib Chichakli.jpg|thumb|180px|<small>[[Adib Shishakli]] presidentea.</small>]]
Etnia eta erlijio aniztasuna, eta gizarte mailen arteko alde handiak zirela eta, estatu berria ez zen oso egonkorra. Agintarien artean, Damaskoko burgesia [[Saudi Arabia]]ren politika [[Panarabismo|panarabiarraren]] aldekoa zen, eta Alepokoa, berriz, [[Irak]]en aldekoa. [[Israel]]go estatuaren sorrerari jarraitu zitzaion [[1948ko Arabiar-israeldar Gerra|1948ko Gerran]] galtzaile atera izanak Siriako gobernuarekiko aurkakotasuna areagotu zuen. [[1949]]an, hilabete gutxiren buruan, hiru estatu kolpe izan ziren, eta [[1951]]ko azaroan, [[Adib Shishakli]] koronelak aginpide osoa eskuratu zuen.
 
Bai [[Erresuma Batua]]k bai [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuek]] laguntza handia eman zioten Adib Shishakliri. Horrela, [[Palestina]]ko gatazka amaitzea espero zuten. AEBek [[1948ko Arabiar-israeldar Gerra|1948ko Arabiar-Israeli Gerrako]] pelestinar errefuxiatuak Sirian kokatu nahi zituzten. Horretarako, AEBak 400.000.000 dolar ordaintzeko prest agertu zen [[1952]]an, 500.000 palestinar [[Jazira]] lautadan kokatuz gero. Siriako ezkertiarrek, [[Arabiar Alderdi Sozialista]]k eta [[Baath Alderdi Arabiar Sozialista|Baath Alderdiak]], gogor kritikatu zuten horrelako akordioa, palestinarren bueltatzeko eskubidea saltzen ari zelakoan. Aipatutako bi alderdien bat egitean, Shishaklik Mendebaldeko eskaintzei muzin egin behar izan zien.
45. lerroa:
[[1964]]ko maiatzean, [[Amin Hafiz]] presidenteak demokratizazioaren aldeko erreformak abian jarri zituen, baina [[1966]]ko [[otsailaren 23]]an, alderdi bereko hainbat armada ofizialek estatu golpe bat eman zuten. Amin Hafiz espetxeratuta, behin-behineko konstituzioa bertan behera geratu zen. Gobernu horrek, [[Egipto]]rekin batera, [[1967]]ko ekaineko [[Sei Eguneko Gerra]] egin zion [[Israel]]i. Gerra horretan Siriak, hego-mendebaldean, Israelekin muga egiten duen Golango goi-ordokia ([[Golan|Golango Gainak]]) galdu zuen, Israelen alde. Nazio Batuen bitartekaritzaz su-etena izenpetu zuten arren, gerra egoerak urte askotan iraun zuen. Porrota zela eta, Siriako gobernua ahuldu zen; [[1970]]eko [[azaroaren 13]]an, [[Hafez al-Assad|Hafez al Assad]] defentsa ministroak estatu kolpe bat emanda, lehen ministro kargua hartu zuen. Siriako lehendakari hautatu zuten [[1971]], [[1978]], [[1985]] eta [[1992]]. urteetan.
 
[[FileFitxategi:Assad_Tlass_war_1973.jpg|thumb|300px|<small>[[Hafez al-Assad|Hafez al Assad]], [[1973]]ko [[Yom Kippur Gerra]]n, Golango frontean.</small>]]
[[1973]]an, [[Yom Kippur Gerra]]n, Golango Gainak berreskuratzen saiatu zen Siria alferrik. Horrezkero, Siria eta Israelen arteko mugan, salbuespenak salbuespen, su-eten iraunkorra indarrean dago. [[1976]]an, [[Libano]]ko gobernuak eskatuta, Siriako armada Libanon sartu zen, hango [[Libanoko Gerra Zibila|gerra zibila]] baretu nahian. Siriak borrokatzen ari ziren taldeak bildu zituen [[Taif Hitzarmena]] sinatzeko. [[1990]]eko [[urriaren 13]]an gerra zibila bukatutzat jo zen arren, Siriako armadak Libanon jarraitu zuen [[2005]]eko [[apirilaren 26]] arte. Izan ere, [[Rafik al-Hariri|Rafik Al-Hariri]] Libanoko Lehen Ministroaren hilketa ([[2005]]eko [[otsailaren 14]]) zela eta, Siriaren kontrako protestak hedatu ziren Libanon<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/19204/milaka_pertsona_elkartu_dira_beiruten_rafik_hariri_omentzeko.htm ''Milaka pertsona elkartu dira Beiruten Rafik Hariri omentzeko''] Berria.eus</ref>.
 
[[Iran-Irak gerra]]n ([[1980]]-[[1988]]) Siriako gobernuak [[Iran]]en alde egin zuen. [[1990]]-[[1991]]n, nazioarteko gudarosteekin batera, [[Irak]]en aurka borrokatu zen [[Golkoko Gerra|Persiako golkoko gerran]]. 1991eko hauteskundeetan Hafiz al-Asad hautatu zuten berriz ere presidente, botoen %99,98rekin. Hala ere, harena zen hautagai zerrenda bakarra. Egun batzuetara, giza eskubideen nazioarteko erakundeek eskatuta, Siriako gobernuak barkamena eman zien [[Anaia Musulmanak]] taldeko kide ziren 2.800 preso politikori. [[1992]]. urtean gobernuak heriotza zigorra deuseztatu zuen, eta baimena eman zien lau mila [[judu]]ri herrialdea uzteko.
 
[[1993]]an [[Palestinaren Askapenerako Erakundea]] eta Israelen arteko bake akordioak izenpetu zirenenean, lurralde hartarako bake hitzarmen orokorraren kontra egin zuen Siriak; bestalde, elkarrizketekin jarraituko bazuten, Israelgo gudarosteek lurralde okupatuak uztea eskatu zuen Siriak. Handik gutxira, al-Asad lehendakariak lurralde okupatuak askatzeko bide gisa indarkeria onartzen zuela adierazi zuen; [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] gobernuak adierazpen horren kontrako jarrera tinkoa izan zuen. Lurralde hartako bake prozesuan izan ziren lehenengo elkarrizketetan, Siriak ez zuen parte hartu; elkarrizketa haietan erabaki zen [[Palestina]]k autonomia mugatua izango zuela, batetik, eta, bestetik, Israelen eta [[Jordania]]ren arteko hitzarmenak izenpetu ziren.
 
[[1994]]an al-Asaden semea hil zenean, zalantzak sortu ziren haren ondorengoa zein izango ote zen. [[1995]]ean, Siriaren eta Israelen arteko negoziazioetan, Golango goi-ordokia ez zitzaion Siriari itzuli, izan ere, Tel Avivek ordoki hartan mantendu nahi baitzuen bere gudarostea. [[1996]]an al-Asadek arabiar herrialdeen bilera batean parte hartu zuen Israelekin negoziazioak bideratzeko estrategia komun bat hartzeko. [[1997]]an Estatu Batuek Iraken kontra gudarostea bidaliko ote zuten arriskuaren aurrean, Damaskok harremanak estutu zituen Bagdadekin turkiar-israeldar aliantzaren kontra egitearren. Aliantza berri horrek zekarren arrisku militarraren aurrean, Siriaren eta Iraken arteko segurtasun gaiei buruzko elkarrizketetan parte hartzea erabaki zuen Iranek.