Siria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Ebla_clay_tablet.jpg» fitxategia kendu da, Didym wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
| armarri_irudi =Coat_of_arms_of_Syria.svg
| lema_nazional =
| ereserki_nazional = Humat ad-Diyar<br /><center>[[FileFitxategi:National Anthem of Syria.ogg]]</center>
| mapa_irudi = Syria (orthographic projection).svg
| hiriburu = [[Damasko]]
29. lerroa:
| ur_portzentaia = 0,06
| biztanle_zenbatespen = 17.185.170
| biztanle_zenbatespen_urte = 2016<ref name=cia2></ref>
| biztanle_zenbatespen_rankin = 66.
| erroldatutako_biztanle_zenbatespen =
46. lerroa:
| oharrak =
}}
'''Siria''' ({{lang-ar|سوريا}} edo سورية, ''Sūriyā'' edo ''Sūrīyah''), ofizialki '''Siriako Arabiar Errepublika'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/dok/eaeb/arauak/Araua_0038.pdf Euskaltzaindiaren 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak], euskaltzaindia.net</ref>, [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbileko]] estatua da, zati batean [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] itsasoaren ertzean kokatua. Mugakide ditu [[Libano]] mendebaldean, [[Israel]] hego-mendebaldean, [[Jordania]] hegoaldean, [[Irak]] ekialdean eta [[Turkia]] iparraldean. [[Israel]]ek okupatua du [[Golan]], herrialdearen hego-mendebaldean, eta Hatay probintziaren agintea eskatzen dio Siriak [[Turkia]]ri. 185.180 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 17.185.170 biztanle zituen<ref name=cia2>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/sy.html |izenburua=Syria | argitaletxea=cia.gov |sartze-data=2017-01-03}}</ref>. Hiriburua [[Damasko]] da.
 
== Geografia ==
[[Fitxategi:Syria_Topography.png|thumb|leftezkerrera|250px|<small>Siriako topografia</small>]]
{{sakontzeko|Siriako geografia}}
Siria [[Mendebaldeko Asia]]n dago, ipar latituteko 32° eta 38° artean, eta ekialdeko longitudeko 35° eta 43° artean hedatua. 185.180 kilometro koadroko eremua du, Israelek okupaturik duen 1.295 kilometro koadroko lurraldea barne<ref name=cia2></ref>. Iparraldean [[Turkia]]rekin du muga, ekialdean eta hego-ekialdean [[Irak]]ekin, hegoaldean [[Jordania]]rekin, hego-mendebaldean [[Israel]] eta [[Libano]]rekin, eta mendebaldean [[Mediterraneo itsasoa]]rekin. Zatirik handiena [[goi-ordoki]] idorra da, nahiz eta ipar-mendebaldea nahiko berdea den, Mediterraneoaren ertzean baitago. Herrialdearen ipar-ekialdea, [[Al-Jazira (Mesopotamia)|Al-Jazira]], eta hegoaldea, [[Hauran]], dira nekazal eskualderik garrantzitsuenak. Ibai nagusia [[Eufrates]] da, herrialdearen ekialdea zeharkatzen duena. Hori izan zen [[zibilizazioaren sorleku|zibilizazioaren 15 sorlekuetako bat]]<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|url=http://www.homsonline.com/EN/Syria/Syria.htm |izenburua=Syria an Ancient Pearl, the Cradle of Civilizations where history began | argitaletxea=homsonline.com |sartze-data=2017-01-04}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena=Ali|abizena=Kadri|url=http://www.globalresearch.ca/ancient-syria-and-mesopotamia-cradle-of-civilization-from-ancient-to-modern-mashriq/5439371 |izenburua=Ancient Syria and Mesopotamia, Cradle of Civilization. From Ancient to Modern Mashriq | argitaletxea=globalresearch.ca |sartze-data=2017-01-04}}</ref>.
 
Siriako [[klima]] lehorra eta beroa da, eta neguan epela. Garaiera dela-eta, [[elur]]ra egin dezake neguan. Urteko batez besteko prezipitazioa 300-500 mm artekoa da itsasaldean eta 25-127 mm artekoa hego-ekialdeko [[Siriar basamortua]]n. Hiru eskualde klimatiko bereiz daitezke, [[Köppen klima sailkapena|Köppen sailkapenaren]] arabera: klima mediterraneoa, uda beroekin (''Csa'') itsasaldean, estepako klima beroa (''BSh'') barnealdean, eta basamortuko klima beroa (''BWh'') ekialdean<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|url=http://www.weatheronline.co.uk/reports/climate/Syria.htm |izenburua=Syria | argitaletxea=weatheronline.co.uk |sartze-data=2017-01-04}}</ref>.
78. lerroa:
=== Arabiarren iraultza. Siria Frantziaren administraziopean ===
[[Fitxategi:Armenian_woman_kneeling_beside_dead_child_in_field.png|thumb|250px|<small>1915eko [[Armeniar genozidio]]ko biktimak</small>]]
[[XX. mendea]]ren hasieran, [[Damasko]]n, [[Beirut]]en eta [[Palestina]]n arabiar abertzaletasuna piztu zen. [[Lehen Mundu Gerra]]n otomandarrek sarraskitu zituzten bertako kristauak ([[Armeniar genozidioa]] eta [[Asiriar genozidioa]]); [[Deir ez-Zor]] izan zen [[heriotzaren martxa|heriotzaren martxen]] jomuga nagusia<ref>{{erreferentzia|izena= Ronald Grigor | abizena= Suny|izena2= Fatma | abizena2= Muge Gocek|izena3= Norman M. | abizena3= Naimark|url = https://books.google.es/books/about/A_Question_of_Genocide.html?id=q_mHshUAeZ8C&redir_esc=y |izenburua= A Question of Genocide: Armenians and Turks at the End of the Ottoman Empire |argitaletxea = Oxford University Press, books.google.es|sartze-data = 2017-01-04}}</ref>. [[1916]]an, Arabiako [[Otomandar Inperioa]] Frantziaren eta Britainia Handiaren artean banatzea hitzartu zen ([[Sykes-Picot hitzarmena]]). [[1918]]an, [[Arabiar Iraultza]]ko armadak, britainiarrek lagundurik, Damasko hartu zuen.
 
[[1920]]ko martxoan, Damaskoko Nazio Kongresuak [[Faisal I.a]] emirra Siriako Arabiar Erresumako errege izendatu zuen, baina Frantziak ez zuen erregetza onartu. Faisalen erreinaldia 1920ko uztailean bukatu zen, Frantziako armada Sirian [[Nazioen Liga]]ko mandatua indarrean ezartzera sartu zenean. [[Uztailaren 23]]an, Frantziako armadak Siriakoa garaitu zuen<ref name="WDL">{{erreferentzia |url = http://www.wdl.org/en/item/400/ |izenburua= Report of the Commission Entrusted by the Council with the Study of the Frontier between Syria and Iraq |website = [[World Digital Library]] |date = 1932 |sartze-data = 2013-07-08 }}</ref>.
 
Frantziaren menpeko urteetan, sentipen nazionalista areagotu ahala, matxinadak bortizki erreprimitzen ziren. Nolanahi ere, ekonomiak gora egin zuen eta, azpiegituren aldetik, herrialdea modernizatu zen.<ref name="WDL"></ref> Lau barruti autonomotan zatitu zuten lurraldea: Damasko, Alepo, eta alawiarren eta drusoen lurraldeak.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]ko Frantziaren porrotarekin batera ([[1940]]), Siria [[Vichyko gobernua]]ren menpe geratu zen, harik eta [[1941]]eko uztailean [[Erresuma Batua]]k eta [[Frantziar Indar Askeak|Frantzia Askeak]] herrialdea hartu zuten arte. [[Georges Catroux]] jeneral frantsesak, Frantzia Askearen izenean, lurraldearen burujabetasuna agindu zien siriarrei, baina tropak bertan geratu ziren. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Frantziako gudarosteak uko egin zion lurraldea uzteari, baina azkenik, [[Nazio Batuen Erakundea|NBEren]] aginduz, [[1946]]ko apirilean, Frantzia eta Britainia Handiko armadak Siriatik joan ziren.
 
=== Siria burujabea ===
[[Fitxategi:Adib Chichakli.jpg|righteskuinera|thumb|150px|<small>[[Adib Shishakli]]</small>]]
Hainbat [[estatu-kolpe]]ren ostean, [[1949]]ko abenduan [[Adib Shishakli]] koronelak hartu zuen boterea. [[1951]]n bere burua presidente izendatu eta legebiltzarra bertan behera utzi zuen. Bai [[Erresuma Batua]]k, bai [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuek]] laguntza handia eman zioten Adib Shishakliri. Era horretan, [[Palestina]]ko gatazka amaitzea espero zuten. AEBek [[1948ko Arabiar-israeldar Gerra|1948ko Arabiar-Israeli Gerrako]] palestinar errefuxiatuak Sirian kokatu nahi zituzten. Horretarako, 400.000.000 dolar ordaintzeko prest agertu ziren 1952an, 500.000 palestinar [[Jazira]] lautadan kokatuz gero. Siriako ezkertiarrek, [[Arabiar Alderdi Sozialista]]k eta [[Baath Alderdi Arabiar Sozialista]]k, gogor kritikatu zuten akordio hori, palestinarren itzultzeko eskubidea saltzen ari zelakoan. Aipatutako bi alderdiek bat egitean, Shishaklik Mendebaldeko eskaintzei muzin egin behar izan zien.
 
106. lerroa:
== Gobernua eta administrazioa ==
=== Politika ===
[[Fitxategi:Syria.BasharAlAssad.01.jpg|righteskuinera|thumb|180px|<small>[[Baxar al-Assad]], Siriako presidentea</small>]]
{{sakontzeko|Siriako politika}}
Siria [[1963]]tik erregimen militar batek agindutako errepublika da. [[1973]]an, erreferendumean onartu zuten gaur egun duten konstituzioa. Bertan Siria errepublika demokratiko, herritar eta [[sozialismo|sozialista]] moduan definitzen zuten. Legea, erlijio askatasuna eta propietate pribatua ziren oinarriak. Zazpi urtetatik aukeratzen da presidentea, [[musulman]]a izan behar duena. Herriaren Asanblada eta Ministroen Kontseilua, berriz, lau urtetatik aukeratzen dute. Konstituzioaren arabera, presidenteak jar eta ken ditzake presidenteordea, ministroak eta lehen ministroa. Horrezaz gainera, presidentea da armadaren burua, [[Baath Alderdi Arabiar Sozialista]]ren idazkari orokorra eta [[Nazio Fronte Progresista]]ren burua. Herritarren Asanblada eta Herri Kudeaketa Kontseiluak dira organo legegileak.
117. lerroa:
! || || Eskualdea || Hiriburua
|-
| rowspan="15" |[[FileFitxategi:Syria, administrative divisions - Nmbrs - colored.svg|thumb|440px]]
|-
| 1 || [[Latakia eskualdea|Latakia]] || [[Latakia]]
150. lerroa:
== Demografia ==
=== Biztanleria ===
2016an Siriak 17,185,170 biztanle zituen<ref name=cia2></ref>. Gehienak sartaldean bizi dira, hiriburuan eta kostaldean batez ere, eta baita ipar-ekialdean ere, [[Eufrates]] ibaiaren ertzetan eta haren adarretan. Biztanleen erdia baino gehiago hirietan bizi da, [[Damasko]]n eta [[Alepo]]n gehienak. Azken urteetan milioi bat siriar inguru [[Libano]]ra eta Golkoko petrolio herrialdeetara joan dira lanera, eta langile horiek milaka milioi bidaltzen dituzte urtero Siriara. Populazioaren %31,9 gaztea da, 15 urtetik beherakoa. [[Ugalkortasun-tasa]] 2,55 seme-alaba emakumeko da, eta biztanleriaren [[hazkunde tasa]] %1,56 (2016)<ref name=cia2></ref>. [[2011]]ko martxoan [[Siriako Gerra Zibila]] hasi zenetik, 9,5 milioi siriar inguru lekualdatuak izan dira. Hauetatik, 4,8 milioik Siriatik kanpo hartu behar izan dute babes<ref>[http://data.unhcr.org/syrianrefugees/regional.php Syria Regional Refugee Response], data.unhcr.org. <small>2017ko urtarrilaren 3an kontsultatua</small></ref>.
 
Siriako gizarte laguntzak nolabaiteko babesa ematen die zaharrei, ezinduei, lanean zaurituei eta eriei. Osasun zerbitzuak dohain dira zerbitzu pribatuak ordaintzerik ez dutenentzat, eta oro har, herrialdearen osasun egoera hobetzen ari da. Gaur egun, Siriako 15 urtetik gorako gizonezkoen %76 eta emakumezkoen %45 alfabetatuak daude. Politika ez ezik, osasuna eta irakaskuntza ere gudarostearen ardurapean daude; soldadutza nahitaezkoa da, 30 hilabetez.
156. lerroa:
=== Banaketa etnikoa ===
[[Fitxategi:Umayyad Mosque, Aleppo, Syria (5077865830).jpg|thumb|220px|<small>[[Alepo]]ko haurrak</small>]]
Siriako biztanle gehienak, %90,3<ref name=cia2></ref>, [[Arabia]]ko eta [[Mesopotamia]]ko semiten ondorengo [[arabiar]]rak dira. Baina arabiar jatorriko siriarrez gainera, [[kurdu]]ak, [[armenia]]rrak eta [[turkia]]rrak ere bizi dira Siriako lurretan. Gainera milaka [[palestina]]r daude barreiaturik lurraldean.
 
=== Hizkuntzak ===
226. lerroa:
 
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:Oil refinery in Homs, 2010.jpg|thumb|leftezkerrera|280px|<small>[[Homs]]eko petrolio findegia</small>]]
Siriako ekonomiak, [[Hafez al-Assad]] lehendakariaren ezaxolakeria zela eta, ez zuen denbora askoan aurrera egin. Ekonomia sozialistaren garaian ([[1963]]-[[1970]]) herrialdea azpiegitura egokiez hornitu zuten. al Assad aginpidera iritsi zenean, berriz, inbertsioek hartu zuten lehentasuna (1970-[[1978]]). Baina ekonomia krisiarekin ([[1979]]-[[1988]]) agerian geratu zen sistemaren liberalizazioa ezinbestekoa zela. [[1991]]n hasi zen liberalizazioak barne merkatuaren beharrak gutxitu zituen, enpresa pribatuak sustatzen baitzituen. Hala ere, Siria [[Persiar golkoa|Golkoko]] herrialde [[petrolio]] ekoizleen mende dago. [[Golkoko Gerra]]n (1990-1991) [[Irak]]en kontrako nazioarteko koalizioan parte hartu zuen Siriak, eta horrek onura nabarmenak ekarri zizkion: arabiar herriekin zituen mila milioi dolarreko zorra ezeztatu eta bi mila milioi dolarreko laguntzak onartu zitzaizkion.