Sinagoga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
Gehienetan otoitzerako areto zabal bat eta ikasketetarako gela txikiago batzuk izaten dituzte, baita batzuetan bulego eta bilera gela batzuk ere.
[[Fitxategi:Praha Staronova Synagoga.jpg|250px|righteskuinera|thumb|Gaur egun munduan zutik dagoen sinagoga zaharrena [[Praga]]ko [[Sinagoga Zahar-Berria]] (1270ean eraikia) da.]]
[[Euskal Herria]]n gaur egun dagoen sinagoga bakarra [[Baionako sinagoga|Baionakoa]] da. [[Europa]] osoko singogarik zaharrena [[Praga]] hiriko [[Sinagoga Zahar-Berria]] da.
 
Sinagoga noiz sortu zen zehatz ezin jakin bada ere, batzuen ustez, [[K.a . VI. mende]]an, [[Babiloniar Inperioa|Babilonian]] sortu zen, eta beste batzuen ustez mende horretan bertan, [[Jerusalem]]en, hango tenplua suntsitu zenean. Antzina, Jerusalemgo tenpluaren garaian sinagoga sakrifizioak egiteko lekua besterik ez zen, baina K. o. [[70]]. urteaz geroztik erritua aldatu eta liturgia berri bat sortu zen: hasieran [[Biblia]] eta [[Misna]] irakurri eta azaltzea, gero fedea aldarrikatzea eta azkenean otoitz egitea.
 
Sinagoga otoitzerako lekua izateaz gainera, biltoki, ikastetxe eta kultura areto ere bada. Jerusalemerantz begira egoten da; atzealdean [[tabernakulu]]a du eta ''[[Tora]]'' edo Legearen paper sortak gordetzen dituen kutxa santua. Tabernakuluaren aurrean badu argi bat, [[Jerusalemgo Tenplu]]ko argiaren oroitzapenetan beti piztua egoten dena, zazpi besoko argimutil bat ''([[menora]])'' eta aldare moduko irakurmahai bat.
 
Giza irudiak debekatuak daude sinagogan. Sinagogaren historiak bat egiten du juduen historiarekin eta auzo juduen erdian kokatu izan da beti. [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] sinagoga gutxi gorde dira Europan: [[Toledo]]koa eta [[Kordoba]]koa, [[Worm]]ekoa (Alemania), [[Sopron]]ekoa (Hungaria) eta [[Praga]]koa. [[XIX. mendea]]n berpizkunde bat izan zen Europan, sinagoga asko eraiki ziren, batzuetan diru publikoaren laguntzaz. [[XX. mendea]]n gauza bera gertatu zen [[Amerika]]n, hara joandako juduen eraginez. [[Nazionalsozialismo|Nazien]] etsesaldiak Europako erdialdeko sinagoga asko suntsitu zituen.