«Silvestre I.a»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
(+biografia infotaula automatikoa)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Bizitza ==
Gutxi ezagutzen da haren bizitzaren gainean. Jaioteguna ezezaguna da; ''Liber pontificalis''-en arabera, aitak Rufino izena zuen<ref name="cat">{{erreferentzia|abizena= |izena= |url= https://en.wikisource.org/wiki/Catholic_Encyclopedia_(1913)/Pope_St._Sylvester_I |izenburua= Pope St. Sylvester I |bilduma = Catholic Encyclopedia (1913) | argitaletxea= en.wikisource.org |sartze-data= 2016-7-22}}</ref>. Kristauen aurkako jazarpenaren azken garaiak jasan behar izan zituen. Elezaharraren arabera [[Konstantino I.a Handia]], kristau egin zen Erromako lehen enperadorea, bataiatu zuen, eta mirari batez [[legenar]]ra sendatu zion.
 
[[314]]ko [[urtarrilaren 31]]n aita santu aukeratu zuten, [[Melkiades]]en ondorengo, [[Milango Ediktua]] onartua izan eta urtebetera. Ediktu horrek baimena eman zien kristauei beren erlijioa praktikatzeko eta aske biltzeko. Beti ere, Silvestreren agintaldian Konstantino enperadoreak hark baino eskumen handiagoa izan zuen; enperadoreak berak deitu zituen Arleseko sinodoa eta [[Nizeako I. kontzilioa]] ([[325]]), [[Arrianismo|Arrioren heresia]] gaitzetsi zuena.
 
Elizaren liturgia garatzen lagundu zuen, eta haren aitasantualdian idatzi zen Erromako martirien lehenbiziko martirologioa. Urte haietan eraikiarazi zituen Konstantinok [[Done Joan Laterangoaren basilika|Done Joan Laterangoa]] eta [[San Petri basilika|San Petri]] basilikak<ref name="cat"></ref>.
 
[[Martirio]]a hartu gabe santutua izan zen lehen kristatuetako bat izan zen. Jai eguna abenduaren 31n ospatzen da.
 
{{bizialdia|III. mendeko|335eko|Silvestre 01}}
 
[[Kategoria:Aita santuak]]
[[Kategoria:Santuak]]