«Gipuzkoa»: berrikuspenen arteko aldeak

257 bytes added ,  Duela 1 urte
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
{{sakontzeko|Euskal Herriko artea Paleolitoan}}
[[Fitxategi:Ekainberriko_zaldiak.jpg|thumb|[[Ekain (leizea)|Ekainberriko]] zaldiak.]]
Giza aztarnarik zaharrenak [[Praileaitz]]en eta [[Lezetxiki]]n aurkitu dira. Praileaitzeko aztarnek 200.000 urte inguru dituzte<ref name="praileaitz">{{Erreferentzia|izenburua=Gizakiak Behe Paleolitoan Praileaitzen izan zirela frogatu dute - Elhuyar Aldizkaria|url=https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/gizakiak-behe-paleolitoan-praileaitzen-izan-zirela/|aldizkaria=aldizkaria.elhuyar.eus|sartze-data=2019-03-23}}</ref> Praileaitzen orain dela 164.000 urteko giza [[humero]] bat<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Lezetxikiko humeroa, Euskadin aurkitu den giza hezurrik zaharrena - Eusko Jaurlaritza - Euskahdi.eus|hizkuntza=eu|url=http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2014/lezetxikiko-humeroa-euskadin-aurkitu-den-giza-hezurrik-zaharrena/|aldizkaria=www.euskadi.eus|sartze-data=2019-03-23}}</ref>. Biak jo dira ''[[Homo neanderthalensis]]''en edo bere aurrekari baten aztarnatzat<ref name="praileaitz"/>. Litekeena da Atapuercan bezala, Gipuzkoan ere ''[[Homo antecessor]]'' edo ''[[Homo heidelbergensis]]'' bizi izana, baina ez da aurkitu, oraindik, aztarna ebidenterik<ref name="historiaurre">{{erreferentzia|abizena1=Mujika Alustiza|izena1=José Antonio|izenburua=Historiaurreko itzaletik historiaren hastapenera Gipuzkoan|lana=Gipuzkoako historiaren sintesia|argitaletxea=Gipuzkoako Foru Aldundia|ISBN=9788479077778}}</ref>.
 
[[Paleolito]]koak dira aurkitu diren kultura aztarna zaharrenak eta [[Magdaleniar|Madalen]] garaikoak (K.a. 15000-K.a. 8500) dira orain arte aurkitu diren giza hondakin zaharrenak ([[Urtiaga]]ko leizea, Itziar). Garai bereko aztarna eta monumentu ugari aurkitu da [[Lezetxiki]]ko (Garagartza, Arrasate), [[Ermitia]]ko (Deba), [[Aizpitarteko leizeak|Aitzbitarteko]] (Errenteria), [[Erraila]]ko (Zestoa), [[Ekain (leizea)|Ekaingo]] (Deba) eta [[Altxerri]]ko (Aia) leizeetan. Ezagutzen den giza-hobiratzerik zaharrena [[Jaizkibel]]en aurkitu da, orain dela 8.000 urte inguruko gizon batena<ref>{{Erreferentzia|izena=María José|abizena=Iriarte|izenburua=La inhumación humana en conchero de J3 (Hondarribia, Gipuzkoa)|hizkuntza=es|abizena2=Arrizabalaga|abizena3=Etxeberria|abizena4=Herrasti|izena2=Alvaro|izena3=Paco|izena4=Lourdes|data=2003|url=http://rgdoi.net/10.13140/2.1.3196.2402|aldizkaria=Unpublished|doi=10.13140/2.1.3196.2402|sartze-data=2019-03-23}}</ref>.