Ireki menu nagusia

Aldaketak

1 byte removed ,  Duela 8 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
Suediako herri zaharrena da 980 urtean fundatu baitzuten. Aurrerago mendebaldean izan zen Forsigtuna lurraldearen izena jaso zuen. Zalantzazkoa da nor izan zen sortu zuena, [[Erik "Garailea"]] edo [[Olof Skötkonung]]. 250 urtetan zehar Suediako hiriburua izan zen eta merkataritza oparoa izan zuen erregea bertan bizi izan zen bitartean. Suediako lehenengo txanponak ere bertan egin ziren X mendearen bukaeran eta XI hasieran. Garai hartako eliza eta monasterioen hondarrek erakusten dute Sigtunak izan zuen garrantzia.
 
1187an [[Itsaso Baltiko]]aren bestaldetik zetozen gerlariek erasotu eta harpilatu egin zuten. Sigtunak hazten jarraitu zuen baina 1300 urtearen inguruan Stockholm gailendu egin zitzaion eta ordutik hona herri txiki tradizional bat izan da. XIX mendearen bukaeran esate baterako 600 biztanle baino ez zituen.
 
1959an [[Stockholm Arlanda aireportua]] ireki zen Sigtunatik 10 kilometro eskasera eta honek bultzada berria eman zion herriari. Turismo nazionala ere erakarri zuen historiari lotuta eta gaur egun 8.000 biztanle inguruko herria da.