Siena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
== Historia ==
[[Etruriar]]ren hiri izan zen lehenik eta [[Antzinako Erroma|erromatarren]] mendeko kolonia geroago. [[800]]. urtean [[Karlomagno]]k menderatu zuen; [[XII. mende]]an errepublika [[gibelino]] burujabe bihurtu zen. XII. mendetik XIII.aren amaiera arte garrantzi handiko salerosketa eta finantza gunea izan zen. [[Florentzia]]ren kontra borrokatu zen Florentzia [[guelfo]]a baitzen eta Sienarekiko nagusitasuna lortu nahi baitzuen; 1260an Florentziaren kontra garaipena lortu zuen baina [[Karlos Anjoukoa]]k, Florentziaren aldeko zenak, Sienari eraso eta menderatu zuen. [[1298]]an Sienaren gainbehera hasi zen krisi ekonomikoaren (1298an Buognasori Sienako familia aberatsenak hondoa jo zuen eta ekonomian nahasmendu handia sortu zen) eta [[1348]]an [[izurri beltza]]k sortu zuen hondamendiaren ondorioz.
 
XIII. mendearen bukaeran eta XIV.aren hasieran, hiriaren gainbehera hasi zenean, Sienan arteak indar handia hartu zuen, pinturak bereziki; aipagarriak dira besteren artean, [[Duccio]], [[Simone Martini]] eta [[Pietro Lorenzetti]] margolariak, bizantziar estiloan oinarritu eta gotikoaren ezaugarri nagusiak (argiaren eta kolorearen erabilera) landu zituztenak.
 
[[1487]]-[[1512]] bitartean [[Pandolfo Petrucci]] tiranoaren mendean izan zen harik eta [[1524]]an Espainiako [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.aren]] esku gelditu zen arte; espainiarrek 1557ean [[Kosme I.a Medicikoa]]ren esku utzi zuten eta Toscanaren parte bihurtu zen. [[1861]]ean Toscanako gainerako lurrekin batera [[Italiako Erresuma (1861-1946)|Italiako Erresuman]] sartu zen.
 
== Geografia ==
=== Mugakideak ===
Sienak honako udalerri hauekin egiten du muga:
{{zutabeak|kopurua=3|
{{Udalerri mugakideen zerrenda automatikoa}}