Gipuzkoa: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 212.142.155.119 (eztabaida) wikilariaren 6759903 berrikuspena desegin da Azken bertsio zuzenera leheneratu Etiketa: Desegin |
→Historia: Gipuzkoako historia artikuluan zegoena jarri, hemen laburtu eta han hedatzeko asmoarekin. Hemen zegoena atal txikiegia zelakoan. Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
||
68. lerroa:
== Historia ==
{{sakontzeko|Gipuzkoako historia}}
=== Paleolitotik Burdin Arora ===
[[Paleolito]]koak dira aurkitu diren kultura aztarna zaharrenak eta [[Magdaleniar|Madalen]] garaikoak (K.a. 15000-K.a. 8500) dira orain arte aurkitu diren giza hondakin zaharrenak ([[Urtiaga]]ko leizea, Itziar). Garai bereko aztarna eta monumentu ugari aurkitu da [[Lezetxiki]]ko (Garagartza, Arrasate), [[Ermitia]]ko (Deba), [[Aizpitarteko leizeak|Aitzbitarteko]] (Errenteria), [[Erraila]]ko (Zestoa), [[Ekain (leizea)|Ekaingo]] (Deba) eta [[Altxerri]]ko (Aia) leizeetan.
Asko dira Gipuzkoan [[Neolito]] eta [[Kalkolito|Eneolitoko]] monumentuak (trikuharriak…). Euskal Herriko gainerako lurraldeak bezala, bazter samar geratu zen Gipuzkoako eremua [[Burdin Aro]]an (K.a. 1000. urtetik aurrera) gertatu ziren migrazioetatik. Garai hartakoak dira harrespilak, ugari Gipuzkoaren eta Nafarroaren arteko mugan, eta [[Iruntxur|Intxurren]] (Aldaba, Tolosa) eta [[Axtroki]]n (Bolibar, Eskoriatza) aurkitu diren gotorleku harresidunak.
=== Erromatar Inperioaren garaia ===
K.a. I. mendetik aurrera eman zituzten Erromatar Inperioko historiagile latinoek eta grekoek ([[Estrabon]], [[Ponponio Mela]], [[Plinio Zaharra]], [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeo]]) Gipuzkoako lurraldeko biztanleei eta herriei buruzko lehen xehetasunak. Iturri horien arabera, hiru euskal leinu ziren gaur egungo Gipuzkoan: [[karistiar]]rak, Deba ibaiaren ezkerraldean; [[baskoi]]ak, Oiartzun ibaiaren eskuinaldean, eta [[barduliar]]rak, bi ibai horien arteko lurretan.
Historiaren argitan, [[Nafarroa]]rekiko joera berezia izan dute [[Urumea]] ibaiaren eskuinaldeko herriek eta, lurraldeko mendebalean, Gipuzkoako lurraldetik kanpoko izaera bereziari eutsi dio luzaroan [[Oñati]]ko bailarak, esate baterako. Nolanahi ere, argi dago [[Erromatar Inperioa]]k ez zuela halako eraginik izan Gipuzkoan.
Lau hiri kokatu zituzten historiagile erromatarrek gaur egungo Gipuzkoako kostaldean: [[Tritium Tuboricum]] (Deba ?), [[Menosca]] (Getaria ?), [[Morogi]] (Urumeako bokalean) eta [[Oiasso]]n (Oiartzun-Irun?). Aztarna ugari utzi zituzten erromatarrek Irunen (Junkalgo bizigunea, Ama Xantalengo tenplua eta nekropolia…), Oiartzunen (Arditurriko meatzeak) eta Hondarribian (Asturiagako ainguralekua), hau da, [[Gipuzkoa]]ko eskualde baskoian. Herri txikia bazen ere, Irungo hiria eta portua izan zen eremu hartako bizigune garrantzitsuena.
Euskarak berak ematen du uste horren aldeko argibiderik. [[Irun]] izena, Nafarroako Iruñea, Irunberri, eta Arabako Iruña erromatarren garaiko hirien izenei lotzen zaie, eta gauza bera adierazten dute: «hiria». Bestalde, oso urriak dira gainerako eskualdeetan aurkitu diren hondakin erromatarrak. Gipuzkoako lurraldea, beraz, erromatartzetik kanpo geratu zen eta V. mendetik aurrera, Erromatar Inperioa desegin ondoren, guztiz ezabatu ziren Gipuzkoako ipar-ekialdeko aztarna erromatarrak.
Horrez gainera, V. mende bukaeratik aurrera, [[baskoi]] («vascon») deitura ematen hasi zitzaien mendebaleko leinu euskaldun guztiei eta Gipuzkoako jendeak, gainerako euskaldunekin batera, parte hartu zuen [[godo]]en eta [[franko (argipena)|frankoen]] aurkako guduetan. Pasaiko XVI. mendeko harrizko idazki batek jasotakoaren arabera, [[Orreagako gudua (778)|Orreagako guduan]] parte hartu zuten gipuzkoarrek Karlomagnoren armadaren aurka, gainerako euskaldunekin batera (778).
=== Gipuzkoa Iruñeko Erresuman ===
Ziurtatzerik ez dagoen arren, badirudi lehenengo urteetatik lotu zirela Gipuzkoako lurrak [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko erresumari]], eta lotura horiek estuagoak izan zirela normandiarren erasoak bukatu zirenetik (IX. mende bukaera).
Gipuzkoa, Nafarroako eta Gaztelako erreinuetako lurralde. [[1025]]. urteko dokumentu batek aipatzen du lehenengoz Gipuzkoa deitura (''Ipuscua'', [[Huesca]]ko [[San Juan de la Peña monasterioa|San Juan de la Peñako]] monasterioan aurkituriko dokumentu batean). Nafarroako erresumako lurralde zen Gipuzkoa [[XI. mendea]]n.
Antso Garzeitz IV.a hil ondoren, [[Alfontso VI.a Gaztelakoa|Alfontso VI.a]] Gaztelako erregeak [[Bureba]]ko eta [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxako]] lurraldeak bereganatu zituen, Bizkaiko jaunak lagunduta. Arabako eta Gipuzkoako parte handienaz jabetu zen Bizkaiko jauna, Gaztelako erregearen izenean.
Gipuzkoako alde baskoiak, ordea, [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko erresumari]] loturik jarraitu zuen. Aragoi eta Nafarroako [[Alfontso I.a Nafarroakoa|Alfontso I.aren]] garaian lotu zitzaion berriro Gipuzkoa Iruñeko koroari (1112) eta Gartzea Ramirezek osatu zuen erresuma (1134-1150).
[[XII. mendea]]ren hasieran finkatu ziren gaskoiak Gipuzkoako kostaldeko portuetan, [[Donostiako historia|Donostian]] nagusiki; 1150-1164 urteetan eman zion hiri gutuna [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso Jakitunak]] Donostiari. Garai hartan, Baionako apezpikutegiaren barnean zeuden Gipuzkoako ipar-ekialdeko eliza guztiak ([[Urumea]] ibaiaren eskuinaldea) eta Iruñeko apezpikutegian gainerako eskualdeetako guztiak.
Eginahal guztiengatik ere, ezin gorde izan zituen Antso Jakitunak Bizkaiko eta Arabako lurraldeak, eta [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa|Alfontso VIII.a]] Gaztelako erregea hasi zen Gipuzkoaz jabetu nahian. 1194. urtean [[Antso VII.a Nafarroakoa|Antso Azkarrak]] hartu zuen Antso Jakitunaren lekua, eta Nafarroako eta Gaztelako koroen arteko liskarrak areagotu ziren.
[[1199]]. urtean, Alfontso VIII.a Gaztelako erregea indarrez sartu zen Araban eta Gipuzkoan, berak zioenez [[Akitania]]n zeuzkan eskubideak zaintzeko aitzakiaz (Eleonor Akitaniako dukesarekin ezkonduta zegoen), Gipuzkoako itsasaldea bere egiteko asmoz, eta Nafarroako erresuma ahuldu nahian. Akitanian huts egin zuen [[Baiona]]n sartuagatik, baina bere mendeko hartu zituen Gipuzkoako lurrak eta Gasteizko hiria.
Testamentuan berariaz adierazi zuenez, agindua eman zuen [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa|Alfontso VIII.ak]] Nafarroari itzul zekizkion Gipuzkoako ipar-ekialdeko lurrak ([[Urumea]] ibaiaren eskuinaldetik Bidasoako ertzetara, lurralde jatorriz baskoiak), baina sekula ez zen horrelakorik bete, Nafarroako koroaren ahalegin guztiengatik ere. Bertako [[leinu]] noble batzuek lagunduta, bortxaz hartu zuen Gaztelako koroak Gipuzkoa.
=== Gipuzkoa XIII-XIV. mendeetan ===
XIII. mendetik aurrera hasi ziren Gipuzkoako hiriak antolatzen, eta hogeita sei ''villa'' edo [[hiri]] berri sortu ziren XIV. mende bukaera bitartean, kostaldean eta barnealdean. Gipuzkoako antzinako haran egitura (Oiartzun, Hernani, Iraurgi, Markina, Itziar, Saiatz, Bozue, Erniobea, Zumabatzarrea…) hautsi zuen hiri berrien sorrerak.
Bestalde, biziki areagotu zen [[Gaztelako koroa]]ren eta Nafarroako erreinuaren alde zeuden leinuen arteko gatazka giroa (XV. mende bukaera arte iraun zuten ahaide nagusien, oñaztarren eta ganboarren, arteko guduak), liskar eta gudu ugari gertatu ziren nafarren eta gipuzkoarren arteko muga inguruan ([[Beotibarko gudua]], 1321).
[[1368]]. urtean saiatu zen [[Karlos II.a Nafarroakoa|Karlos II.a]] Nafarroako erregea Gipuzkoako lurrak hartzen, bere aldeko gipuzkoarrek lagunduta, baina etsi behar izan zuen Henrike II.a Gaztelakoaren aurrean. Nolanahi ere, nafarren eta gipuzkoarren arteko harremanak ez ziren beti hain zailak izan, eta sarrera berezia egin zitzaion sarritan Nafarroako [[merkataritza]]ri, [[Donostia]], [[Pasaia]] eta [[Hondarribia]]ko portuetatik. XIII. mendetik aurrera izugarri indartu ziren Gipuzkoako portuak
=== Gipuzkoako Forua ===
[[XIV. mendea]]n idatzi ziren lehenengoz Gipuzkoako erakunde bati, Hermandadeari, zegozkion artikuluak (Gipuzkoako Hermandadearen sorrera, [[Tolosa]]ko Batzar Nagusiak, 1375; Gipuzkoako Hermandadearen Ordenantzen lehen idazketa, Getariako Batzar Nagusiak, 1397).
Nolanahi ere, askoz ere aurreagokoak ziren Gipuzkoako Forua osatzen zuten Lege Zaharrak. Batzar Nagusiak ziren Gipuzkoako erakunde legegile nagusiak; batzar horietan parte hartzen zuen Gaztelako erregearen ordezkariek edo korrejidoreek, [[XIII. mendea]]ren hasieratik. Urtean bitan biltzen ziren Batzar Nagusiak ohiko batzarretan, aurrez erabakitako hirian hasieran eta hiri ordena baten arabera 1472tik aurrera. Premiazko erabaki bat hartu behar zenean biltzen ziren Batzar Bereziak, [[Usarraga]] eta [[Basarte]]ko soroetan hasieran eta [[Bidania]]ko eta Azpeitiako Olazko elizetan 1461. urtetik aurrera.
Batzar Nagusietako ordezkarien botoa hiri bakoitzeko su edo etxe kopuruen araberakoa zen, eta [[errege]]ak zin egin behar izaten zuen forua. Erregeak foruen aurkako neurriren bat hartzen bazuen, “foru pasea” delakoa erabil zezaketen Batzar Nagusiek, hau da, erregearen erabakiari men ez egiteko gaitasuna.
[[1550]]. urte aldera antolatu zen Diputazioa, Batzar Nagusietatik sorturiko erakunde eragilea, korrejidoreak, Batzar Nagusiak bilduriko herriko alkateak eta batzarretan aukeraturiko ahaldun batek osatua; [[1748]]an sortu zen Diputatu Nagusi kargua. Arazo larriei premiazko irtenbide bat emateko biltzen zen Diputazio Berezia.
=== Gipuzkoa XV. eta XVI. mendeetan ===
[[XIV. mendea]]n osatu zen Gipuzkoako hiri ordenamendu berriak aldakuntza handiak ekarri zituen Gipuzkoara. Gaztelako erregeek aginpidea bermatu zuten herrialde osoan, berak zuzenean sortutako (kostaldean) eta bultzatutako (barnealdean) hirien bitartez. Hala, gero eta indar gutxiago zuten antzinako [[leinu]]ek Gipuzkoan, eta tirabira latzak izan ziren herrialde osoan ahaide nagusien artean ([[Arrasateko sutea]], 1448), eta haien eta Hermandadearen artean (1456-1457).
Garrantzi handia hartu zuen egoera horretan Gipuzkoako Hermandadeak, Domenjon de Andia buru. Ahaide nagusien aurkako armada bat osatu zuen Hermandadeak eta guztiz menderatu zituen, oinaztarrak eta ganboarrak haren kontra batu baziren ere (1457). Hermandadearen garaipenak [[Gaztela]]ko erregearen erabateko nagusigoa ekarri zuen berarekin; handik aurrera Gaztelako koroaren laguntzaile zintzoak izan ziren gipuzkoarrak Nafarroako erreinuaren aurkako borrokan.
[[Nafarroa]]ko beamontarren eta agramondarren arteko guduak hasi zirenetik, lehenen alde jokatu zuten gipuzkoarrek eta ez zuten egiteko horretan amore eman [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako erresuma]] Gaztelako koroaren mende geratu zen arte (1512-1521).
Bestalde, guztiz indartu ziren Gipuzkoako portuak eta ontziolak [[XV. mendea]]n; [[burgesia]] molde berri bat sortu zen kostaldean, arrantzari eta merkataritzari esker, eta berebiziko ospea hartu zuten Gipuzkoako marinelek eta itsas teknikariek. 1492. urtean Ameriketara iritsi zen Kolonen bidaldia. Goitik behera aldatu zuen aurkikunde horrek gipuzkoarren bizimodua. [[XVI. mendea]]ren hasieran Gaztelako koroaren esku geratu zen Nafarroako erresuma eta guztiz nagusitu zen Gipuzkoan haren indarra, gipuzkoarrek bere foru eta eskubideei tinko eutsi zieten arren.
XVI. mendetik aurrera Ameriketara zabaldu zen Gipuzkoako itsas merkatarien jarduera ([[bale (argipena)|balearen]] eta bakailaoaren arrantza [[Ternua]]n eta [[Labrador]]ren) eta, [[Frantzia]]ko estatuarekiko oztopoak handiak izanagatik, bere horretan iraun zuen, oro har, Ipar Atlantikoko merkatariekiko jardunak. Bestalde, gipuzkoar asko jarri zen Espainiako koroaren zerbitzuan, militar, itsasgizon, idazkari edota eskribau gisa.
=== Gipuzkoa XVII. eta XVIII. mendeetan ===
[[XVII. mendea]]n behera egin zuen Gipuzkoako merkataritzak, nazioak indartzen hasi baitziren, eta Gipuzkoa baztertua geratu zen. Amerikari begira jarri zen Gipuzkoa, baina gero eta zailtasun handiagoak zituzten bertako arrantza [[ontzi]]ek, eta XVII. mende erdialdean hasi zen arrantza mota haren gainbehera.
[[1659]]. urtean izenpetu zen [[Pirinioetako Hitzarmena]], Frantziako eta Espainiako koroen artean, eta 1715. urtean izenpetu zen [[Utrechteko Ituna]]: Espainiako koroak uko egin zien Europan zituen lurrei, eta Ingalaterrakoak lortu zuen itsasoaren gaineko nagusigoa.
[[Arrantza]] eta [[merkataritza]] biderik gabe geratu zen Gipuzkoa, eta horren ondorioz ekonomiak beherakada handia izan zuen. Horrez gainera, eraso bortitzak izan zituen Gipuzkoako foruak [[XVIII. mendea]]ren hasieran, aduanak Bidasoa ibaira igaro zitezela agindu baitzuen Filipe V.a Espainiako errege borboiak 1717. urtean.
Gipuzkoarren erantzuna ez zen berehalakoa izan, baina 1719an Berwick-eko dukeak gidaturiko [[armada]] frantsesa Gipuzkoan sartu zenean, herrialdeko erakundeen onarpena jaso zuen, baldin eta foruak osorik errespetatzen bazituen. [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.ak]] atzera jo behar izan zuen eta lehengo berean segitu zuten aduanek (1722).
[[1728]]. urtean sortu zuten Gipuzkoako handikiek eta Donostiako merkatari aberatsek [[Caracasko Gipuzkoar Konpainia]] izeneko erakundea, Gipuzkoako sektore batzuei urte batzuez oparotasun handia eman ziona; baina [[1751]]. urtean Madrilen ezarri zuten konpainiaren egoitza nagusia, eta [[1785]]ean desagertu zen, gorabehera handien ondoren.
[[Ekonomia]] egoera hura larritu egin zen, eta herriaren haserrea areagotu. Prezioak neurri gabe igo ziren eta egoera horri aurre egiteko matxinatu ziren oletako langileak (matxinoak), nekazariak eta herri xehea burgesen eta handikien aurka ([[1766ko matxinada]]). Gipuzkoa osora zabaldu zen matxinoen eragina eta latza izan zen higikunde haren zapalkuntza.
Zapaltzaileen buru [[Francisco Javier Munibe]] Peñafloridako kondea zen, [[XVIII. mendea]]n Frantzia aldean zabaldu zen ideologia ilustratuaren oihartzunak [[Euskal Herria]]n jaso zituzten aitonen seme eta burges lehenetarikoa. 1789. urtean piztu zen [[Frantziako Iraultza|Frantziako iraultzak]] ez zuen hasieran halako gaitzespenik jaso gipuzkoarren aldetik, bai ordea ondoko urteetako gehiegikeriek.
[[1794]]. urteko abuztuan sartu ziren Gipuzkoan Frantziako Konbentzioko tropak eta, errenditu ondoren, bake hitzarmen bat izenpetu nahi izan zuen [[Getaria (argipena)|Getarian]] Gipuzkoako Diputazioak frantsesekin, erlijio katolikoa, foruak eta jabetzak errespetatzekotan. Agintari frantsesek, ordea, preso hartu zituzten Konbentzioko legea onartzen ez zuten diputatuak eta frantsesen aurkako [[gerra]]ra deitu zuten
Getariako batzar haietan ordezkaturik ez zeuden Gipuzkoako herrietako ordezkariek. [[Basileako Bakea]]k (1795eko uztaila) gerra saihestu zuen eta [[XIX. mendea]]n erabat nagusitu ziren bi politika joera, liberala eta karlista, hasi ziren nabarmentzen Gipuzkoako agintarien artean.
=== Gipuzkoa XIX. mendetik aurrera ===
[[1808]]. urtean sartu ziren Napoleonen osteak Gipuzkoan eta, [[Gaspar Jauregi]] Artzaia deituriko gerrillariaren erasoez landa, frantsesek ez zuten inolako oztoporik aurkitu herrialdean. [[1808]]. urteko ekainean idatzi zen [[Baiona]]n Espainiako lehenengo konstituzioa eta bertan Euskal Herriko foruak kontuan har zitezela lortu zuten ordezkari euskaldunek.
[[1810]]. urtean osatu zuten Frantziako agintariek Bizkaiko Gobernua izeneko aginte barrutia, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herialdeek osatua, eta 1812an liberal espainiarrek Cadizen erabaki zuten [[Espainia]]ko konstituzio berri batean guztiz deuseztatu zituzten Euskal Herriko foruak.
Bitartean, frantsesek balio gabe utzia zuten forua euskal herrialde guztietan. 1813ko [[abuztuaren 31]]n sartu ziren aliatuak Donostian; sekulako triskantzak eragin ondoren, egun horretan bertan zapaldu zituzten oste frantsesak [[Irun]]go San Martzialen. 1814. urtetik aurrera, liberalak eta erregezaleak nagusitu ziren Gipuzkoan.
1833. urtean hasi zen [[Lehen Karlistaldia|Lehen Karlistada]]; hiriak liberalen alde jarri ziren, eta karlisten alde herriak eta jauntxoak. Zumalakarregiren irudi handiak, ordea, karlisten bandora igaroarazi zituen soldado gehienak 1835. urtetik aurrera. 1839. urtean izenpetu zen [[Bergarako besarkada|Bergarako Besarkada]] eta bi urte geroago foruak erabat murriztu eta [[Ebro]]tik [[Bidasoa]]ra eraman zituen Espainiako erreginak aduanak.
Une hartan hasi zen Gipuzkoako [[industria]] garatzen, astiro hasieran: 1841-1872 urteetan, papergintza eta ehungintza; 1872tik aurrera, [[burdingintza]] (armagintzari eta burdingintzari loturiko lantegi txikiak XIX. mende bukaera arte baizik ez ziren aldatzen hasi). 1860-1865. urteetan luzatu zen Gipuzkoan Espainiako Iparraldeko Burdinbidea ([[Otsaurte|Otzaurte]]-Irun).
Bestalde, 1860ko hamarkadan berriro gorpuztu zen karlismoa Gipuzkoan, ''Jaungoikoa eta Foruak'' lemapean, eta 1872. urtean hasi zen [[Bigarren Karlistaldia|Bigarren Karlistada]] eta 1876. urtean erabat nagusitu ziren liberalak. 1876ko uztailean luzatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foruak deuseztatzen zituen legea.
[[1891]]. urtean hasi ziren foruen aldeko ekitaldiak; bi hildako izan ziren Donostian, [[Gamazada]]ren garaian, Espainiako gobernuaren aurkako manifestaldi batean, [[1893]]ko abuztua. XIX. mende bukaeran sortu ziren lehen talde nazionalistak Gipuzkoan, higikundea XX. mendearen hasiera arte gorpuztu ez bazen ere (1908an sortu zen Euzko Alderdi Jeltzaleko Gipuzko Buru Batzar buruzagi taldea).
Garai berekoak dira lehen [[langile]] elkarteak (Donostiako elkarte sozialista, 1891) eta grebak (Arrasate, 1893; Eibar, 1897). Nolanahi ere, [[Primo de Rivera]]ren diktadura bukatu arte (1923-1930) ez ziren [[Euzko Alderdi Jeltzalea]] eta Espainiako alderdi sozialista (PSOE) Gipuzkoan nabarmendu.
1931. urteko apirilaren 14an, [[Eibar]] izan zen Espainiako errepublika aldarrikatu zuen lehen hiria. 1936. urteko uztailean, Franco jeneralak gidaturiko [[matxinada]] militarrak setiaturik hartu zuen lehen egunetik [[Gipuzkoa]]ko herrialdea. Francoren alde jarri ziren Donostiako kuarteleko militarrak, baina errepublikaren aldeko indarrek menderatu zituzten.
Karlistek eta militarrek [[Irun]]-[[Oiartzun]]en eta Goierri aldean gogortu zuten erasoa, eta iraila arte eutsi zioten errepublikaren aldeko indarrek (1936ko irailaren 5a, Irungo galera). Azaroan geratu zen Gipuzkoa osoa militarren esku.
Francoren garaian (1936-1976), diktaduraren aurkako herrialde kartsuenetakoa izan zen Gipuzkoa, eta mugimendu [[abertzaletasun|abertzale]] guztiz indartsua gorpuztu zen urte haietan. 1979ko erreferendumaren ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako bat da Gipuzkoa.
== Ekonomia ==
|