Sibila: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
29. lerroa:
* [[Delfosko Sibila]]
 
== Delfosko Sibila, Michelangeloren obra ==
 
Obra hori [[Michelangelo]]k 1509an [[Kapera Sixtinoa]]n eginiko [[fresko]] bat da. 350 cm luze da, eta 380 cm zabal. Freskoa kaperaren behealdean dagoen serie bateko kide da, non profetak eta sibilak txandakatzen diren. Irudi hauek triangelu batzuen barnean daude eta Kapera Sixtinoko gangaren irudirik handienak dira. Antzinaroan honako sibila hauek ikaragarrizko boterea eduki zuten etorkizuna asmatzeko zuten boterearen ondorioz. Historian zehar famatuena izan dena hauxe izan da, [[Delfos]]koa hain zuzen ere. Profanoak dira, beraz arraroa da Vatikanoan topatzea. Hala ere haien agerpenak zergati bat dauka: badirudi munduaren amaiera eta Jaungoikoaren etorreraren berri eman zutela. Figura [[haitzurdin|marmol]] edota harrizko tronu batean jesarrita (gainerako profeten eta sibilen antzera) eta bi pilaren artean dago, pilare bakoitzak bi urrezko koloma dituelarik. Marmolezko pilaretan aingeru txikien eskulturak daude marrazturik, hauetako bakoitzak diagonal bat egiten du eta alegiazko marra horiek lanaren erdialdean batzen dira, Sibilaren punturik baxuenean. Honek sakontasuna eta perspektiba ematen dio lanari, badirudi emakumeak planotik irten behar duela. Triangeluaren ia erpinean, emakumearen izena ageri da, baina latinez idatzita: {{lang|la|''Delphica''}}.
 
Konposizioari begira, [[obalo (geometria)|obalo]] itxura daukala esan dezakegu. Emakumea, energiaz eta indarrez betea, haren gorpua ezkerrerantz du biratuta [[eskortzoa]] nabari eginez eta mugimendua irudikatuz. Honek [[manierismo]]a aurreratzen digu. Ezkerreko besoa aurrerantz du tolesturik profezia duen pergaminoa eusten duen bitartean, hala ere burua eskuinera du biratuta eta sorpresa aurpegia dauka; honek haren mezuak beldurra eragiten dionaren itxura ematen digu. Figurak duen forma honi (gorputza alde batera eta buru beste batera edukitzeari) [[Tondo Doni]] esaten zaio, baina normala baino indar gehiagorekin dago adierazita, artistaren ezaugarrietako bat dena. Arropa laranja, urdin eta berde klasiko batzuek estaltzen dute eta hain landuak egotearen ondorioz, argi - itzalak sortzen dituzte lanari bolumena emanez. Koloreak hotzak dira, beraz suposatu dezakegu artistak marmol [[polikromia|polikromatupolikromatuaren]]aren itxura eman nahi izan ziola obrari.
 
Figura eskultorikoa dugu, baina gorpuak ez dauka emakume gorpuaren antzik; badirudi gizonak margotzen zituela eta ondoren bularrak jarri. Hala ere [[ganga]]n agertzen den emakumerik eder, dotore eta gazteena dela diote. Sibilaren aurpegiak [[Michelangelo]]k gaztetan margotutako Madonnen antza dauka. Emakumearen atzean [[pergamino]] bat irakurtzen dauden bi aingeru agertzen dira; sibila honen profeziaren bat irakurtzen omen daude. Lanaren koloreak lerroaren menpe daude, beraz lehenengo figura marraztu eta gero margotu zuela suposatu dezakegu.
39. lerroa:
== Bibliografia ==
 
* CHASTEL, André; SHEARMAN, Jonh; O´MALLEY, Jonh; HIRST, Michael; MANCINELLI, Fabrizio; BERNABEI, Franco. La Capilla Sixtina. Plaza & jones. 1986. ISBN: 84-01-37234-8.
* JUNTA DE CASTILLA Y LEON. Arte historia. Kontsulta 2014 Apirilaren 28an egina. Online eskuragarri: http://www.artehistoria.jcyl.es/v2/personajes/2750.htm
* MENDIZABAL UGALDE, Juan Ignacio. ''Artearen Historia'', 2. Batxilergoa. Erein. 2010. ISBN: 978-84-9746-365-2