Sex Pistols: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
16. lerroa:
'''Sex Pistols''' [[punk]] musika taldea zen, [[Londres]]en [[1975]]ean sortua. Mugimendu punka jarri zuten abian [[Erresuma Batua]]n, eta rock musikari andanaren eredua izan dira, nahiz eta haien ibilaldi profesionalak bi urte eta erdi baino ez iraun, eta 4 single eta estudio album bakarra sortu (''[[Never Mind the Bollocks, Here's the Sex Pistols]]''). Taldearen abestirik ezagunetakoa [[God save the Queen (Sex Pistols musika taldearen abestia)|God save the Queen]] da.
 
Sex Pistolsen hasierako kideak honako hauek ziren: [[Johnny Rotten]] abeslaria, [[Steve Jones]] gitarra-jotzailea, [[Paul Cook]] bateria-jotzailea eta Glen Matlock baxu-jotzailea. [[Sid Vicious]]ek ordezkatu zuen Matlock 1977ko hasieran. Malcolm McLaren enpresariaren zuzendaritzapean, hautsak harrotu zituzten Erresuma Batuan. Maiz, kontzertuek oztopo ugari zituzten antolatzaile eta agintariekin, eta leporaino betetzen ziren.
 
[[1978]]ko urtarrilean, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]] zehar bira istilutsua egin ondoren, Rottenek taldea utzi zuen. Hurrengo hilabeteetan, gainerako hiru kideek kantak grabatu zituzten Sex Pistolsen historia islatuko zuen filmerako: ''The Great Rock 'n' Roll Swindle''. Sid Vicious [[1979]]ko otsailean hil zen, [[heroina]]ren gaindosiak jota. Besteak [[1996]]an batu ziren berriz, ''Filthy Lucre Tour'' izeneko bira egiteko. 2002az geroztik, gehiagotan bildu dira show eta bira gehiago egiteko.