Sebastopol: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
41. lerroa:
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Sevastopol 04-14 img36 Chersonesus.jpg|thumb|leftezkerrera|300px|Antzinako greziarrek eraikitako antzokia.]]
Egungo hiriaren hegoaldean kokatu zuten [[Antzinako Grezia|greziarrek]] Kersonesos izeneko kolonia (K. a. 421). [[Ponto]]ko erresumaren barnean geratu ondoren, [[Antzinako Erroma|erromatarrak]] bertaratu ziren (K. a. II. mendea), eta [[Bizantziar Inperioa|Bizantziar Inperioko]] hiria izan zen gero.
 
Vladimir [[Kiev]]eko printzeak hartu zuen hiria 988-989 bitartean, eta han bataiatu zuten. [[Trabzon|Trebizondako]] inperioaren mendean egon eta gero, desagertu egin zen ia hiria. 1783an sortu zuen [[Grigori Potiomkin]] errusiar mariskalak hiri berria, eta ''Sebastopol'' izena eman zioten ondorengo urtean. Itsas armadarako basea eraiki zuten aurrena, eta merkataritzarako portua ondoren (1808). XIX. mendearen hasieran nabarmen gotortu zituzten hiria eta portua. 1854-1855 bitartean, [[Krimeako Gerra|Krimeako gerraren]] garaian (1853-1856), guztiz inguratu zuten hiria frantses eta ingeles armadek. Setio izugarri gogor baten ondoren, su eman zieten errusiarrek zutik zirauten eraikuntzei, hiria utzi baino lehen. Eraikuntza-lanei ekin zieten berriro gerra ondoren.
 
[[Errusiako Iraultza]]ren garaian, bertan eratu zuen [[Pyotr Nikolaievitx Wrangel|Wrangel jeneralak]] iraultzaileen kontrako kuartel nagusia; 1920ko azaroan nagusitu zen armada gorria hirian. [[Bigarren Mundu Gerra]]n setioa ezarri zioten alemaniar naziek hiriari 1941eko uztailean, eta 1942ko uztailean sartu ziren bertan. 1944ko maiatzean hartu zuten hiria sobietar indarrek.