Sealand: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabier Cañas (eztabaida) wikilariaren 5489894 berrikuspena desegin da
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
44. lerroa:
 
Subiranotasuna eta zilegitasuna aitortzen ez bazaizkio ere, Sealand munduko mikronaziorik ezagunenetakoa da, eta askotan erabiltzen da azaltzeko nola aplika daitekeen Nazioarteko Zuzenbidea lurraldetasunarekin lotutako gatazketan.
[[Fitxategi:Sealand fortress.jpg|leftezkerrera|thumb|200px|Sealandeko Printzerria]]
 
== Historia ==
59. lerroa:
[[1978]]an, Bates kanpoan zegoela, Sealandeko Lehen Ministroak, [[Alexander G. Achenbach]]ek, [[Alemania]]ko eta [[Holanda]]ko beste zenbait lagunekin batera, dorrea indarrez hartu eta Michael Bates bahitu egin zuten. Egun batzuk geroago askatu zuten Herbeheretan.
 
Batesek erresistentzia armatua antolatu eta, helikoptero bat erabiliz, gotorlekua berreskuratu egin zuen. Erasotzaileak atxilotu eta gerra-preso egin zituen. Erasoan parte hartu zuten gehienak erbesteratu egin zituzten “gerra” amaitu zenean, baina [[Gernot Pütz]], Sealandeko pasaportea zuen abokatu alemaniar bat, traidoretzat hartu zuten, eta ondorioz, atxilotuta mantentzeko erabakia hartu zen, 75.000 DM ordaindu arte. Herbeheretako eta Alemaniako gobernuek askatzeko eskatu zioten Britainia Handiko gobernuari, baina 1968ko epaia kontuan hartuz. Londresko gobernuak berriro ere esan zuen ez zuela inongo eskumenik auzi hartan guztian. Gauzak horrela, Alemaniako Gobernuak Londresko enbaxadako diplomatiko bat bidali zuen Roughs Towerrera, Pützen askatasuna negoziatzeko. Aste batzuk igaro ondoren, Roy Batesek amore eman zuen, eta adierazi zuen diplomatikoaren bisitak argi eta garbi erakusten zuela Alemaniak Sealandi estatu izaera aitortzen diola. Alemaniak, baina, ez du halakorik baieztatu.
 
Erbesteratua izan ondoren, Achenbachek “erbesteko gobernua” sortu zuen Alemanian, Roy Batesen aurka, eta “Chairman of the Privy Council” titulua eman zion bere buruari. Osasun arazoen ondorioz, Achenbachek karguari utzi zion 1989ko abuztuan. Bere ordez, gobernu iraultzailearen “Lankidetza Ekonomikorako Ministroa” zen JOhanes Seigerrek hartu zuen ardura, Lehen Ministro eta "Chairman of the Privy Council" karguaz. Seigerrek Sealandeko legezko agintaria dela aldarrikatzen du gaur egun ere.
101. lerroa:
Sealanden sorreratik, Roy eta Joan Batesi “Sealandeko Roy eta Joan Printze Gorenak” deitzen zaie barruan. Roy Bates “Subiranoa” da, eta Joan Batesek “harekin batera agintzen duela” esaten da. Haien semeari, berriz “Michael Printze Gorena” deitzen diote. Michael Bates “Printze Erregentea” da 1999tik. Dirudienez, Estatuburuaren funtzioak eta Gobernuburuarenak ere betetzen ditu. [[Sunderland]]eko Unibertsitateak [[2004]]ko [[azaroaren 25]]ean antolatutako mikronazioei buruzko jardunaldi batzuetan, Michael Batesen semea den James aritu zen Sealanden ordezkari gisa, eta haren tratamendua “James Printzea” izan zen.
 
Sealandeko “erret familiak” Erresuma Batukohiritartasuna mantentzen duela uste da. Antza denez, ez dira Sealanden bertan era egonkorrean bizi [1999]tik. Instalazioan zaindari bat edo gehiago bizi da orain, Michael Batesen ordezkari. Bates bera [[Leigh on Sea]] herrian bizi da, [[Ingalaterra]]n Sealand ez denez ofizialki errekonozitutako herrialdea, Batestarrek pasaporte britainiarraz egiten dituzte nazioarteko bidaiak.
 
== Jarduera ==
108. lerroa:
Gaur egun, Sealandeko gobernu-bulegoak hiru dira: Nazioarteko Harremanetarako Bulegoa, Barne Auzietarako Bulegoa, eta Posta, Telekomunikazio eta Teknologiarako Bulegoa. Itxuraz, Sealandeko gobernuaren atal gehienek ez daude jardunean, edo Sealandetik bertatik kanpo dihardute. Roy Batesek Sealandeko Estatuko Korporazio bat ere sortu zuen, eta “estatuaren garapenaren” erantzukizuna eman zion Sealanden fundaziotik denbora gutxira, baina haren gaur egungo egoera eta jarduera mota (jarduerarik baldin badu), ezezagunak dira.
 
2000. urtean, Sealand nahiko ezagun egin zen hedabideetan, bertan [[HavenCo]]<ref>{{en}}http://www.havenco.com</ref> izeneko datu zerbitzari berri bat instalatu baitzen. Datu zentruak Roughs Towerren kontrola bereganatu zuen praktikan. Sealandeko [http://www.sealandgov.org/notices/pn01702.html webgune ofiziala] ren arabera, ez da bestelako bisitaririk edo jarduerarik onartuko. Roughs Tower okupatzeko eskubidearen aldarrikapena Michael batesek mantentzen du orain, bere aita Roy bigarren planora erretiratu ondoren.
 
== Sutea ==
116. lerroa:
[[2006]]ko [[ekainaren 23]]an, Sealandeko goiko plataformak su hartu zuen matxura elektriko baten ondorioz. Sutean lagun bat zauritu zen, eta Harwich salbamendu txalupari deitu zioten haren berri emateko. [[RAF]]en salbamendu helikoptero batek zauritutako laguna dorrean bertan hartu hartu eta [[Ipswich]]eko ospitalera eraman zuen. Harwixh salbamendu txalupa Roughs Towerren inguruetan geratu zen harik eta suhiltzaileen ontzi batek sua amatatu zuen arte. .<ref>{{en}}http://www.bobleroi.co.uk/ScrapBook/Sealand_Fire/Sealand_Fire.html</ref>
 
Suaren osteko konponketa lanak Church and East Ltd <ref>{{en}}http://www.churchandeast.co.uk/Sealand.htm</ref> enpresaren esku daude. Enpresak txosten periodikoak idazten ditu, eta egin dituzten aurrerapausuen argazkiak ere erakutsi izan ditu. Zaharberritze taldeko kide batek lanen segimendu pertsonala egiten du bere webgunean. .<ref>{{en}} [http://www.xtrasi.co.uk/index.asp?show=sealand Xtrasi.co.uk]</ref>
 
Zaharberritzea 2006ko azaroan bukatu zen, sutearen arrasto guztiak ezabatu ondoren.<ref>{{en}}http://www.churchandeast.co.uk/Sealand%20update%204.html</ref>