Saxoniako Dukerria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
32. lerroa:
 
== Historia ==
K. o. [[200]]. urte aldera kokatu ziren [[saxoi]]ak egungo Alemaniako ipar-mendebaldean. [[V. mende]]an mendebal aldera zabaldu ziren, eta haietako asko [[Britainiar uharteak|Britainiar uharteetara]] igaro ziren.
 
[[VIII. mende]]aren bukaeran, [[Karlomagno]] errege [[frankoak|frankoa]] nagusitu zen haien lurraldeaz, eta urte haietan hasi ziren saxoniarrak kristautzen. [[843]]. urtean, [[Ekialdeko Frantzia]]ren, edo Germaniako erreinuaren, barnean geratu zen Saxoniako dukerria.
 
[[962]]. urtean [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako enperadore]] egin zuten [[Oton I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Oton Handia]], Henrike Saxoniako dukearen semea. [[1024]] arte Germaniako erregeak eman zituen Saxoniako dinastia sortu zuen Henrike Saxoniakoak; germaniarrak ekialdeko lur eslaviarretara zabaldu ziren garai hartan.
 
961-1106 bitartean Billung familiaren esku egon zen duke titulua. [[1142]]an Welf etxearen eskuetara igaro zen, eta [[1180]]an [[Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Frederiko I.a Bizargorrik]] dukerria hautsi eta bi lurraldek hartu zuten aurrerantzean Saxonia izena: [[Saxonia-Lauenburg]]ek, [[Holstein]]en hego-ekialdean, eta [[Saxonia-Wittenberg]]ek, [[Elba ibaia]]ren erdialdeko arroatik ekialdera. XIII. mendean hautesle titulua eman zioten Saxoniako dukeari eta [[1296]]. urtean betiko bereizi ziren Lauenburg eta Wittenberg etxeak.