Sause: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
39. lerroa:
Sausek [[Errekonkista]] garaian hartu zuen garrantzia, mugako herri gisa, kokaleku estrategikoa baitzuen. Horregatik, [[X. mendea|X. mendekoak]] dira lehenengo aipamenak. Hartara, Iruñeko lehenengo errege [[Antso I.a Gartzez]]ek Sause birpopulatu zuen, eta herria sortu, [[907]]. urtean<ref>Juan Briz Martínez: ''Historia de la fundación y antigüedades de San Juan de la Peña'', Zaragoza, 1620. Ikus 9. kapitulua, 312. folioa.</ref> edo [[908]]. urtean.<ref>Pascual Madoz (1846-1850): ''Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar'', Establecimiento tipográfico de P. Madoz y L. Sagasti.</ref> Izan ere, Errekonkistako gatazka armatu sarriek ingurua jendez hustua zuten. Iruñeko bigarren errege [[Gartzea I.a Sanoitz]]ek, [[970]]. urtearen inguruan, gaztelua eraikiarazi zuen Feliciana haitzean, [[musulman]]en erasoetatik babesteko asmoz.
 
[[1044]]an, Sausek Nafarroako herria izateari utzi zion, [[Ramiro I.a Aragoikoa]]k bereganatu eta Aragoiko erresuman sartu baitzuen. Baina handik lasterrera, [[1076]]an, [[Antso V.a Ramirez|Antso V.a Nafarroakoarekin]] Nafarroako eta Aragoiko erresumak batu ziren, eta Sausek mugako herria izateari utzi zion.
 
[[Alfontso I.a Nafarroakoa]] hiltzean, [[1134]]. urtean, berriz banandu ziren Nafarroako eta Aragoiko erresumak, eta [[Ramiro II.a Aragoikoa]]k berriz eraikiarazi zuen Sauseko gaztelua [[1137]]an; Aragoik huraxe izan zuen defentsarako gunerik garrantzitsuena, Nafarroarekin hurrengo urteetan izandako gerretan.
54. lerroa:
Sauseko herrigunea harresiek inguratua zegoen, eta oraindik zutik daude harresi haietako zazpi ate:
* Portal de Zaragoza: ate nagusia, hortik abiatzen da Fernando el Catolico kalea, alde zaharreko kale nagusia.
* Portal de la Reina.
* Portal de Sangüesa.
* Portal de Jaca.
* Portal de Uncastillo.
* Portal de Levante.
* Portal de Poniente edo Portal del Mudo.
 
[[Fitxategi:Sos anochecer.jpg|leftezkerrera|thumb|Gazteluko dorre nagusia, Sauseko toki gorenean, Feliciana haitzaren gainean.]]
 
=== Beste interesgune batzuk ===