Golf: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Wikipedia1000}}
13. lerroa:
 
== Zelaia ==
[[File:Competición de golf en Lasarte (6 de 11) - Fondo Marín-Kutxa Fototeka.jpg|thumb|300px|Golf lehiaketa [[Lasarte]]n (1931).]]
Golfa aire librean eta [[soropil]] gainean praktikatzen da. Beste hainbeste kirol ez bezala, golfak ez du jokalekuaren azalera estandarrik. Golf zelaiak azalera zabal eta 9tik 18ra bitarteko ibilbidez osatua dago. Ibilbide bakoitzaren amaieran pilota sartu behar dugun zuloa aurki daiteke. Jokalariak ahalik eta kolpe gutxienekin sartu beharko du pilota zuloan. Orokorrean, zuloaren izena bere ibilbidearen ordenaren arabera hartzen du. Beraz, lehenengo zuloa, bigarren zuloa, hirugarren zuloa eta abar. Batzuetan, golf zelaietako zuloak izen komertzial, pertsonen omenean edo zulo beraren ezaugarriengatik (zailtasuna, diseinua, ondoko loreen izenengatik) izendatzen dira.