Saudade: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
[[Brasil]]en, Saudade Eguna ospatzen da ofizialki [[urtarrilaren 30]]ean.
 
== Jatorria ==
Elezaharraren arabera, hitz hau sortu zen Portugalgo Deskubrimenduen aroan eta Brasilgo koloniarenean. Hitzetik hortzera erabiltzen zen orduan lurralde arrotz eta urrun haietan portugaldar jendeak sentitzen zuen bakardadea definitzeko. Ondo islatzen du, beraz, oroimenak sortzen duen [[malenkonia]], edo [[dolu]] prozesu batek ekarritakoa, pertsona, gauza, leku edo egoerekin lotuta.
Espezifikoki, esaten da sentimendu hau agertzen dela joan zenenaren zain gelditzen denarengan, ez hainbeste joan denarengan, nostalgia edukiko duena.
 
== Baliokideak ==
Modu zabalean onartzen da hitzak ez duela itzulpen zuzenik beste inongo hizkuntza batean. Hala ere, antza denez [[gales (hizkuntza)|galesezko]] ''"hiraeth"'' hitza da esanahi eta testuinguruaren arabera gertuena.
 
Horretaz gain, [[galiziera]]zko ''"morriña"'', [[errumaniera]]zko ''"dor"'' (latinezko ''dolus''-etik), [[gaztelera]]zko ''"añoranza"'', [[ingeles]]ezko ''"longing"'' eta ''"yearning"'', [[aleman]]ezko ''"sehnsucht"''eta ''"wehmut"'' eta [[poloniera]]zko ''"tęsknota"'' berbak antzekoak izango genituen.
17. lerroa:
Esaten da munduan hauxe dela 7. hitzik zailena itzuli ahal izateko.
 
== Musikan ==
Emozio guztiekin bezala, saudadek isnpiratu du hainbat abesti eta konposizio historian eta munduan zehar. ''"Sodade"'' da [[Cabo Verde]]ko abeslaria zen [[Cesária Évora]]ren kanatarik ezagunena, hango dialektoan adierazitakoa. Étienne Daho-k, frantziar abeslaria, izenburu bereko abestia egin zuen.
 
Bestela, [[Nick Cave]] australiarrak ''"The Good Son"'' diskoa kaleratu zuen 1990ean, Bad Seeds bere bandarekin batera. Garai hartan zera esan zion kazetari bati bere aldarte egoerari buruz: "Norbaiti azaltzen nionean idatzi nahi nuena ustez galdu nituen gauzen oroimenari buruzkoa zela, esan zidaten portugesezko hitza sentimendu honetarako saudade zela. Ez da nostalgia, baizik eta zerbait goibelagoa".
Berba honen erabilera portugesezko musikan [[XVI. mende]]tik dator, Portugalgo Urrezko Arotik. Saudade, eta amodiozko sufrimendua, ohiko gaia da hainbat ''villancico'' eta ''cantiga''-tan. Adibidez "Lágrimas de Saudade" Cancioneiro de Paris-en jasotakoa, egilearen izena ezezaguna bada ere. Zer esanik ez, gorago aipatu bezala, [[Fado]]an saudade, nostalgia eta jeloskeria kontzeptu erabilienen artean ditugu.
Agustin Barrios gitarra jotzaile paraguaitarrak ere ''"Choro de Saudade"'' eta ''"Preludio Saudade"'' abestiak egin zituen. Brasilen oso hedatuta dago, lehenengo bossa nova abestitik hasita, ''"Chega de Saudade"'' (Tom Jobim). Bill Evans jazz piano joleak ''"Saudade de Brasil"'' grabatu zuen hainbat aldiz. 1919an, Brasilen 2 urte pasatu eta gero, Darius Milhaud konpositore frantziarrak ''"Saudades do Brasil"'' suitea egin zuen. Eta beste hainbat adibide dago musikaren historian zehar.
 
[[Kategoria:Emozioak]]
[[Kategoria:Portugesezko hitzak eta esaldiak]]