Sasandar Inperioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Antzinako herrialde infotaula
| izena= Sasandar Inperioa
| izena bertako hizkuntzan=[[FileFitxategi:Eranshahr.svg|75px]]<br /> Erānshahr
| hasiera urtea= [[224]]
| amaiera urtea= [[651]]
29. lerroa:
| erlijioa=[[Zoroastrismo]]a (estatu erlijioa), [[Nestorianismo]]a, [[Judaismo]]a
}}
'''Sasandar Inperioa'''<ref>Euskaltzaindia: ''[[Hiztegi Batua]]''</ref> ([[pehleviera]]z: [[Fitxategi:Eranshahr.svg|50px]], Erānšahr edo Iranšæhr, «Iraniarren lurraldeak») [[Antzinaro Berantiarra|Antzinaro Berantiarreko]] eta [[Goi Erdi Aro]]ko estatu ahaltsua izan zen, erdigunea gaur egungo [[Iran]]en zeukana. Sasanen leinuko [[Asdaxir I.a]]k sortu zuen, [[226]]an, [[Artaban IV.a]] [[Partiar Inperioa|partiar]] agintaria tronutik kendu ondoren. [[Xapur I.a]]ren agintaldian ([[241]]–[[272]]) inperioa [[Sogdiana]]tik [[Arabia]]ko Mazun lurralderaino zabaldu zen hegoaldean, [[Indus]] ibairaino ekialdean eta [[Tigris]] eta [[Eufrates]] ibaien haranetaraino mendebaldean. Inperioaren garaian [[zoroastrismo]]a erlijio nagusi bilakatu zen, aginpidea zentralizatu eta gobernuaren diru laguntzaz errepideak, hiriak eta nekazaritza lanak egin ziren. [[641]]. urtean desagertu zen, [[arabiar]]ren erasoen ondorioz{{lur erref}}.
 
Inperioaren eremuak gaur egungo Iran, [[Irak]], [[Armenia]] eta [[Afganistan]] osorik, [[Turkia]] eta [[Siria]]ren ekialdea eta [[Pakistan]], [[Kaukasia]], [[Erdialdeko Asia]] eta [[Arabia]]ren zatiak hartzen zituen. Horrezaz gainera, [[Kosroes II.a]]ren erregealdian ([[590]]-[[628]]) egungo [[Israel]], [[Egipto]], [[Jordania]], [[Libano]] eta [[Palestina]]ren lurraldeak gehitu ziren, eta [[protektoratu]] bat egin zuen [[Oman]] eta [[Yemen]]i dagozkien lurraldeetan.
40. lerroa:
[[Xapur I.a]], Ardaxirren ondorengoa, agintari ahaltsua izan zen. Haren erregealdian estatuaren agintea sendotu zen, eta [[zoroastrismo]]a estatu erlijio bilakatu zen. Mendebalderantz hedatu ahala, sasandarrak gatazkan hasi ziren [[Erromatar Inperioa|Erromarekin]]. [[260]]an, [[Edesa]]ko guduan, Xapur I.ak gatibu hartu zuen [[Valeriano]] erromatar enperadorea. Xapur hiltzerako, Sasandar Inperioak [[Eufrates]]etik [[Indus]]erainoko lurrak hartzen zituen, gaur egungo [[Armenia]] eta [[Georgia]] barne<ref name="met">{{erreferentzia|izena= Blair |abizena= Fowlkes-Childs|url=http://www.metmuseum.org/toah/hd/sass/hd_sass.htm |izenburua= The Sasanian Empire (224–651 A.D.) | argitaletxea= metmuseum.org |sartze-data=2017-3-14}}</ref>.
 
Gainbehera labur baten ostean, [[Xapur II.a]]ren agintaldian ([[309]]–[[379]]) sasandarrek berreskuratu zituzten lehengo lurraldeak. [[Kusan]]darrak menderatu zituzten ekialdean, eta basamortuan [[arabiar]]ren aurka borrokatu ziren. Bestalde, erromatarrei iparraldeko [[Mesopotamia]] eta Armenia kendu zieten<ref name="met"></ref>. Erregealdi horretan erdietsi zuen hedadurarik handiena Sasandar Inperioak<ref name="alonso"></ref>.
 
[[V. mende]]an, [[Inperio Heftalita|Huno zuriek]] inperio zabala eratu zuten, erdigunea [[Afganistan]]en zuena. Kanpaina ezin txarrago baten ondoan, sasandarrak behartuak izan ziren hunoei zerga ordaitzera. [[Kosroes I.a]]k (501-579) hunoak azpiratu zituen, eta inperioak bere une gorenetako bat izan zuen haren erregealdian (531-579). Kosroes hil osteko urteetan, ordea, barne gatazkek eta [[Bizantziar Inperioa]]ren aurkako gerrek ahuldu zuten Persia. [[642]]an, [[Islam]]ak batutako arabiarrek garaitu zuten sasandar armada; azken sasandar agintaria, Jazdgard III.a, [[651]]n hil zen<ref name="met"></ref>.
 
== Gobernua eta gizartea ==
Sasandarrek [[Akemenestar Inperioa|akemenestarren]] ondorengotzat jotzen zuten beren burua, eta eginahalak egin zituzten irandar tradizioak berpizteko eta [[Antzinako Grezia|greziar]] eragin kulturala ezeztatzeko. Zentralizazioa, hiri-plangintza handinahia, nekazaritzaren garapena eta hobekuntza teknologikoak izan ziren haien gobernuaren ezaugarri nagusiak. Agintariek ''xahanxah'' («erregeen errege») titulua erabiltzen zuten, hainbat errege basailu baitzuten mendean<ref name="iranchamber">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.iranchamber.com/history/sassanids/sassanids.php |izenburua= Sassanid Empire | argitaletxea= iranchamber.com |sartze-data=2017-3-21}}</ref>.
 
Historialarien arabera, lau gizarte klase zeuden: apaizak (''asronan''), gerlariak (''artextaran''), eskulangileak (''hutukhxan'') eta nekazariak (''wastaryoxan''). Printzeak, errege basailuak, lurjabe handiak eta apaizak ziren abantailatuak (''wuzurgan''). Inperioaren erlijio ofizial bilakatu zen [[zoroastrismo]]ak sendotu zuen gizarte estratifikazio hori. Apaizeriak botere handia erdietsi zuen, eta apaiz-burua, ''mobadan mobad'', estatuko buruzagietako bat zen, armadako komandantearekin (''eran spahbod'') eta burokrazia-buruarekin batera<ref name="iranchamber"></ref>.
 
== Errege zerrenda ==
79. lerroa:
* [[628]]-[[629]] : [[Ardaxir III.a]]
* [[629]]-[[629]] : [[Xahrvaraz]]
* [[629]]-[[630]] : [[Porandokht]]
* [[630]]-[[632]] : [[Hormizd V.a]]
* [[632]]-[[651]] : [[Yazdgard III.a]]