Ediacarar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
9. lerroa:
100dik gora ediacarar genero deskribatu dira, horien artean [[Kimberella]], [[Aspidella]], [[Dickinsonia]], [[Charnia]], [[Cyclomedusa]] eta [[Spriggina]]. Teoria asko dago organismo hauen nortasunari buruz. Animalia primitiboak, animaliak ez diren eukariotak, [[protista]] erraldoiak etab. direla esan ohi da.
 
== [[Paleogeografia]] ==
Garai honetan zehar, ordurarteko kontinente guztiak [[superkontinente]] bakar bat osatuz elkartu ziren, [[Pannotia]], ziuraski duela 600 milioi urtetik duela 540 milioi urte arte existitu zena. Pannotiaren aurretik, aurreko superkontinente globala [[Rodinia]] izan zen, duela 800 milioi urte inguru zatitu zena. Rodiniaren zatiketak [[Pantalasa]] ozeanoa eta zortzi kontinente sortu zituen, ondoren Pannotia superkontinentean elkartuko zirenak. Duela 540 milioi urte, sortu eta soilik 60 milioi urtera, Pannotia Gondwana superkontinentea eta [[Laurentia]], [[Siberia (kontinentea)|Siberia]] eta [[Baltika]] kontinenteetan zatitu zen. [[Paleozoiko]]aren amaieran kontinenteak berriz elkartuko ziren orain arteko azken superkontinentea izan den [[Pangea]] sortzeko.